Saltatu

5 DIY opari haurrekin egiteko, diru askorik gastatu gabe

Hainbeste maite duzun horri opari pertsonalizatuak egin nahiko zenizkioke? Ez galdu DIY ideia hauek, Gabonetan haurrekin opari polit, ekonomiko eta maitasunez beteak egiteko.

Eskuz egindako opariekin beti asmatuko duzu, batez ere objektu hori bakarra izatea nahi baduzu. Horregatik, aurten, bereziki animatu nahi zaitugu DIY opariak egitera, eta ez bakarrik oso merkeak izan daitezkeelako (nahiz eta inoiz ez dagoen gaizki diru pixka bat aurreztu ahal izatea), baizik eta aukera izango duzulako arimadun piezak oparitzeko, pertsona hori zein garrantzitsua zaizun erakutsiko dutenak. Ba al zatoz? Inspira zaitez Gabonetako opari merke eta pertsonalizagarrien zerrenda hauekin eta sortu etxeko txikiekin batera Gabonetako opari ahaztezinak.

1. Borlekin pertsonalizatutako kuxin bat

Hasteko, edozein logela edo egongela apaintzeko opari eder eta ekonomiko hau aukeratu dugu, borla koloredunak dituen kuxin-zorroa. Ideia hau egiteko, agian zure haurrak ez du josten jakingo eta hori zuk egin beharko duzu, baina ez kezkatu, berdin-berdin hartu dezake parte.   

Gustuko al duzue? Hemen, inspirazio gisa, gure KLARAFINA kuxin-zorroa jarri dugu, baina edozein kuxin-zorrori borlak jartzeko (edo beste edozein oihali, esaterako, tapaki bati) honako hauek bakarrik beharko dituzue: haria (edo artilea), kartoia, guraize batzuk eta arkatz edo boligrafo bat

Hona hemen nola egin:  

  • Tolestu erditik kartoi bat eta kiribildu haria zati txiki batean, nahi dugun lodiera lortu arte. Moztu soberan dagoen haria. Sortu dugun eraztun hori izango da borla. Gogoan izan: zenbat eta bira gehiago eman, loditxoagoa izango da borla.
  • Moztu beste hari zati bat(20 cm ingurukoa) eta egin korapilo bat, egin dugun eraztunari ondo heltzeko. Ez moztu soberan dauden begiztak. 
  • Atera eraztuna kartoitik kontuz, desegin gabe. 
  • Orain, sartu arkatz bat eraztun osoari heltzen dion korapiloaren azpi-azpian, eta, utzi dugun begiztetako batekin, eman birak arkatzaren azpi-azpian. Bospasei bira nahikoa izango dira.
  • Begizta hori askatu gabe, lotu korapilo batez eta soberako beste begiztarekin batu.
  • Atera arkatza eta moztu eraztuna azpitik, borla irekitzeko.
  • Egin gauza bera gainerako koloreekin.
  • Josi borlak kuxin-zorroari eta kito! 

2. Mahai-zapi koloretsu bat, edozein mahai alaitzeko 

Zure haurra artista hutsa bada eta egun osoan margotzen eta marrazten ari bada, ziur bere artelanen bat oparitzea gustuko izango duela. Kasu honetan, familiako edozein otordu alaitzeko mahai-zapi edo mahai-zapi estu pertsonal bat egitea bezain erraza da. Zer deritzozue? Ziur aiton-amonek oso gustuko izango dutela!

Opari horretarako, mahai-zapi bat (zuria aukeratzea gomendatzen dizugu koloreekin arazorik ez izateko), oihaletarako margoa eta arkatz bat bakarrik beharko duzue.  

  1. Jarri mahai-zapia edo mahai-zapi estua mahaian, hobeto lan egiteko. Gomendioa: babestu azpiko mahaia plastiko edo babesgarriren batekin. 
  2. Arkatz batez marraztu leun marrazkiaren silueta, gero horri jarraitzeko gida bat izateko. Izkinetan lore batzuk egin ditzakezue, edo erdian marrazki bat... Irudimena nagusi! 
  3. Behin marrazkia egindakoan kolorea eman beharko zaio, beraz, ekin margotzeari. Pintzelak erabil ditzakezue, askotariko tamainatakoak, zehatzagoak izateko.
  4. Utzi ondo lehortzen (gau osoa bada, hobeto) eta ziurtatu ez dagoela zatirik lehortu gabe.   

