Sukaldeak berritzea: ohiko 5 akats
Deabruak bere adinagatik badaki sukaldea berritzeko denbora behar dela, eta erraza dela huts egitea. Hori dela eta, ideia eta aholku erabilgarriak eman nahi dizkizugu sukaldea berritzean buru-hausterik ez izateko.
Normalean, sukaldea erabat berritzeko 10-15 egun behar dira. Azter ditzagun ohiko akatsak; hala ere, argi baduzu sukaldea berritu nahi duzula eta laguntza behar baduzu, eskatu sukaldea berritzeko hitzordua.
1. Hasi baino lehen, pentsatu sukaldeak izango duen guztia
Azkenerako utzi ohi den elementuetako bat sukaldeko argiztapena da. Eta hori ohiko akats bat da; izan ere, guztia muntatu ostean, sekulako kalapita izango da. Kontuan izan korronte-harguneak eta argi-puntuak ezkutatuta geldituko direla eta, beraz, sukaldea erabat berritu baino lehen planifikatu behar direla.
2. Funtzionaltasunean pentsatutako berritzea
Ez itsutu gehien gustatzen zaizkizun sukaldeen edertasunarekin. Kontuan hartu funtzionaltasuna eta sukalde ororen hiru oinarriak: janaria prestatzea, egitea eta gordetzea. Inspira zaitez gure sukaldeetarako ideiekin eta ez itzazu galdu inoiz bistatik. Egunerokoan, eskertuko duzu.
3. Biltegiratu koherentziaz eta egunerokoan pentsatuz
Normalean, sukaldeko berritzearen prezioari edo aurrekontuari gure etorkizuneko sukaldearen praktikotasunari edo funtzionaltasunari baino arreta gehiago jarri ohi badiogu ere, saihestu biltegiratze-akatsak. Jarri gehien erabiltzen duzuna altuera eroso batean eta utzi goiko aldeak tarteka erabiltzen dituzun objektuetarako.
4. Ez aurreztu barruko ekipamenduan
Askotan, ikusten den horretan jartzen dugu arreta: sukaldeko altzariak, sukalde-gainekoak, etxetresna elektrikoak… Azken batean, sukaldea dotore egiten duen horretan. Baina sukaldea berritzeko aurrekontuaren zati bat ikusten ez den horretara ere bideratu behar dugu.
Armairuen barrualdea funtsezkoa da guztia lehenengoan aurkitzeko eta izkinak ongi aprobetxatzeko. Batez ere, sukalde txikiak berritzean.
Bideo honetan sukaldea antolatzeko ideia on batzuk eman dizkizugu. Gogoan hartu!

Bideoa: Sukaldea nola antolatu
5. Kontuz suarekin
Sua non jarri erabakitzeko unean, batez ere garra badu, jarri, adibidez, leihotik apur bat aldenduta, aire-korronteek ez eragiteko. Eta sukalde irekia bada, jangelatik ahalik eta urrunen.
6. Izan aditu baten laguntza
Erraza da sukaldeen argazkiak ikustea, inspiratzea eta sukalde hori gustatzen zaizun edo ez jakitea. Baina ez galdetzea, aholkurik ez eskatzea eta aditu bati ez galdetzea da egin ohi dugun beste akats bat. Inoiz ez da berandu, eta beti eska dezakezu hitzordua zure sukaldea berritzeko.