Saltatu

10 € baino gutxiagoko Gabonetako 15 opari

Aurten ziurrenik ez dugu aurrekontu handirik izango Gabonetako oparietarako. Baina ez kezkatu, ziur gaude opari handiek ez dutela zertan garestiak izan. Frogatu egingo dizugu!

Gabonetarako opari original eta ekonomiko baten bila zabiltza? Utziguzu zu inspiratzen zure sakelak sufritu gabe oparitzeko 15 ideiako zerrenda honekin. Erakutsitako produktu guztiek 10 euroko edo gutxiagoko balioa dute.

Has gaitezen! 

1. Tableta eta entzungailuetarako euskarri bat 

Has gaitezen gazteentzako opari oso praktiko batekin. Gure MÖJLIGHET euskarria osagarri egokia da idazmahairako edo edozein lan-mahaitarako, tableta, mugikorra edo entzungailuak uzteko leku zehatzik ez duen edonorentzat.

Haren altzairuzko diseinu modernoari esker, zure objektuak eskura izango dituzu beti, eta oso toki gutxi hartuko dute. Eta prezioa? 3 euro, ez gehiago eta ez gutxiago. A! Gorria daukagu, ausartenentzat, baita beltza ere, ukitu dotoreagoa nahi dutenentzat

2. Katilu sorta bat  

Oparia egin nahi diozun horrek Asiako sukaldaritza atsegin al du? Zer iruditzen zaizu arroza edo zopa gozoren bat jateko katilu sorta bat? ENTUSIASM motibo urdin erliebedunak dituenontzi sorta eder bat da, zure plater gogokoak bertan gozatzekoa. Horrekin eta zotz txinatarren sorta batekin, volta: Gabonetako oparia prest.

Onena, haren prezioaz gain (9 € 4 ale ezberdinak, guztira), portzelanazkoak izan arren mikrouhin-labean eta ontzi-garbigailuan erabil daitezkeela eta, beraz, eroso-erosoak direla.  

3. Elkarrekin pasatutako une eder baten argazki bat 

Agian aurten une egokia da pertsona horrekin igarotako une on guztiak eskertzeko eta gogora ekartzeko. Zer hoberik bidaia eder horrekin, zuen txikitako oroitzapenekin edo horren gustuko duzuen familiako argazki zahar horrekin egitea baino?

Inprimatu aukeratutakoak (gogoratu collage bat egin dezakezula), eta jarri marko batean, hormari beste estilo-ukitu bat emateko. Ez du zertan marko nabarmenegia izan. Gogoan izan garrantzitsuena oroitzapena gailentzea dela. Beraz, aukeratu argazki-marko soil eta ekonomiko bat; esaterako, KNOPPÄNG. Haren lerro finek eta ertz zuriak irudiari balioa emango diote, zalantzarik gabe. 8 € soilik!

Ba al zenekien marko hori perfektua dela ALFTA kako itsaskorrarekin erabiltzeko? Bikaina da iltzerik edo torlojurik erabili gabe esekitzeko. 

4. Landareak apaintzeko loreontzi-euskarri bat 

Opari honekin landareen zaleak aho bete hortz utziko dituzu. Gainera, landare iraunkorrena zein den, zenbat eguzki izango duen edo loredunak edo lorerik gabeak nahi dituen erabaki beharrik ez izateko, Gabon hauetan loreontzi-euskarri polit bat aukeratuko dugu, etxean dituen landarean janzteko.

Kasu honetan, gure produktu berrietako bat gomendatzen dizugu, DRÖMSK, etxeko edozein lekutan ezin hobeto geldituko den osagarri fina.

Eredu honek arrazoizko prezioa du, 5 eurokoa, baina aukera gehiago ikusi nahi badituzu, bisitatu gure barruko loreontzi-euskarrien atal berezia eta, nahi baduzu, baita gure loreontzi eta pitxer apaingarriak ere, beste landare mota batzuk aukeratuz gero.  

5. Aldizkaritegi naturala eta estilo handikoa 

Horrelakoak ez dira etxe guztietan ikusten, baina oso ukitu pertsonala ematen du, ezbairik gabe. LUSTIGKURRE bezalako aldizkaritegi bat opari praktiko eta ekonomiko bat da etxean azken joerei buruzko aldizkariak edo azken berriekin betetako egunkariak edukitzea atsegin dutenentzat.

