Saltatu

IKEA-rekin janaria prestatzen: panettone budin epela txokolatearekin eta banillarekin

Errezeta hoberenak, zalantzarik gabe, gure jaki-tokiko elementu bakoitza ahalik eta gehien aprobetxatzen duen eta, horrela, janaria alferrik galtzen ez duten errezetak dira. Gainera, beti ongi etortzen da sukaldean dirua aurrezten ikasteko eta erregeek bezala jaten jarraitzeko trikimailuak ezagutzea.

Horretarako, gaur #CocinaConIKEA atalean errezeta oso berezi eta goxo bat dakarkizuegu, gure panettoneei etekin handiena ateratzeko. Prest? Badoa bada panettone budin epela txokolate beltzarekin eta banillarekin.

Ezagutu gure chefa

 

Esne-gain, macadamia intxaur eta platanoz betetako pancake-ekin eta gazta-moussearekin egindako gofreekin hitzik gabe utzi eta gero, Álvaro Casamichana Moreno chefak beste errezeta bat dakarkigu gaur.

Álvaro ikusten duzun lehen aldia bada, laburbilduz esan diezazukegu gastronomia eta tokiko produktuak izugarri maite dituela. Eta zaletasun horrek berak eraman zuela Goi-mailako ostalaritza- eta sukaldaritza-teknikari ikasketak egitera, eta aldi berean, Gozogintza- eta okintza-teknikari ofizialaren titulua ere eskuratu zuela. Ikasketa horiek guztiak Cadizko ostalaritza-eskolan egin zituen, hangoa baita.

Aurreratu dizugun moduan, ez da Álvarorekin lan egiten dugun lehen aldia gure errezeta gozoak egiteko; izan ere, mundialak ateratzen zaizkio!

Panettonea oso elikagai arrunta da Gabonetako bazkari eta afarietan. Zapore eta leuntasun oso atseginak ditu eta, horregatik, beti agertu ohi da gure mahaietan. Aurten sobera geratu bazaizu edo baten bat bueltaka badabil etxean, ez egin zalantzarik, erabil ezazu errezeta erraz eta gozo hau egiteko. Zati lehorrenak berreskuratu eta salbatzeko edo, besterik gabe, horiei laguntzeko modu berri eta oso gozoa da. Janaria prestatzera!

Zailtasuna: ertaina

Itxarote-denbora: 10 minutu

Prestatzeko denbora: 25 minutu

Osagaiak 4 mahaikiderentzat

  • 1 pakete panettone
  • 1 Daim banilla-izozki
  • 1 CHOKLAD MÖRK 70% txokolate-tableta
  • KAFFEREP banilla-saltsa
  • 6 arrautza
  • 50 g limoi-azal arraspatu
  • 125 ml brandy
  • 120 g azukre
  • 800 ml esne

Osagairen bat falta zaizu? Gogoratu gure denda suediarrean aurkituko dituzula produktu nagusiak. Sakatu botoia eta ezagutu gure elikagai eta edari sorta aukera guztia.

Panettonea prestatzea

  • Lehenik, panettonea apurtuko dugu zati txikietan, apurrak egingo bagenitu bezala. Lehorra badago eta kosta egiten bada, lagundu labana batekin.
  • Gehitu brandya eta limoi-azal arraspatua.
  • Ondoren, utzi biguntzen osagai guztiek bat egin arte (panettonea, brandya eta limoia) 8-9 minutuz.

Budinaren prestaketa

  • Hautsi eta nahastu 6 arrautza eskuzko irabiagailu batekin.
  • Ontzi batean, bota 800 ml esne, eta gehitu 120 g azukre eta banilla-saltsa.
  • Nahasi ondo eta utzi irakin arte.
  • Prest dagoenean, kendu nahastea sutatik eta bota neurtzeko pitxer batera.
  • Pixkanaka, gehitu esne-nahastea arrautza irabiatuetan. Chefaren aholkua: ez bota likido guztia batera, zorrotada txikian baizik. Bizkor mugitu behar da irabiagailuarekin osagaiak ongi bateratzeko eta arrautza ez mintzeko.
  • Orain, gehitu panettone zatitxo birrinduak nahasteari. Garrantzitsua da guztia ongi nahastea zaporea homogeneoa izateko zati guztietan.

Labean egitea

  • Nahastea prestatu eta panettonea ongi busti eta gero, labean sartuko dugu.
  • Molde egoki batean, oinarria eta hormak labeko paperarekin estaliko ditugu.
  • Jarraian, nahaste guztia botako dugu moldera.
  • Moldea laberako saretazko erretiluan jarri eta oinarria urarekin estaliko dugu Maria bainutan egiteko.
  • 30 bat minutuz utziko dugu labean 180º-tan.

Zerbitzatzeko modua

 

Prestatzeko erraza izateaz gain, errezeta hau zerbitzatzea ere oso erraza da. Álvarok hau proposatu digu:

  • Atera budina laberako moldetik.
  • Moztu laukizuzen lodi samarretan.
  • Eta jarri zati bakoitza plateraren erdian. Guk, zati pare bat jartzea erabaki dugu mahaikide bakoitzarentzat, baina nahi duzun moduan egin dezakezu.
  • Ondoren, banillazko izozki-bola bat gehituko diogu budina estali dezan.
  • Koilara batekin, banilla-saltsa apur bat jarriko dugu hari fin batzuen moduan.
  • Azkenik, % 70eko txokolate apur bat arraspatuko dugu panettone budinaren gainetik botatzeko.
  • Gainera, txokolate zatitxo bat edo beste ere gehituko dugu (beti ongi etortzen baita), eta kito!

Gozatu plater honetaz eta aprobetxatu ahalik eta gehien zure Gabonetako panettoneak! Anima zaitez eta proba ezazu errezeta erraz hau etxean. A! Ez ahaztu zure sorkuntzak gurekin partekatzeaz gure sare sozialen bidez #CocinaConIKEA traola erabilita. Atseginez ikusiko ditugu zure emaitzak!

Ideia gehiago nahi dituzu? Gehitu hauek zure errezeta-liburuan:

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.