IKEA-rekin janaria prestatzen: izokina laranja-saltsan
Izokin-xerrak laguntzeko ideia desberdin baten bila zabiltza? Gaur, #CocinaConIKEA-n, errezeta oso erraz eta azkarra daukagu, plater osasuntsu, elikagarri eta oso suediarra dastatzeko: izokina laranja-saltsan.
On egin!

Ezagutu gure chef-a
Hona hemen Óscar Gandarillas, Suediako errezeta tradizional hau urratsez urrats erakusteko arduraduna.
Óscarrek 15 urte baino gehiago daramatza IKEA-ren familian, baina sukaldaritzarekiko duen maitasuna txikitatik datorkio. Izan ere, Óscarrek esperientzia luzea du, Goi-mailako ostalaritza- eta sukaldaritza-teknikariaren ikasketak egin zituelako eta hainbat urtez aritu zelako Kantabriako eta Bizkaiko hainbat jatetxe tradizionaletan, baita zenbait catering enpresetan ere.
Osagai nagusia izokina duen Suediako sukaldaritzako plater tradizional batekin harritu nahi izan gaitu gure chef-ak. Bat ote dago izokina baino gauza nordikoagorik?
Izokina arrainen artean dugun elikagai osasuntsuenetako bat da, B12 eta B6 bitaminen iturri bikaina delako, eta proteinetan eta omega 3 gantz-azidoetan aberatsa ere badelako.
Ba al zenekien…?
IKEA-ko izokinak nekazaritza arduratsurako ASC irizpide globalak betetzen du. Horrek esan nahi du izokina (itsaskiekin eta arrainekin egindako gainerako produktuen antzera) modu iraunkor batean hazten dela, gure osasuna eta planeta zainduz.
Zailtasun-maila: ertaina/txikia
Prestatzeko denbora: 30 min.
Mahaikide kopurua: 4
Osagaiak 4 mahaikiderentzat
- 1 pakete SJÖRAPPORT izokin-xerra
- 600 g patata berri (ertain-txikiak)
- 500 g gari-zainzuri
- 3 laranja 200 g gurin
- 100 g azukre
- 200 ml ardo zuri
- Tipulina edo perrexila
- Aneta
- Gatza eta piperbeltza
Prestatzeko modua
Izokinaren hornigaiarekin hasiko gara, denbora gehiago behar delako egiteko eta ez dugulako arraina saltsaren zain geratzerik nahi. Horretarako, jarraitu urrats hauei:
- Alde batetik, patatak egosiko ditugu eltze batean (garbituta eta zuritu gabe) gutxi gorabehera 18 minutuz.
- Bestetik, patatak egosi bitartean, aurreratzen joango gara, eta beste eltze batean gari-zainzuriak zurituko ditugu 3-4 minutuko irakinaldi bizkor bat emanda.
- Egositakoan, dena batera salteatuko dugu wok batean. Gehitu gurin apur bat hainbeste gustatzen zaigun gorri-puntu hori lortzeko. Oharra: ez baduzu wokik, betiko zartagin bat erabil dezakezu.
- Minutu batzuez salteatu eta gero, gatzaz eta piperraz ondu eta ezamihilu txikitua gehituko dugu. Beste apur bat gehiago gorrituko dugu, zapore guztia har dezan, eta listo!
Nola prestatu izokina
- Lehenik, jarri 4 xerra plater edo erretilu batean eta jarri gatz apur bat. Kontuz gatz gehiegi bota gabe.
- Orain, arraina egingo dugun gunea prestatuko dugu.
- Gurin zatia zartagin batean urtuko dugu su ertain-baxu batean. Chef-aren aholkua: oliba-olioaren zorrotada txiki bat isuriz gero, gurina ez da erreko.
- Berehala azukrea botako dugu su ertain-baxuan, gehiegi ilundu ez dadin. 2-3 koilarakada nahikoa izango dira.
- “Karamelu” horretan frijituko ditugu izokin-xerrak, minutu bat soilik utzita alde bakoitzetik. Ez du axola erabat egiten ez badira ere, laranja-zukua gehitu eta gero amaituko dugu xerrak egiten.
- Sutatik kendu eta gero gordeko ditugu saltsa egiten hasteko. Sukaldeko espatula bat erabiliz gero, errazago aterako dituzu xerrak apurtu gabe.
Laranja-saltsa
Oso gutxi falta zaigu errezeta erraz hau amaitzeko! A zer itxura duen, ezta? Orain, azken urratsak egingo ditugu, laranja-saltsa prestatuko dugu izokinari gehitzeko.
- Gurina urtu eta xerrak frijitu ditugun zartagin berean tipulin txikitua bota eta ongi nahasiko dugu.
- Ardo zuri apur bat gehitu eta lurruntzen utziko dugu.
- 3 laranjaren zukua egingo dugu, edalontzi bete zuku lortu arte. Zukua egin eta gero, zartagineko nahastera botako dugu.
- Guztia apur bat loditzen utziko dugu.
- Gorde ditugun izokin-xerrak gehitu eta guztia egin dadin utziko dugu. Chef-aren aholkua: jarri zartaginaren estalkia azkarrago egiteko. 2-3 minutu barru jateko prest izango da. Kontuz arraina gehiegi egin gabe, lehortu egiten baita.
Zerbitzatzeko modua
Plater on batek aurkezpen ona behar du. Eta egiari zor, guztioi gustatzen zaigu gure errezetek mahaikideak harritzea, zaporeagatik nahiz itxuragatik. Beraz, profesionalek nola zerbitzatzen duten ikasiko dugu:
Ikusten duzun moduan, baxera zuri bat aukeratu dugu. Ez da zuriaren soiltasuna gutxietsi behar, errezetak askotariko koloreak dituen osagaiak dituenez, gehiago nabarmentzen dira hondo argi baten gainean. Edonola ere, aukera desberdinak probatzea eta irudimena askatzea aholkatzen dugu beti. Beraz, konbinatu koloreak eta estanpatuak nahieran. Hori bai, kontuan izan mahaiko dekorazioa ere, guztiak harmonia bat izan dezan.
A! Eta zein baxera erosi erabaki ezinik bazabiltza, esteka honetan, zure beharretara, estilora eta, nola ez, aurrekontura hoberen moldatzen den gida bat aurkituko duzu. Interesatzen bazaizu, sakatu botoia.
Urratsak:
- Erdian izokin-xerra jarriko dugu, protagonista izan dadin.
- Alboetako batean edo bietan, patata osoak jarriko ditugu azal eta guzti.
- Orain, zainzuri batzuekin apainduko dugu izokinaren gainean jarrita.
- Eta azken ukitu gisa saltsa botako diogu, guztia zaporetsu gera dadin.
Eta kito! Zer iruditu zaizu azken emaitza? Gozatu Suediako izokinaren zapore guztiaz, errezeta erraz eta bizkor honekin. Etorri gure denda suediarrera edo jatetxera, eta probatu gure elikagaien aukera.
Bazkaltzeko eta afaltzeko ideia gehiago behar badituzu, ez galdu #CocinaConIKEA-ko bi ideia hauek, bietako bat, gainera, egokia da begetarianoentzat!
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.