Ba al dakizu? Pieza hau eskuz egin dute gure artisau profesionalek, eta material naturalez egina dago. Horregatik, pieza bakoitzaren kolorea bakarra eta ezberdina da. Esklusibotasun hori guztia prezio paregabean: 10 €, zerrenda honetarako jarri dugun gehienekoa.  

6. Objektu txikiak gordetzeko saski bat 

Pertsona hori etxean bueltaka traste txiki mordoa, dituen horietakoa bada, Gabonetan oparitzeko ideia honekin eguneroko bizitza errazteko unea da.

LURPASSA saski sorta perfektua da osagarri guztiak gordetzeko; adibidez, lepokoak eta zintzilikarioak edo edozein produktu txiki, esaterako, komuneko produktuak, kremak, azazkalak margotzekoa eta horrelakoak. Saski horiek itsas-ihiz eginda daude: material naturala, jasangarritasunaren aldeko apustua egiteaz gain (% 100 berriztagarria da), artisau batek egindakoaren itxura handia ematen diona. Kasu honetan, ingurumenarekiko konpromiso handia duen opari eder horrek 9 € bakarrik balio du.  

7. Saski handiago bat objektu handiagoetarako 

Saskiek gauzak ezkutatzeko balio izateaz gain, espazioari nortasuna emateko eta estiloz betetzeko ere balio dute. Ideia hau aparta da estilo naturala gogoko duen pertsona bati oparitzeko , eta honelako osagarri batek balio diezaioke bai objektuak gordetzeko bai; esaterako, etxeko egongelan harro erakusteko.  

LUSTIGKURRE serie naturalera gatoz berriz saski eder hau erakusteko (bateragarria da KALLAX apalategiko hutsuneekin, bide batez), landare lehorrez eta zuntz naturalez egina. Haren tamainari esker, perfektua da bertan jolasak, liburuak... Edozer sartzeko!

Zer deritzozu saski batekin eta tapaki goxo batekin pack bat egiteari? Oso gustuko izango dute, eta are gehiago tapaki-, pelikula- eta sofa-planen zaleak badira.

8. Artxibategi polit eta praktikoa 

Aurten, gure etxeak inoiz baino hobeto egokitu behar izan ditugu lan egiteko edo ikasteko txoko bat edukitzeko. Horregatik, osagarri erabilgarri bat oparitzea da gure hurrengo proposamenaren helburua, gainera laneko inguru horri ukitu apaingarria emango diona.

Apalategiak dokumentuz eta liburuz beteko zirenez, ba al dago ezer hoberik guztia artxibategi polit batzuekin antolatzea baino? Lehen argazkian gure modelo dotore eta sotilena ageri da, TJOG artxibategia.

Oparia jasoko duenak askoz estilo deigarriagoa badu eta nahiago baduzu diseinu alaiagoren bat, PALLRA artxibategiak kolorez beteko du haren idazmahaia. Gainera, kartoi birziklatuz egindakoak dira! Bestalde, etiketentzako tokia duenez, edukia erraz sailkatu ahalko du.  

9. Nezeser bat 

Aurten bidaia askorik egin ezin izan den arren, beti da erabilgarria nezeser txiki bat, gertuko joan-etorrietarako edo gure eguneroko jardueretarako; adibidez, gimnasiorako edo lanerako. Horregatik dira VÄRLDENS eta DRÖMSÄCK Gabonetarako oparitarako gure proposamenetako bi.

Lehena, VÄRLDENS, oso aukera merkea (9 € besterik ez du balio) eta erosoa da, kako txiki bat baitauka edonon zintzilikatzeko, nezeserra gainazalen batean utzi behar ez izateko eta eroso erabiltzeko.

DRÖMSÄCK, aldiz, nabarmena da edukiera handia duelako, egokia produktu handiagoak gordetzeko, baita laneko zakote-ontzia eramateko ere.

Ba al zenekien VÄRLDENS eta DRÖMSÄCK birziklatutako poliesterrez eginda daudela? Beraz, opari ezin hobeak dira etorkizun jasangarriago baterako. A! Hori gutxi balitz, biak iragazgaitzak dira.  

10. Zorro iragazgaitz bat

Badakigu ez dela sarri egiten den opari bat, baina hala ere aukera ona da Gabonetako opari ekonomikoen zerrenda honetarako. Izan ere, zorro iragazgaitz bat oso erabilgarria da aire zabalean jardueraren bat egiten dutenentzat eta objektu baliotsuak babestu nahi dituztenentzat.