3. Imanak familiaren oroitzapenetarako 

Ez dago oroitzapen atsegin batera, adibidez, bidaia batera, garamatzan opari baten parekorik. Agian horregatik ikus ditzakegu hainbeste etxetan tradiziozko hozkailurako imanak, ezta? Nolabait, ibilbide hori guztia berrikusteko modu bat dira. Beraz, zergatik ez ditugu oroigarri horiek eraldatzen eta are gogoangarriagoak bilakatzen?

Proposatzen dizuegu argazkiak dituzten hozkailuko imanak egitea. Nola? Oso erraza da. Begira: 

  1. Hartu kartoi bat, marraztu bi lauki (jarri nahi ditugun argazkiak baino apur bat handixeagoak) eta moztu itzazu.
  2. Horietako batean barruko aldea moztuko dugu, gustukoen dugun ertza utziz, argazkietarako marko gisa. Profil fin bat izan daiteke, edo berehalako argazkien estilokoa.
  3. Kartoia gustukoen dugun koloreaz margotuko dugu. Lehortuta daudenean, argazkia bi zatien artean jarri eta itxi egingo dugu kola apur batez.
  4. Behin muntatu eta zigilatutakoan, atzeko aldean iman bat itsatsiko dugu, eta ondo lehortzen utziko dugu.
  5. Egin gauza bera nahi duzun guztiekin.  

4. Mezu bat idatzita daukan kikara bat irribarrea ez galtzeko 

Opari perfektua, ekonomikoa eta adin guztietarakoa. Ziurrenik, aurten esaldi gogoangarriren bat egon da, gogoan izatea merezi duena, edo, bestela, pertsona batek izan dezake zerbait oso bereizgarria, nonbait betikotu beharrekoa. Zergatik ez jarri esaldi hori bere kikaran?

Kikara bat pertsonalizatzea erraza, merkea eta oso dibertigarria da! Idatzi urrats guztiak, ezin hobeto egiteko: 

  1. Aukeratu kikara bat, kolore leunekoa eta erlieberik gabea. 
  2. Pentsatu esaldiaren diseinuan eta praktikatu paper batean marraztuz. Zenbat eta gehiagotan praktikatu, orduan eta hobeto eta errazago egingo duzue gero. 
  3. Etzan zuen kikara eta esku batez heldu kirtenari, bestearekin marrazkia egin bitartean mugi ez dadin. 
  4. Zeramikarako errotulagailu batez idatzi praktikatutako esaldia. Hona hemen trikimailua: kotoi-zotz busti batez akats txikiak ezaba ditzakezue.
  5. Utzi lehortzen 24 orduz gutxienez.
  6. Sartu kikarak labean, ordu eta erdiz, 160 º-tan.
  7. Urrats hori beti heldu batek gainbegiratuta egin. Eta goza ezazue kikara bereziaz! 

Teknika gustuko izan al duzue? Kikarez gain beste objektu askotan aplika ditzakezue. Adibidez, jaki-tokiko kristalezko ontzi bat, edo itsulapiko ezberdin bat, gailetentzako super ontzi bat, gopor bat eta abar egiteko. Edozer, zeramikaz edo beiraz egina badago. 

5. Loreontzi-euskarri apaindu bat 

Azkenik, agur esan behar dugu etxeko txikiekin DIY opariak egiteko azken proposamen honekin: loreontzi-euskarri apaindu xarmant bat! Hain zuzen, aparta da etxeko landareak apaintzeko eta godalet berri bat edukitzeko, oso originala. Onena: oso ekonomikoa da.  

Ez daukazue loreontzi-euskarririk? Sartu gure atal berezian eta hautatu gustukoena. Askotariko estilo eta tamainak ditugu.

Nahi duzuen bezala apaindu dezakezue. Guk honela egin dugu:  

  1. Lanerako gunea babesgarriekin edo egunkari-paperekin estali dugu.
  2. Pintzela margoz busti dugu eta, loreontziaren goiko aldetik, margo turrusta txiki bat erortzen utzi dugu, hormatik behera irristan.  
  3. Prozesua errepikatu dugu loreontziaren beste zati batzuetan, margo kantitatea aldatuta.  
  4. Behin 'turrusta txikiak' egindakoan, ertzaren gainerako zatia margotu dugu eta gainerako tantak faltsutu ditugu, nahi genuen diseinua lortu arte.
  5. Ondo lehortzen utzi dugu.
  6. Nahi baduzue, margo eskualdia lehortzen utz dezakezue eta prozesua errepikatu beste kolore batekin, loreontzi batean tonu bat baino gehiago konbinatzeko.    

Zer iruditu zaizue? Espero dugu ideia hauek zuen hurrengo opariak egiteko inspiratu zaituztela. Ez galdu diru apur bat aurrezteko eta opari originalak eta merkeak egiteko gomendio eta proposamen gehiago.  

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.