Sortu biltegiratze horma dibertigarria.
Eskua altxa dezala biltegiratzeko leku gehiago behar duenak. Zalantzarik gabe, beharrezkoa da! Horregatik gustatu zitzaigun barruko diseinatzaileak, Theresek, biltegi gehigarriko horma hau sortu zuenean. Ikusi artea eta estiloa uztartu daitezkeela, hormak zulatu gabe.


Aurkitu zure espaziora egokitzen den zur kontratxapatu orria. Margotu zuriz edo nahiago duzun kolorearekin. Belaki zirkularra erabili eta tanto estanpatu bat margotu. Erabaki non zintzilikatu nahi duzun. Behin margoa lehor dagoenean, zulatu zulo bat aukeratutako puntu bakoitzean. Jarri sukaldeko heldulekuak. (Torlojuak atzean jartzen dira). Aukeratu zure puntuekin bat datozen heldulekuak, konbinatu daitezen. Listo!
Post-data: Seme-alabak dituzue? Pentsa ezazu segurtasunean eta segurtatu tantodun horma zure hormara.
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.
Egileak
Barruko diseinua: Therese Ericsson
Argazkiak: Martin Inger
Testua: Vi Cooper/Marissa Frayer