Saltatu

Soberako logeletarako ideiak: zaletasunetarako gune bat

Erabiltzen ez duzun edo trastez beteta dagoen logela bat duzu? Bihur ezazu zure zaletasunetarako eremu! Hutsik dagoen logela horri bigarren erabilera bat nola eman eta erabilera anitzeko eremu nola bihurtu erakutsiko dizugu

Soberako logeletarako ideiak: zaletasunetarako gune bat
Soberako logeletarako ideiak: zaletasunetarako gune bat

Etxeak, pertsonen moduan, eraldatzen joan ohi dira denbora pasatu ahala eta gurekin batera eboluzionatzen dute. Alabaina, gure seme-alabek urratsa eman eta bizitza beste nonbait hasten dutenean, beren logelak bere horretan geratzen dira, berriz ere itzuliko balira ere hor egon daitezen.  

Zuhurra izatea ongi dago, baina ez duzu uste hobea litzakeela logela horri beste erabilera bat ematea? Zergatik ez duzu aprobetxatzen josteko edo eskulanak egiteko txoko hori edo beti amestu duzun tailer hori izateko? Hauxe izan daiteke unea! 

Logela bera hainbat zaletasunetarako

Logela hustu eta benetan dugun lekua ikusi ostean, iritsi da funtzionalitate berria planifikatzen hasteko unea. Baliteke zuk eta zure bikoteak logela aprobetxatu nahi izatea; beraz, ezer baino lehen, logela hori zertarako erabiliko den jakin behar da.  

Etxe honetan, adibidez, aroztegi bat eta eskulanak egiteko tailer bat sortu dugu, baina aldi berean, joskintza-tailerra ere bihurtzen da.  

Arrisku-puntu bat duten tresnekin eta materialekin lan egin behar denez, ez dago gehiegizko neurririk, eta KOLON zoru-babesa aliatu ona da kolpe batek edo likidoren batek gure zorua kalte ez dezan. Gomendagarria da instalatzen dugun biltegiratze-sistema (apalategiak, tiraderak eta abar) material gogorrekoa izatea; horrela, ez da ezer gertatuko orbaindu edo marratzen bada. Hori dela eta, IVAR zurezko apalategien sistema eta metalezko tiraderak oso egokia dira tailer honetarako.  

Behar duzun guztia eskura

Zaletasunetara bideratutako denbora, denbora baliotsua da. Beraz, ez galdu denbora gauzen bila. Zentra zaitez beti ikusgaitasunean eta ordenan. Inork baino hobeto jakingo duzu zein behar dituzun, eta beraz, saiatu ahalik eta burutsuena izatean tokia antolatzeko unean.  

Guk, gure GREJIG oinetakoetarako apala erabili dugu opari-paperaren tutuak gordetzeko saski inprobisatu gisa. Zer iruditzen zaizu? Kakoak dituenez, apalategia tolestu egin dezakegu hutsik dagoenean eta erabat lau geratzen da, eta zati bat saretazkoa denez, kako gehigarriak erabil ditzakegu gauzak zintzilikatzeko, hori egin behar dugunean.  

Tiraderak eta erreminta-kaxa gardenak

Ohol batetik zintzilik gauzak jartzeak ere muga bat du, bestela gehiegi kargatzeko arriskua dago.

Zure tailer koxkorra muntatzeko, altzairuzko tiraderak erabiltzea gomendatzen dizugu, adibidez gure LENNART tiradera-altzaria, bihurkin txiki bakoitza bistan mantentzeko bezain gardena delako eta, ere berean, oso erraz eraman daitekeelako alde batetik bestera.

Lanerako mahai handia eta tolesgarria

Galtzak adabatu, gortinak arropa bihurtu, jostean era askotako jarduerak egin ditzakezu, batzuetan erabilgarriak eta dibertigarriak ere bai. Horregatik, mahai tolesgarri bat oso egokia da beti lekua izan dezazun, NORDEN mahaia, esaterako. Behar duzunean, dituen hegaletako bat ala biak eraitsi ahal izango dituzu, eta amaitzen duzunean, ez dizu ia lekurik hartuko, erabat itxita gera daitekeelako.  

Ez ahaztu hormei etekina ateratzeaz, ikus dezakezun moduan, SKÅDIS ohol zulatua aukeratu dugu konpartimentu eta kako desberdinekin esku-eskura izan nahi ditugun objektuak gordetzeko: guraizeak edo metroa. 

Prestatu abian diren proiektuak pausatzeko

Zentimetro bakoitza baliatu behar da, eta esan dugun moduan, argia izan behar da lekua nola aprobetxatu pentsatzerako unean eta argitasun hori erabili behar dugu gure gauzak gorde eta antolatzeko.  

Oinetako-altzaria saski gisa erabili zuten sortzaileen eskutik altuerako eskuoihal-euskarria dator orain. Bai, ongi irakurri duzu. Izan ere, sabaian muntatutako eskuoihal-altzari batek hagaxka osagarriak eskaintzen ditu zintzilikatzeko; adibidez, jantzi luzeenak edo tamaina handiko orriak. Horrela, ez duzu tolestu beharrik izango. Eta ez da ezer zimurtuko! 

Aholkua: Jarri hormatik 30 bat zentimetrora, esekigailuak jartzeko tokia uzteko. 

Lan-mahaiaren xehetasun guztiak

Lan-mahaian biltegiratzeko leku osagarria beharko duzu. Adibidez, NORDEN mahaiak tiradera txiki batzuk ditu erdialdean, hariak, tela-ebakin txikiak, patroiak eta abar gordetzeko. Baina saskidun orgatxo bat ere erabil dezakezu.  

A! Eta oso garrantzitsua, argiztapen on bat begiak ez kaltetzeko gure zaletasunean buru-belarri hasten garenean. Ez baduzu enbarazu egiterik nahi, pintzadun flexoak erabil ditzakezu, NÄVLINGE edo TERTIAL, esaterako; edo horman instala dezakezu, NYMÅNE argiarekin egin dugun moduan.  

Ordena txoko guztietan

Prest dago tailerra beti nahi izan duzun moduan! Zer deritzozu? Jarri aholku horiek praktikan eta ikusiko duzu nola lortuko duzun bigarren bizitza bat ematea soberako logela horri. Orduak eta orduak emango dituzu gune hain pertsonal horretan gauzak sortuz eta oso ongi pasatzen.  

Etxerako dekorazioari eta ordenari buruzko ideia eta aholku gehiago nahi izanez gero, ez galdu artikulu hau meditatzeko eta atseden hartzeko gune bat nola sortu azaltzen da.

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.