San Valentineko 3 errezeta: errazak eta erromantikoak
Iritsi da otsailaren 14a! Eta zer egin dezakegu pertsona berezi hori harritzeko? Gure proposamena: sabelaren bidez bihotzera iristea. Ez galdu maiteminduen egunerako 3 errezeta gozo eta erraz hauek.


Iritsi da beste urte batez ere San Valentin, maiteminduen patroia, bikoteak batu eta elkarren arteko maitasuna ospatzeko. Nola hobetu dezakegu gure burua urtez urte eta manten dezakegu txinparta berezi hori? Ez dago ahalegin eta ardura apur bat eskatzen duen maitasun-adierazpen hori baino adierazpen hoberik. Beraz, zergatik ez dituzu zentzumen guztiak txunditzeko moduko jateko ahogozagarriak prestatzen? Apuntatu 3 ideia hauek eta gozatu San Valentin erromantikoaz etxean.
Bihotz-formako “egun on”
Bururatzen zaizu gosari erromantiko batekin esnatzea baino modu hobeagorik? Goizak oso erronka handia dira bankete bat prestatzeko garaian. Ia ez dago denborarik prestatzeko, eta zure bikotekidea noiznahi esna daiteke eta ustekabean harrapa zaitzake.
Beraz, bai ala bai arrakasta lortu eta guztia garaiz izango dugula ziurtatzeko, gure San Valentin eguneko lehen errezeta bihotz-formako gofre gozo-gozoak dira gaztarekin eta marmeladarekin. Labean egin beharko dituzu, eta minutu gutxiren buruan egingo dira. Gehitu marmelada edo gustuko duzuen lagungarri bat, prestatu kafe apur bat eta… kito! Egun oso berezi bati ekiteko hasiera bikaina.
Azken aholku bat: Eman beste urrats bat, eta girotu unea musika apur batekin. Utzi gainerakoa gosari egin berriaren aromari. Ikaragarri gustatuko zaio!
Prestatu bere plater gogokoena
Nork esan zuen zerbait erromantikoa prestatzeak zaila izan behar zuela? Aldea xehetasun txikiekin sortzean dago koxka. Adibidez, mahaia zuk prestatzea, egunerokotik kanpoko osagarriren bat jartzea… azken finean, berezi sentiaraztea beste pertsona hori.
Ez dago zure bikotekidea zu bezain ongi ezagutzen duenik. Beraz, zergatik ez duzu prestatzen bere plater gogokoena? Ez duzu guztia bihotzez bete behar edo ez dituzu orduak eta orduak pasatu behar inoiz probatu ez duzun errezeta bat prestatzen. Askotan, soiltasunak bikaintasuna dakar. Beraz, San Valentin egunean arrakasta lortzeko errezeta bat nahi baduzu, presta ezazu inoiz muzin egiten ez dion plater hori.
Denborarik ez duten horientzat
Ez dago keinu txikiegirik, maitasunez egiten bada. Eta badakigunez batzuetan janaria prestatzen hasteko denbora nahikorik ez dagoela edo ez duzuela egun hori ospatzeko ohiturarik, hauxe da San Valentin egunerako gure errezeta alternatiboa. Gaileta gozo-gozoak! Prestatu edari bero bat laguntzeko eta gozatu elkarren konpainiarekin. Gaileta hauek zure bikotekidearen gozoa jateko apeta hori aseko dute eta apaingarri gisa duten bihotz txikiak elkarrekin pasatuko duzuen une goxo hori girotuko du.
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.