Gau-mahaiak egiteko ideiak
Ba al dakizu gau-mahaia nork asmatu zuen? Guk ere ez, baina badakigu ez dituztela zertanhankak eduki, eta are gutxiago lau. Iritsi da berrasmatzeko unea! Zeure gau-mahaia sortu nahi duzu? Eman begiratu bat ideia berritzaile hauei eta inspira zaitez betiko gau-mahaien 4 alternatiba hauekin.
1. Gau-mahai flotatzaileak
Estilo erromantikoan inspiratzen den gau-mahai honek betiko mahaien eskemekin apurtzen dute, ez baitu hankarik. Abisatu dizugu!
Erakutsi harro daukazun brikolajerako trebetasunaz eta oreka zentzuaz. Dirudiena baino askoz errazagoa da. Egin zuloak mozteko taulari, pasatu soka bat horietatik eta lotu ezazu indarrez. Ukitu are bereziago bat eman nahi izanez gero, egin zulo handixeago bat eta sartu beirazko hodi bat, loreontzi bat sortzeko. Ondoren, lotu soka batekin lurrera irrist egin ez dezan. Eta azkenik, zintzilikatu dena ohearen gainean, nahi duzun altueran, jarritako gortinarako barra batetik.
2. Kuboekin egindako gau-mahaia
Gau-mahai hau egiteko gure oinarrizko produktu gogokoenetako bat erabili dugu, EKET kuboak. Badakizu zenbat gauza egin eta diseina ditzakezun kubo hauekin? Kasu honetan, konpartimentu ezkutuak dituen gau-mahai bat sor dezakezu.
Adi! Konbinatu forma kubikoko armairu irekiak eta itxiak eta eseki itzazu horman objektu batzuk erakusteko eta beste batzuk ezkutatzeko (aukeraketa hori zure esku utziko dugu). Kokatu horietako bat ohearen altuerara altxatu gabe ireki ahal izateko. Horrela, gauzak eskura eta begi bistan edukiko dituzu. Nahi baduzu, pare bat gora begira jar ditzakezu, apal moduko bat sortzeko. Askoz hobeto geratuko zaizu egitura. Gau-mahaia kolore bakarrekoa izan daiteke edo hainbat kolore nahastu ditzakezu, irudikoan egin den moduan.
3. Kaxa pilagarriekin egindako gau-mahaiak
“Matrioska” bat bailitzan, gau-mahai honek ezusteko bat du geruzak kentzen dizkiogun heinean. Dauzkan konpartimentu ugariei esker, gau-mahaia zoragarria da gauzak gordetzeko leku amaigabea nahi duten ororentzat. Agian zuretzat?
Egin soiltasunaren eta biltoki handiaren aldeko apustua. Dena batean! Hartu estalki laua duen plastiko iraunkorrezko kaxa. Bete ezazu nahi dituzun gauza guztiekin, baina ez du gehiegi pisatu behar. Barrualdea antolatu nahi izatera, gogoratu banatzaileak jartzeaz. Jarri liburuak, adreiluak edo iraunkorra den zerbait hanken moduan. Guk geuk mos ureztatze automatikoko erretiluak dituzten loreontziak erabili ditugu; horrela, biltegiratze ezkutuko bi maila lortzen ditugulako, baina shhh! ez esan inori.
4. Leku oso zailetan jartzeko gau-mahaiak
Ez daukazu gau-mahai bat jartzeko tokirik eta mugikorra, betaurrekoak edo gauerako gauerdiko tragoxka egiteko ur-edalontzia uzteko lekua behar duzu? Irtenbide bat daukagu!
Koadroak jartzeko apal bat aukera ezin hobea izan daiteke leku estu batean gau-mahai bat egiteko. Apal bat edo gehiago lotu behar dituzu hormara, eta behar duzun leku hori eskuratuko duzu. Ohearen albo batean edo haren gainean jar dezakezu, luzeagoa eginez gero, ohe-buru gisa balio izateko (baina kontuz altuerarekin! Ez genuke goizetan kaxkarreko batekin esnatzerik). Bata bestearen gainean jarriz gero (apaletako bat kontrako norabidean jarrita) bi pisu izan ditzakezu edota LED argiak ere instala ditzakezu barrualdetik gaueko lanpara bat izateko.
Gustatu al zaizu artikulua? Ezagutu nola eman bigarren bizitza bat etxean dituzun objektuei eta nola pertsonalizatu etxea ideia hauekin:
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.