Saltatu

Izokin ketua, lau errezeta erraz eta azkar

Ba al dago izokin ketua baino hoberik? Ez dugu uste! Erabilera gehien dituen elikagaietako bat da; gosari, bazkari zein afarirako erabil daiteke erraz, eta propietate zoragarriak dauzka. Proteina-iturri naturala da, eta b12, b6 eta b3 bitaminetan aberatsa. Gainera, ez da beharrezkoa esatea, baina... gozo-gozo dago! Horregatik, izokin ketuarekin egiteko lau errezeta hauek erakutsi nahi dizkizugu; di-da batean izango dituzu prest. Bazkaltzeko zein afaltzeko egokiak dira, baina kostako zaizu erabakitzea lehena zein izango den...

 

On egin!

Izokin ketua ezamihilu, limoi eta kaparrekin

 

Osagaiak

  • 200 g izokin ketu ezamihiluarekin, SJÖRAPPORT seriekoa 
  • Limoi bat
  • 20 g kapar gutxi gorabehera / 3 koilarakadatxo
  • Oliba-olio birjina estra
  • Gatza

 

Prestatzeko modua

1. Aukeratu oinarri polit bat izokin xaflak jartzeko; ohol hau edo arbela bat erabil dezakezu.

2. Atera izokina hozkailutik zerbitzatu baino 10 minutu lehenago, xaflak elkarrengandik erraz bereizi ahal izateko.

3. Jarri izokina aurkezteko aukeratu duzun gainazalean. 

4. Zatitu limoia xerra finetan; egin nahi beste xerra (guk bost egin ditugu). 

5. Jarri limoi xerrak izokin xaflen artean.

6. Nahastu beste limoi erdiaren zukua, olio koilarakada bi eta gatz pixka bat.

7. Bota nahasketa izokin xaflen gainean.

8. Jarri kaparrak izokinaren gainean, plater osoan barreiatuta.

Udan, izokin ketu entsalada 

 

Osagaiak

  • 200 g izokin ketu xafletan moztua edo izokin xerra bat, SJÖRAPPORT seriekoa
  • 30 g errukula
  • 30 g espinaka fresko
  • Hezurrik gabeko oliba beltzak (lata txiki bat)
  • Gazta fresko terrina bat
  • 5 ozpinetako tipuleta
  • Ezamihilu pixka bat
  • Gatza
  • Oliba-olio birjina estra

 

Prestatzeko modua

1. Hasteko, bereizi izokin ketu xaflak edo zatitu kubotan izokin xerra. 

2. Zatitu gazta freskoa kubotan.

3. Moztu ozpinetako tipuletak xafletan.

4. Bota errukula eta espinaka freskoak entsalada-ontzi batean.

5. Bota aurretik prestatu ditugun gainerako osagai guztiak entsalada-oinarriaren gainean.

6. Ongarri gisa, bota nahi adina oliba olio birjina estra, ezamihilua eta gatza. Eta... on egin!

Jakina, milaka konbinazio dituzu zeure entsaladan izokina gehitzeko, eta denak dira zoragarriak! Hemen duzu izugarri gustatzen zaigun izokin entsalada baten errezeta:

Izokin ketuzko wrap-ak

 

Osagaiak

  • Gari-irinezko 4 tortilla
  • 200 g izokin ketu 
  • 20 g errukula
  • 15 g igurzteko gazta-krema
  • 15 g ziape pikortsu

 

Prestatzeko modua

1. Berotu gari-irinezko tortillak mikrouhin-labean edo labean, fabrikatzailearen jarraibideak errespetatuz. 

2. Bero daudenean, igurtzi batzuk gazta-kremaz eta beste batzuk ziape pikortsuz. 

3. Jarri izokin xaflak ziapearen edo gaztaren gainean.

4. Gehitu errukula hosto batzuk.

5. Bildu tortilla beteak bere baitan eta jarri zotzak, hobeto manten daitezen.

6. Jateko erosoagoak izatea nahi baduzu, aperitibo gisa eskaintzeko, adibidez, zatitu tortilla bakoitza 4 zatitan. 4 tortillarekin 16 kanape izango dituzu.

 

Gogo-gozo daude!

Arrautza egosiak izokin ketuarekin

 

Osagaiak

  • 5 arrautza, M tamainakoak
  • Maionesa, nahi beste
  • 200 g izokin
  • Ezamihilu freskoa
  • Ezkai freskoa
  • Gatza

 

Prestatzeko modua

1. Egosi arrautzak. Gorringoa nola gustatzen zaizun, halaxe egosi arrautzak; hortaz, utzi arrautzak irakiten nahi beste denbora. Baina, ondo eginak egotea nahi baduzu, 10 minutu inguru beharko dituzu. 

2. Egosita daudenean, zatitu arrautzak erditik eta jarri erretilu batean. Gehitu gatza.

3. Bota maionesa koilarakadatxo erdi arrautza erdi bakoitzaren gainean. 

4. Moztu izokin xaflak zati txikietan, arrautza erdi bakoitzaren neurrira. 

5. Jarri izokin zatitxo bakoitza maionesadun arrautzaren gainean.

6. Nahieran ondu, eta apaindu ezamihilu eta ezkai adarrez. 

7. Aukera ona da plater hau entsaladaz laguntzea.

Eta errezeta gehiago ikusi nahi badituzu, ez galdu hauek:

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.