Saltatu

Konplikatuak diren guneetarako biltegiratze-soluzioak

Leku gutxi duzu etxean gauzak gordetzeko? Ez kezkatu, okupatu gabeko edozein txoko aprobetxatzeko zenbait ideia emango dizkizugu hemen. Ziur bat edo beste ez zaizula burutik pasatu ere egin.   

Batzuetan, kontua ez da leku falta izaten, dugun hori ongi aprobetxatzea baizik. Adibidez, eskailera-hutsune hau. Maiz ahaztu egiten gara honelako lekuez, eta hutsik uzten ditugu. Alabaina, lekura egokitzen diren modulu-altzariak jarriz gero, argazkian ikusten den moduan, biltegiratze-eremua nabarmen areagotuko duzu.

Baina eskaileraren hutsunean ez da aprobetxa dezakezun leku bakarra. Biltegiratzeko aukera desberdinak proposatzen dizkizugu zure etxeko txoko zailak aprobetxatzeko. 

Txapitula-erako sabaietarako hormarako apalak

 

Ez dirudi teilatondo formako sabaiek aukera asko eskaintzen dutenik. Baina hormako apalak aukera bat dira. Jarri zenbait errail toki baten zabalerari etekina ateratzeko, eta finkatu apalak bertan, neurri egokian 

Apal horien azpian mahai bat jar dezakezu eta, horrela, bulego txiki bat muntatzek erabil dezakezu toki horiBiltegiratzeko gunea handitzeko eta dena txukun-txukun mantentzeko, kaxak eta artxibategiak jar ditzakezu apalen gainean. Besteak beste, eskura eduki behar dituzun dokumentu eta material guztia gorde dezakezu bertan.  

Nahiko toki txikiak izaten direnez, aukeratu altzari zuriak; horrela, dena baino handiagoa emango du. Gainerako elementuei dagokienez, pastel-tonuak izango da konbinazio egokiena; menta-berdea edo arrosa hautseztatua, esaterako.  

Horma estuetara moldatutako biltegiratzea

 

Bainugelaren moduko gela txikietan, txoko bakoitza aprobetxatzea ezinbestekoa da biltegiratze osagarri bat lortzeko. Ongi fijatzen bazara, egongo da guneren bat libre horman 

Ez du axola estua bada ere, argazkian ikusten den moduan, eskaintzen ditugun aukerei esker aprobetxa daitezkeelako, gure ALGOT moduluzko biltegiratze-sistemari esker. Errail bat jarri, nahi dituzun saskiak eta apalak gehitu, eta kito. Horrelako biltegiratzeak paregabeak dira gauza txikiak jartzeko: bainugelako produktuak, makillajea edo ilerako osagarriak. 

Nahi izanez gero, neurrietara egokitzen den ispilu bat ere gehi dezakezu, apain-mahai gisa erabiltzeko. Hasiera batean ezertarako balio ez zuen gune hori bainugelako leku praktikoenetako bat bihur daiteke. Probatu ezazu!  

Garbitzeko eta lehortzeko gune txikia, libre dagoen gelan batean

 

Ba al duzu oso txikia den gela bat? Ez bazaizu armairurik falta eta ez badakizu nola erabili, ideia ona izan liteke garbitzeko eta lehortzeko gune txiki bat jartzeko erabiltzea, egiteko horiek gauzatzeko behar duzun guztia batera edukitzeko.  

Lekuari ahalik eta etekin handiena ateratzeko, jarri errail pare bat garbigailuaren gainean eta jarri apal bat arropa jasotzeko biltzeko saskia uzteko eta, gorago, barrurako esekileku txiki bat 

Alboan leku bat utz dezakezu lisatzeko ohola gordetzeko, erabiltzen ez duzunean, eta kakoak jar ditzakezu atearen atzean garbigailua, leungarria eta garbiketarako beste edozein produktu jartzeko ontziekin 

Izkinako armairuak edozein leku aprobetxatzeko

 

Izkinak izan ohi dira etxeetako txoko ahaztuenak. Baina oso egokiak izan daitezke biltegiratzeko leku gehiago irabazteko.  

Izkinako armairuak espazio konplikatuak espazio erabilgarri bihurtzen ditu. Hau bezalako armairu dotoreek ia ez dute zoruko espaziorik hartzen. Korridore eta gela txikietarako paregabeak dira.  

IKEA-n izkinako armairu handiagoak ere baditugu, egongelarako, jangelarako edo logela nagusirako. Horrela, txoko horiek guztiak aprobetxatu ahal izango dituzu, oraindik ere gauza gehiago gordetzeko. 

Beraz, ez egin zalantzarik, begiratu etxean izkinarik libre ote duzun eta atera etekinik handiena leku horretako tamainara egokitzen den armairu batekin 

Ideia hauetako zein erabiliko duzu zure etxean? Leku txikiak aprobetxatzeko modu gehiagoren bila bazabiltza, hona hemen interesa dakizkizukeen bi artikulu.  

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.