Jolastu eta jolastu
Cecilia bere familiarekin Suediako hegoaldeko herri txiki batean bizi da eta bere pasioa jolastea da. Ez bakarrik ondo pasatzeagatik, baizik eta sormena sustatzeagatik eta ikasgai baliotsuak ikasteagatik ere. Adibidez, arauak izatea ona dela jakitea, baina, batzuetan, berritzeko eta zerbait berria sortzeko arauak ez betetzea ere ondo dagoela.

Familia honek adin desberdineko hiru ume dituenez, jostailu asko dituzte eta biltegiratze-soluzio ugari behar dituzte. Ceciliak bere umeek nahi duten lekuan eta nahi dutenean jolasteko libre sentitzea nahi du, eta jostailuak etxean zehar mugitzeko aukera ematen duten biltegiratze-soluzioak gustatzen zaizkio.

Umeek edozein momentutan erabakitzen dute jolasean aritzea
(maiz gertatzen da hori); hemen, oso erraz dute nahi dutenean hastea. Horrek esan nahi du jostailu ugari gorde behar direla, hala nola panpinak, panpina-etxeak, peluxezko animaliak, mahai-jokoak, autoak, trenak, etab. Gainera, jostailuak etxetik erraz mugitzeko modua aurkitu behar da.
Jostailuak kaxa etiketatuetan antolatuta izatea funtsezkoa da. Horrela, bilatzen duzuna aurkitzea errazagoa izango da, bai eta jostailuak nahi duzun lekura eramatea eta modu errazean antolatzea ere. Gainera, gela txukuntzea inoiz baino errazagoa izango da jostailuak eta denbora-pasak bereizten laguntzen dizuten kaxekin. Eta jostailuak dagokien kaxan daudenean, erraz-erraza izango da berriro jolasten hastea.
TROFAST biltoki-konbinazioa kaxekin batera soluzio erresistente bat baino gehiago da. Sormen pixka batekin, panpina-etxe batean bihur daiteke. Kartoi birziklatuarekin sabaiak egin ditzakezu (adibidez, IKEA-ren altzariak datozen paketeekin), bandera batzuk papera eta sokarekin, eta jolastera! Sormena askatzeko modu dibertigarri eta burutsua da, baita jostailu gehiagoz gozatzeko erosi beharrik gabe.
Umeen logelan sormenerako leku bat izatea idazmahaiekin, altzari txikiekin eta umeak irakurtzera, ikastera, marraztera, sortzera eta jolastera animatzen dituzten soluzioekin inspirazio-iturri izan daiteke. Dibertigarria eta erosoa den leku bat, umeek sormena aska dezaten. Xehetasun sinpleek alde handia eragin dezakete gauzak txukun izateko orduan; esate baterako, helduleku bat alde batean jartzea haurrek motxila eskegitzeko edo apal bat liburuak kokatzeko.