Saltatu

IKEA-rekin janaria prestatzen: esne-gain, macadamia intxaur eta platanoz betetako pancake-ak

Zein ongi etortzen den postre goxo baten errezeta edo askari goxo-goxo bat eguna alaitzeko. Gaur, #CocinaConIKEA-n, zapore goxo-goxoan murgilduko gara. Urratsez urrats, esne-gain, macadamia intxaur eta platanoz betetako pancake-ak nola prestatu erakutsiko dizugu.

On egin! 

Ezagutu gure chef-a

Oraingo honetan, zuekin guztiokin Álvaro Casamichana Moreno, gaurko errezeta egiteaz arduratuko den chef-a.

Txiki-txikitatik, gastronomiaren eta tokiko produktuen zale porrokatua izan da Álvaro. Grina horrek berak eraman zuen Goi-mailako ostalaritza- eta sukaldaritza-teknikari ikasketak egitera, eta aldi berean, Gozogintza- eta okintza-teknikari ofizialaren titulua ere eskuratu zuen. Ikasketa horiek guztiak Cadizko ostalaritza-eskolan egin zituen, hangoa baita. 

Eta zeure buruari galdetuko diozu: eta zer azalduko digu Álvarok gure pancake-ak, oso goxoak izateaz gain, originalak eta desberdinak izateko? Bada, bere sekretu profesionala osagarri gozoan datza: banilla-karameluzko saltsa eta txokolate kurruskarizko eta laranjazko lurra. Ahoa ur bihurtu zaizu? Guri ere bai.

Eta, ez kezkatu! Errezeta oso erraza baita egiteko. Beraz, luzamenduak alde batera utzita, ekin diezaiogun lanari!  

Zailtasun-maila: txikia

Egiteko behar den denbora: 24 min.

Itxarote-denbora: 10 min.

Osagaiak 3 mahaikiderentzat  

  • PANNKAKOR pancake 
  • Esne-gaina espraian 
  • 110 g banilla-karamelu 
  • 100 g sukaldaritzarako esne-gain 
  • 1 platano 
  • 25 g macadamia intxaur 
  • 1 laranja- eta txokolate-ogi

Prestatzeko modua

Karamelu-saltsa nola egin azalduz hasiko dugu super errezeta hau. Horretarako, jarraitu urrats hauei:  

  1. Sartu sukaldaritzarako esne-gain likidoa eltze edo lapiko batean. 
  2. Gehitu banilla-karamelu blokeak, desegin daitezen. 
  3. Irabiatu tarteka eskuzko irabiagailuarekin, dena ongi nahasteko eta saltsa eltzearen ipurdira ez itsasteko.  
  4. Urtu egingo dugu saltsa lortu arte. Oharra: ezustekorik eta gorabeherarik ez izateko, jarri su baxuan. Horrela, esne-gaina ez da moztuko, eta ez da osagairik erreko.
  5. Prest dagoenean, saltsa biberoi batean gordeko dugu geroago erabiltzeko, zerbitzatzeko unean. 

Ondoren, platanoa eta intxaurrak prestatuko ditugu:  

  • Platanoa xerratan moztuko dugu. 
  • Gero, macadamia intxaurrak ere bai. Kontuz hatzekin!

Pancake-ak  

Orain, pancake-ak egiteko unea da. Nahiago baduzu, zuk zeuk egin dezakezu pancake-en edo krepeen orea. Orea egiteko, arrautzak, gari-irina, esnea, legamia, gurina eta gatz pitin bat nahastea izango da kontua. Alabaina, guk geuk lasterbidea hartu dugu, eta gure PANNKAKOR pancake-ak aukeratu ditugu, ia dena prest baitator. Izoztuta daudenez, behar bezala berotzea izango da kontua. Horretarako: 

  1. Berotu labea aurretik 160ºC-an. 
  2. Hartu pancake unitate bat mahaikide bakoitzarentzat. (Nahi duenak, izango du errepikatzeko aukera gero). 
  3. Jarri erretilu batean eta eduki labean 4 minuturen bueltan. Oharra: ez ahaztu laberako paper zatitxo bat jartzeaz, orea erretilura ez itsasteko.  

Oso erraza da! 

Nola egin txokolatezko lurra

Jarraian, txokolate kurruskarizko eta laranjazko lurra nola egin azalduko dugu. Eta, oso profesionala dirudien arren, ez ikaratu izen ponpoxoarekin, ez baitu beste munduko misteriorik. Hau besterik ez duzu egin behar:

  • Utzi ogia deshidratatzen egun batzuez apur bat lehor dadin edo erre labean zertxobait (15 min inguru eta txikituta).
  • Birringailu batekin edo sukaldeko robot batekin, birrindu txokolate- eta laranja-ogia. Edo motrailua bera ere erabil dezakezu, beti egin izan den moduan.
  • Oharra: ez da oso fin ere egin behar. Zatitxo handiagoak geratzen badira, testura kurruskariagoa emango dio pancake-ari. Eta irabiagailu edo robot batekin egin behar baduzu, txanda desberdinetan egitea gomendatzen dizugu, gailuan ogi kantitate gehiegirekin ez betetzeko.
  • Labeko erretilu batean jarriko dugu ogi birrindua eta 160 ºC-an erreko dugu 2 minutuz gutxi gorabehera. 

Zerbitzatzeko modua  

#CocinaConIKEA-n aurrez egindako errezetetan ikusiko zenuenez, xehetasun guztiak zaintzen saiatzen gara, dastamenaz eta sabelaz gain, begietatik ere jaten delako. Izan ere, horrelakoetan, lehen itxura da garrantzitsuena! Beraz, pancake hauek modu berezian zerbitzatuko ditugu.  

Errezetak zerbitzatzeko hamaika modu dago, kasu honetan, Álvarok molde honetan nola egin erakutsiko digu.

  1. Moldearen gainean, pancake orea (aldez aurretik labean berotuta) jarriko dugu irekita. Egin banan-banan, orea ez zikintzeko.
  2. Pastelgintzako mahuka baten laguntzaz, esne-gain harrotuarekin beteko dugu.
  3. Gehitu platano zatiak mailakatuta, betetzeko.
  4. Bota macadamia intxaur xerra meheak.
  5. Gehitu karamelua esne-gain, platano eta intxaur betegarriaren gainean.
  6. Itxi pancake-a.
  7. Bota berriro beste karamelu- eta banilla-saltsaren zorrotada bat.  
  8. Azkenik, bota saltsaren gainean txokolatezko eta laranjazko lur apur bat.

Chef-aren aholkua: eman azken ukitua hiru macadamia intxaur oso jarrita pancake-aren gainean. 

Eta kito! Jateko prest ditugu gure pancake bete gozo askoak. Zer deritzozu? Dastatu beste hainbat zaporerekin ere, marmelada goxo batekin (organikoak ere badirenak), edota zapore gaziekin. Etorri gure denda suediarrera, eskaintzen diren aukera guztiak ikusteko. 

Errezeta gehiago ikasteko gogoz gelditu bazara, ez galdu gure webgunean agertzen diren gainerako ideiak guztiak. Eta animatzen bazara, partekatu zure prestaketak sare sozialetan #CocinaConIKEA traola erabiliz. Asko poztuko gara! 

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.