Saltatu

Espezia-bildumagilea

Joshua diseinatzaile estatubatuar bat da, eta mundu osoko espeziak bilatu eta biltzea gustatzen zaio. Beti ari da sukaldaritza mota berriei buruz ikasten, eta espeziek janariari ematen dioten kolore, zapore eta usainak liluratzen dute. Gainera, Joshuari bere espeziak lehortzea gustatzen zaio, espezia-ekoizle amateurra delako.

Gizon irribarretsu batek bost espezia koloretsu dituen plater bat dauka.

Espezia-bilduma handi eta mota askotariko batekin, espezia horiek guztiak leku bakar batean bildu eta antolatzeko eta gogokoak eskura izateko irtenbideak behar ditu.

Gizon bat sukaldean kristalezko poto batetik pipermina barazki frijituak dituen ontzi batera botatzen.

Espezien biltegiratzeari dagokionez,

sistema ona behar duzu, daukazun guztia ikusi eta eskura izateko. Apal irekiz eta etiketatutako beirazko potez betetako horma batekin, espeziak ontziratuta gorde ditzakezu eta gehien erabiltzen dituzun espeziak eskura eduki ditzakezu. Beira gardeneko poteei esker jakin dezakezu noiz bete behar dituzun eta, gainera, ezin hobeak dira espeziak erakusteko. Sukalde txikiago batean, orgatxo bat oso ondo etorriko zaizu. Leku estuetan sar dezakezu, erraz eramango duzu nahi duzun lekura eta, gainera, zer duen ikusi ahalko duzu. 

Zure belarrak lehortzeko, errailak eta kakoek leku gutxi hartzen dute eta, horrela, ukitu polita eta usain atsegin bat emango diozu sukaldeari. Belarrak erabat lehortu ondoren, beirazko ontzietan gorde daitezke hilabete askoetan. Edukia ikusi ahal izango duzu, eta estalkiek belarrak fresko mantenduko dituzte. Primeran geratzen dira apal batean, baina sukaldeko tiradera sakonen batean ere gorde ditzakezu.

Espezien bildumagile on gisa, osagarri asko izango dituzu. UPPDATERA kaxak ezin hobeak dira artikulu txikiak, tresnak eta flaskoak gordetzeko, eta erraz mugitzen dira. ÄDELSTEN morteroa eta INTRESSANT espezia-errota, bere zeramikazko mekanismoa altzairuzkoak baino eraginkorragoa izanik, ez dira tresna praktikoak soilik, apaingarri politak ere badira sukalde-gainekoan uzten badituzu.