Gune bat, hiru artista
Felipe, Gabriela eta Giovannaren etxean hiru nortasun erabat desberdin bizi dira elkarrekin. Felipe lorezaintzaren zale amorratua da, eta Gabrielari, berriz, argazkigintza gustatzen zaio. Giovannak, ordea, jantziak diseinatzeak gogoko du.

Felipek lorezaintzako osagarriak eta tresnak gordetzeko leku asko behar du (loreontziak, substratuak, ongarriak, ureztagailuak eta inausteko guraizeak, besteak beste). Gabrielak kameraren osagarri guztiak antolatzeko lekua behar du, hala nola tripodeak, objektiboak eta karreteak. Era berean, Giovannak josteko makina, oihalak eta gainerako materialak (botoiak, hari-txirrikak eta orratzak…) gordetzeko tokia behar du.

Hiru alde dituen soluzioa
Erantzuna etxebizitza altzariz hornitzeko eta apaintzeko aukeratu dituzten aukera berritzaileetan dago. Egur natural jasangarri eta iraunkorrez egindako KNAGGLIG kutxei esker, behar duten espazio guztia eskura dute. Gainera, oso erraz pertsonaliza daitezke margoekin eta beste apaingarri batzuekin.
Ordenagailu eramangarrietarako BJÖRKÅSEN euskarriak diseinu arina eta erregulagarria du; apartekoa da etxetik lan egiteko. Euskarriaren ezaugarri bakoitza, hala nola taula inklinagarria eta edalontzi-euskarria, diseinu eroso eta praktikoa eskaintzeko pentsatuta dago.
NEREBY errailari esker, modu azkar eta errazean eskura izango dituzu eguneroko erremintak, behar dituzun guztietan erabiltzeko prest egon daitezen. Azkenik, hormaren kolore berarekin margotutako SANDSHULT euskarriak objektuak zoruan lekurik hartu gabe gordetzeko eta erakusteko modu sotil eta dotorea eskaintzen du.
Hiru pisukideek bakoitzaren espazioa optimizatzen ikasi dute, beren grinei lekua emateko. Sormen apur batekin eta etxeko produktu egokiekin, lagunartean gozatzen dute, norberaren espazioari uko egin gabe.