Eduki nagusira joan
Sukaldeko armairu beltzak harraskarekin, metalezko orgatxoa eta leihoaren ondoan errailetan esekita dauden tresnak

Sukalderako etxetresna elektriko jasangarriak aukeratzeko 6 arrazoi

Oraingo etxetresna elektrikoak ez dira funtzionalak bakarrik. Sukaldeko eguneroko bizimodua errazten digute era sotil, ia hautemanezin batean, eta sukaldea diseinatzerakoan faktore nagusia bihurtu dira”, dio Anders Grafströmek, IKEA taldeko sukalde eta jangelen sortaren komunikatzailea. Ezagutu sukalderako etxetresna elektriko jasangarriak aukeratzeko arrazoiak!

1. Sukalde praktikoagoa eta eraginkorragoa lortzen da

“Gero eta pertsona gehiagok etxetresna elektrikoen kokapena sukaldea diseinatzen hasterakoan planifikatzen dute”, dio Andersek. «IKEA taldeko etxetresna elektrikoek eskaintzen ditugun sukaldetara primeran egokitzeko diseinatuta daude, bai estiloari bai tamainari dagokienez. Konbinatuz gero, ametsetako gunea sortu ahal izango duzu. Norbaitekin janaria prestatzea errazagoa izango da labea eta sua leku ezberdinetan badituzu. Otorduak prestatzea gustatzen zaizu? Probatu labe bikoitza erabiltzen».

Hau da, etxetresna elektriko modernoak etxeko kide bakoitzaren beharretara moldatzen dira eta lekua kide bakoitzaren bizimoduarekin bateragarriagoa izatea lortzen dute. Horregatik, sukaldea aukeratzeko orduan, garrantzitsua da lanak erraztuko dituen eta sukalde perfektua edukitzeko aukera eskaintzen duten modeloak aukeratzea, bakoitza egunero zenbat erabiltzen duzun kontuan hartuta.

Gainera, IKEA-n energia eraginkortasun handiaren aldeko apustua egiten dugu, eta ondorioz, gure etxetresna elektriko modernoak jasangarriagoak dira bai etxeetarako bai planetarako.

2. Sukaldearen akustika hobetzen dute

 

Mintzatu, entzun musika edo egon isilik beste pertsona batekin janaria prestatzen duzun bitartean. Zure lehentasunak direnak direla, etxetresna elektriko modernoen abantailetako bat da geroz eta isilagoak direla eta ez dutela sukaldeko giro-soinua hondatzen, ongizate hobea lortzeko. Hainbat ikerlanek diotenez, hondoko zarata handiegia bada, kontzentratzea zailagoa dela, eta horrek nekea eta ezinegona eragiten dituela.

Sukaldea egunero ongi pasatzeko leku bat da, bakarrik nahiz familiarekin, janariak prestatzen edo dastatzen dituzunean. Beraz, sukalderako etxetresna elektriko berrien bila bazabiltza, har itzazu kontuan halako xehetasunak zarata ez dadin oztopo izan gustura egoteko. IKEA-n produktuari buruzko informazioan agertzen dira etxetresna elektriko bakoitzaren dezibelio-mailak; horrela, erkatu eta bila zabiltzan horretara hoberen moldatzen dena aukeratu ahal izango duzu.

3. Aire garbi eta atsegina mantentzen dute

Zaratarekin gertatzen den moduan, sukaldean usain ona mantentzea ezinbestekoa da bertan egotea atsegina izateko. Etxetresna elektrikoetan egin diren aurrerapenei esker, geroz eta errazago lortzen da hori.

Ke-erauzgailuak eta haizagailuak apartak dira sukaldean nahi ez ditugun usain horiek erauzteko, adibidez elikagai batzuk eta haien hondakinek sortzen dituztenak. Baina ziur ez duzula nahi prozesuan zehar jadanik berotu, hoztu edo garbitu duzun airea atera dezaten.

Stephen Leak, IKEA taldeko produktuen garapenaren ingeniaria, dioenez, “zarata eta energia-kontsumoa murrizteko zikinkeriak harrapatzen eraginkorrak diren” diseinuak indartsuagoak direnak baino hobeak izan daitezke. Gainera, energia-mailako eraginkortasun hori etxetresna elektriko are jasangarriago bihurtzen ditu zure poltsikorako, baina baita ingurumenerako ere.

4. Argi epelagoa ematen dute

 

Etxetresna elektrikoetan integratutako argiztapena sukaldean harmonia sortzeko garrantzitsua da”, dio IKEA taldeko dekoratzaileak, Ann-Kristin Holmqvistek. Sukaldatzeko bakarrik funtzionala den argia bilatu ordez, pentsatu sozializatzeko erraztasunak emango dituen batean. Bilatu epelagoaketa erosoagoak diren aukerak, sukaldeko gainerakoarekin nahastu daitezen.

Etxetresna elektriko batzuk , sukaldeko giroa aldatzeko argi-erregulatzaileak ere badauzkate. Halako xehetasunei arreta handirik jartzen ez bazaie ere, egia da baliagarriak izan daitezkeela eta, luzaroan, hobeto pasa dezakegula sukaldean pasatzen dugun denbora horretan.

5. Sukaldeko estiloan integratzen dira

Etxetresna elektrikoen itxura ez liteke azken orduan erabakitzen den zerbait izan beharko. Gauza guztiak ez dira zertan bat etorri behar. “Gaur egun etxetresna elektrikoetatik gehiago espero dugu, besteak beste sukaldean guztiz integratuta egon daitezen edo itxura aparta izan dezaten”, dio Bruno Lizottek, IKEA taldeko etxetresna elektrikoen departamenduko sortze-burua.

Diseinu eta kolore aukera oso zabala dagoenez, gustuko duzun estilo handia erakutsi ahal izango duzu. Gelako ezaugarri estetikoetara moldatzeaz gain, baliteke ezinbesteko pieza bihurtzea gel horren dekoraziorako eta girorako. Etxetresna aukera oso zabala izanik, ametsetako sukaldea sortu ahal izango duzu.

6. Erabilera askoz ere intuitiboagoa da

Sukaldeko tresnei dagokienez, xehetasunek aldea egin dezakete, helduleku edo botoi baten ukipena, , adibidez. «Etxetresna elektrikoak erabiltzeko erosoak izan daitezen diseinatu ditugu», azaldu digu Brunok.

Horren guztiaren ondorioz, etxeko lanak egitea asko ere errazagoa eta atseginagoa bihurtzen da, eta horrek eragin oso positiboa du eguneroko bizitzan. Batez ere denbora gutxi daukaten eta etxeko lanetan ahalik eta denbora gutxien pasatu nahi duten horienetan.

Zeinen zain zaude honelako etxetresna elektrikoen aldeko apustua egiteko? Hausnartzen duzun bitartean, etxean energia aurrezko nola erabili ikasteko bideo bat utziko dizugu.

    Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.