Eduki nagusira joan
Gailetak, granola, frutak eta beste postre batzuk dituen mahaia.

Etxean egiteko 3 postreren errezeta, sukaldeaz gozatzeko

Sukaldean aritzeak lasaitu egiten bazaitu eta gozoak jateko prest bazaude beti, hau zuretzako modukoa da. Ohiko plateren artean falta ezin duten etxean egiteko hainbat postre proposatzen dizkizugu, apeta hori asetzeko edo gonbidatuak zur eta lur uzteko.

A zer plazera sentitzen den denbora apur bat bilatu, eta asko gustatzen zaigun errezeta bat lasai-lasai prestatzean. Oraingo honetan gozo hauetako batekin proba egitera animatzen zaitugu: bizkotxo bat, ahabi-tarta bat edo etxean egindako madalena harroak. Oso ongi sartzen dira postre gisa, gosaltzeko edo askaltzeko. Aukeratu gehien gustatzen zaizuna, eta ekin!

1. Ahabi-tarta


Osagaiak:

  • 350 g irin
  • 250 g gurin
  • 100 g azukre
  • Ahabi-marmelada
  • 1 arrautza
  • 100 ml ur hotz

Prestatzeko modua:

1. Bahetu irina azukrearekin ontzi batean.
2. Gehitu gurina irinari eta loditu irinarekin pixkanaka-pixkanaka. Garrantzitsua da gurina hotz egotea, hozkailutik atera berria.
3. Gehitu pixkanaka ur hotza (beharrezkoa balitz, sartu aldez aurretik izozkailuan) eta jarraitu oretzen nahasketa homogeneo bat lortu arte.
4. Zatitu orea bi zati berdinetan eta zabal itzazu arrabola batekin 15 bat cm-ko diametroa lortu arte bakoitzarekin.
5. Gorde itzazu hozkailuan, gutxienez, ordu erdiz.

6. Denbora hori igaro ostean, atera itzazu eta jarri sukalde-gainekoan irin apur batekin, itsatsita gera ez daitezen.
7. Luzatu arrabola batekin borobila egitea lortu, 30 bat cm neurtu eta 3-4 m-ko lodiera izan arte.
8. Jarri oreetako bat moldean oinarri gisa. Moztu ertzetan soberan dagoena.
9. Bete tarta ahabi-marmeladarekin.
10. Moztu beste orea 1 cm-ko tiretan, gutxi gorabehera.
11. Osatu sare bat tirekin marmeladaren gainean eta zigilatu sardexka baten laguntzarekin.
12. Utzi hozkailuan 30 minutu.
13. Berotu labea aurretik 190 ºC-tan.
14. Irabiatu arrautza-gorringoa eta markatu tarta pintzel batekin.
15. Sartu tarta labean 40 minutuz, urre-kolorea izan arte.
16. Atera, utzi hozten, eta on egin!

2. Platano eta fruitu lehorrezko ogia


Osagaiak:

  • 1 platano
  • 2 arrautza
  • 125 g olo-irin
  • 100 g azukre marroi
  • 1 eskukada intxaur
  • 1 eskukada almendra
  • 1 eskukada hur
  • 80 g gurin
  • Kanela nahierara
  • 1 zorro legamia

Prestatzeko modua:

1. Kendu azala platanoari, moztu eta birrindu ontzi batean sardexka batekin.
2. Beste ontzi batean nahastu hagaxka batekin bigundutako gurina (ia urtuta) azukrearekin, biak nahas-nahas izan arte.
3. Gehitu arrautzak eta platanoa. Jarraitu hagaxkekin nahasten.
4. Berotu aurretik labea 170 ºC-tan.

5. Bahetu irina legamiarekin eta kanelarekin batera. Gehitu pixkanaka ontzian gainerako osagaiak. Nahastu nahasketa uniforme bat lortu arte.
6. Koipeztatu moldea gurinarekin eta bota nahasketa.
7. Gehitu fruitu lehor batzuk goitik.
8. Berotu labea 30 edo 40 minutu. Denbora hori igarotakoan, sartu zotz bat edo sardexka bat eta garbia ateratzen bada, egina dagoela esan nahi du.
9. Utzi hozten 10 edo 15 minutu moldetik atera baino lehen.

3. Limoizko eta banillazko madalenak

Osagaiak:

  • 3 arrautza
  • 200 g irin
  • 180 g azukre
  • 50 ml esne
  • 190 ml oliba-olio suabea
  • Limoi bat
  • 1 zorro legamia
  • 1 gatz pitin
  • Banilla-esentzia

Prestatzeko modua:

1. Bahetu irina eta jarri ontzi batean, legamiarekin eta gatz pitinarekin batera.
2. Arraspatu limoi-azala, gehitu ontzian eta nahastu osagaiak.
3. Beste ontzi batean, irabiatu arrautzak nahasketa apartsu bat lortu arte.
4. Gehitu pixkanaka azukrea eta banilla-esentzia nahierara. Ondoren, jarraitu irabiatzen guztia ongi nahastu arte.
5. Bota esnea eta jarraitu irabiatzen.
6. Ondoren, gehitu oliba-olioa, eta jarraitu irabiatzen.

7. Pixkanaka, gehitu beste ontziko osagai lehorrak irabiatzeari utzi gabe. Garrantzitsua da oreak pikorrik ez izatea.
8. Nahasketa homogeneoa denean, estali ontzia film-paperarekin eta utzi atseden hartzen hozkailuan, gutxienez, ordubete.
9. Denbora hori igarotakoan, jarrilabea aurretik berotzen 210 ºC-tan.
10. Atera orea hozkailutik eta banatu madalenak egiteko moldetan. Bete unitate bakoitzaren hiru laurden, orea hazi egingo baita labean. Moldeetan laberako paperezko kapsulak jartzea gomendatzen dizugu, moldera ez itsasteko eta haietatik ateratzea asko errazagoa izateko.
11. Hautseztatu azukre pikortatu apur bat madalenen gainetik, labean egiten direnean, zarakar zoragarria egiteko.
12. Eduki labean 15 minutu 210 ºC-tan eta egiaztatu zotz batekin orea egina dagoela labetik atera baino lehen. Garbia ateratzen bada, eginak daude!
13. Utzi pausatzen 5 minutuz moldetik atera baino lehen eta, ondoren, jarri parrila baten gainean hoztu arte.
14. Atera kafez, tez edo gehien gustatzen zaizun edariz lagunduta, eta on egin!

Errezeta gehiago ikasteko gogoz gelditu zara? Ez galdu artikulu hauek!

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.