Hona hemen gure RENSARE zorroa, osagarri perfektua igerilekura (hezetasun handia egon ohi da) eta hondartzara eramateko (hondarra ere ez zaio sartuko eta), baita mendira ere (aparta baita euria ari duen egunetarako, elurretan ibilbideak egiteko edo ura tartean dagoen jardueretarako). Ikusten al duzu zein praktikoa den? Gainera, 3 € bakarrik balio du! 

11. Gerriko poltsa bat

Garbi dago gerriko poltsak boladan daudela berriz. Hain zuzen, gustuko dugu zeinen erosoak eta praktikoak diren. Edozein lekutara eraman ditzakezu, eta oso-oso arinak dira. Hain zuzen ere, egun hauetan ezinbestekoa bakarrik eramateko egokiak dira.

Gure VÄRLDENS gerriko poltsan sar ditzakezu gel desinfektatzaile pototxo bat, giltzak, diru zorroa eta oihalezko poltsatxo berrerabilgarri bat ere bai, zerbait erosi behar baduzu.

Gustuko al duzu Gabonetako opari moduan? Ba gustukoago izango duzu are bere prezioa, gerriko poltsa honek 8 € bakarrik balio baitu. 

12. Kandela lurrindunak 

Pertsona horrek gozatu egiten badu etxean erlaxatzeko planekin, ziur asmatuko duzula kandela lurrindunak oparitzen badizkiozu.

Politak eta apaingarriak izateaz gain, gure OMRÅDE kandelek lurrin atsegin eta perfektua dute etxea girotzeko. Haien usaina kide perfektua izan daiteke sofan atseden hartzeko bere musika gustukoena entzuten duen bitartean edo zen giroa sortzeko, egongelan yoga egin bitartean. Gainera, ontzitxo bat dutenez, ez dago arriskurik argizaria barreiatzeko, eta, itzali nahi duzunean, bertan utzi ahalko duzu, gelako dekorazioaren parte.

Ez bazaitu konbentzitu, beti aukeratu ahalko dituzu kandela solteak eta STABBIG.

13. Pastelgintzako mahuka sorta bat 

Aurten sukaldean denbora gehiago egon garenez, etxean bat baino gehiago bihurtu da gozogintzako aditu. Zer deritzozu tarta gozo horiek prestatzen jarraitzeko opari bat?

Gure proposamena pastelak apaintzeko tresna sorta bat da, SMAKSAM. Harekin, artelanak egin ahalko ditu tartetan, madalenetan, gailetetan eta abarretan. 6 pipeta ditu, edozein betegarriekin askotariko motiboak egiteko, baita apaintzeko orrazi bat eta pastak mozteko tresna bat ere. Denetarik! 6 € soilik. 

14. Termometro tenporizadorea 

Su artean gabiltzala, hona hemen sukaldezaleentzako opari-proposamen bat. Gozogintzatik erreki apartetara pasatu gara. 

Pertsona horrek gustuko badu bere sorkuntzen denbora eta tenperatura zehatz-mehatz neurtzea, ezinbestean behar du FANTAST termometro tenporizadorea. Erraz-erraza da erabiltzen, eta ziur atsegin izango duela ikustea bere errezeten emaitzak chef profesional baten mailara heltzen direla.  

15. Ispilu apaingarriak 

Azkenik, Gabonetako opari merke eta originalen zerrenda hau bukatzeko, hona hemen bi ispilu apaingarriko sorta hau, LIHOLEN.

‘Apaingarri' deskribapena ondo datorkien arren, oso erabilgarriak dira eguneroko bizitzarako. Etxe batean falta ezin diren horietakoak dira. Gainera, LIHOLEN ispiluen tamaina txikiari esker, oso erosoak dira komunetik logelara eramateko, behar izanez gero. Horregatik, bi ispiluko sorta hau perfektua da Gabonetan oparitzeko, opari berean biltzen dituelako originaltasuna, praktikotasuna eta prezio ezin merkeagoa.  

Zer deritzozu? Espero dugu inspiratu izana, eta argiago izatea zer oparitu Gabon hauetan, dirutza gastatu gabe. Gogoan izan prezioak ez duela opari bat on edo txar egiten.

Jarraitu gurekin eta irakurri Gabonetan opari original eta ekonomikoak egiteko ideia gehiago.

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.