Saltatu

San Valentinerako bainugela ohitura

San Valentinen, ez usteko bat emaiozu goiz-goiz espero ez duen leku batean.

IKEA SMYCKA adar artifizialak eukalipto berde kolorezkoak, bihotz formarekin bainugelako apala dekoratzen.
IKEA SMYCKA adar artifizialak eukalipto berde kolorezkoak, bihotz formarekin bainugelako apala dekoratzen.

San Valentin egunerako ideiak: oparia ezkutatu!

Hasieratik hasiko gara: bainugela otsailaren 14 eguneko erdigunea izango da, eduki gogoan. Ezer baino lehen, txukundu tiraderak (GODMORGON banatzaileek lagunduko zaituzte) eta gero horietan ezkutatu zure bikotearentzako opari bat. Mimetizatu eta dekoratu maitaleen eguneko kolorearekin: gorri biziarekin!

Etxearen sarreratik pistak utzi ditzakezu ez ustekoa jasoko duena bainugelaraino gidatzeko, eta bertan «hotz-bero» jokora jolasteko, ez ustekoa topatu arte. Opari txiki batetik zerbait desberdinean bihurtu ezazu!

Sortu gune berezi eta erromantikoa San Valentin egunerako

Badago oparirik onenak garestienak direnak direla pentsatzen duena... Gu ez gaude ados. Maitasunez, bihotz-bihotzetik egindako gauzetan sinesten dugu.

Horregatik, bainua da ideia honen erdigunea, San Valentinerako ideia horren muina denez, zure bikotekidea harritzeko moduko xehetasun xumeak ematen dizkizugu: lore freskoen zentro bat edo arrosa-sorta bat, opari txiki bat, hartzeko prest dagoen bere edaririk gogokoena... Pentsatu zoriontsu egiten zaituzten gauza txikitan, eta gainerakoa bakarrik aterako da!

Orain bai: erromantizismoan murgil zaitezte!

San Valentinerako ideiak denbora inbertitzen dugunean ailegatzen dira. Bainu erromantikoa bainuontzia urez eta xaboiz betetzea baino gehiago da. Hona hemen zure bikotea harritzeko beste modu batzuk, etxean bainu bat emateaz gain. Bilatu originaltasuna eta erromantizismoa xehetasun txiki bakoitzean!:

• Kandelak: kandelek giro eroso eta erromantikoago bat sortzen lagunduko gaituzte. Bainuontziaren inguruan edo harraskaren aldean jar ditzakezu, baina kontuz, ehun-gaietatik urrun mantendu behar dira beti. Ukitu berezia nahi baduzu, kandela lurrindunak zure aukera dira.
• Gozokiak: nori ez zaio gozoki bat gustatzen? HAVERN bainuontzirako apalategian gozoki batzuk jarri ahal dituzu, zuen bainua erosoagoa egiten duten beste xehetasunez gain.
• Zitrikozko bainua: aparrez betetako bainuaz gain, olioekin edo hori baino sinpleagoa diren zitrikoekin egin dezakegu. Laranja, limoia, lima edo arabisagar zati batzuk moztu eta uretan sartu! Paregabea da eta ederki usaintzen du.
• Lore freskoak: zer da lorerik gabeko San Valentina? Gutxienez arrosa bat beharko duzu zure «maitasunaren gunea» den bainugela apur bat gehiago girotzeko...
• Musika: sakatu «play», musika erlaxagarria jarri, erromantikoa dena, zuen talderik gogokoena... Ondo sentiarazten zaituzten zerbait, maitaleen egunaz guztiz gozatzeko.
Orain, San Valentin eguneko ideia erromantiko, sinple eta merke hauei esker lasaitasun une bat pasatzea baino ez zaizue geratzen. Otsailaren 14 zoriontsua!

Ez utzi erlaxatzeari... Gomendatzen dizugu: Erlaxatzeko etxe lasai bat.

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zeu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA dendako produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango dituzula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA dendako berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.