Saltatu

IKEA-rekin janaria prestatzen: izokin-bolen errezeta ziape gozo eta ezamihiluarekin

Suediako betiko platerak egiten jarraitzen dugu eta, gaurkoan, freskoa eta osasuntsua den errezeta bat dakarkizugu: izokin-bolak luzoker-entsaladarekin. Osagai nagusia HUVUDROLL da, gure izokin- eta bakailao-bolak, akuikultura arduratsurako ASC irizpide globalak betetzen dituen produktua.

Jarraitu urrats bakoitzari eta dastatu plater osasuntsu eta osatu askoa, elikadurari dagokionez! Zuntz, proteina, bitamina eta mantenugaien iturri ezin hobea da, eta kolesterol gutxikoa. Gure chef adituetako bat azalduko dizu nola egin, modu erraz askoan.

Gaur, #CocinaConIKEA-nizokin-bolak luzoker-entsalada, ziape gozo eta ezamihiluarekin. A! Eta artikuluaren amaieran, beste errezeta bat ere eskainiko dizugu, luzokerra gehiegi gustatzen ez bazaizu.

Ezagutu gure chef-a

 

Honako hau Julio Fernández da, izokin- eta bakailao-bola zaporetsu hauek egiteaz arduratuko den chef-a.

Juliori txikitatik gustatu izan zaio sukaldaritza. Sei urte daramatza IKEA FOOD-en lanean eta, gaur egun, Madrilgo IKEA Goya dendan dagoen jatetxeko Kitchen Specialist da. Chef on bihurtzeko teman, Sukaldeburu izateko ikasketak egiten ari da Ostalaritza eta turismo-eskolan (ESAH). Gainera, errezeten blog pertsonal bat du, eta bazkariak eta afariak prestatzeko ideia mordoa aurkituko duzu bertan. Bere hitzetan, blogean “guztiok egiteko moduko sukaldaritza erraza aurkitu duzu, baina ukitu donge batekin”. Hauxe da blogaren esteka: www.laollacanalla.com

Izokinezko HUVUDROLL-ak dastatu nahi dituzu? Zatoz gure jatetxera eta hor bertan dastatu! Gustatzen bazaizkizu eta etxean prestatu nahi badituzu, gogoratu gure denda suediarrean ere aurkituko dituzula, gure herrialdeko askotariko beste produktuekin batera.

Eta orain… ekin diezaiogun lanari! Lehenik eta behin ezagut ditzagun zailtasun-maila, egiteko behar den denbora eta osagaiak. Hementxe dituzu.

Zailtasun-maila: txikia

Prestatzeko denbora: 30 min.

Itxarote-denbora: 3 ordu

Osagaiak 4 mahaikiderentzat

Prestatzeko modua

Jarraian ikusiko duzun moduan, errezeta hau oso erraza da eta oso denbora gutxi behar da egiteko, 4 urrats hauek besterik ez ditu:

  1. Hasteko, arrain-bolei laguntzeko saltsa prestatuko dugu. Harrotu esne-gaina (esne-gainak hotz egon behar du ongi harro dadin) eta, ondoren, gehitu ziape gozoaren eta ezamihiluaren saltsa mugimendu inguratzaileak eginez. Nahastu eta gero, gorde hozkailuan.
  2. Salteatu izokin-bolak gurinarekin, ongi gorritu arte. Gorde giro-tenperaturan.
  3. Ondoren, luzoker-entsaladaren gozagarria prestatuko dugu. Katilu batean, nahastu jogurta, oso mehe txikitutako baratxuria, intsusa-lorearen jarabea, gatza eta piperbeltza.
  4. Ondoren, zuritzeko batekin, ebaki luzoker-tirak, eta tipula xerra mehetan. Azkenik, nahastu dena gozagarriarekin eta gorde hotzean zerbitzatu arte.

Zerbitzatzeko, egin gozatutako luzoker-entsaladarekin oinarri bat. Gero, gehitu 5 izokin-bola epel. Amaitzeko, ziape gozoaren eta ezamihiluaren saltsa, landare-arraba batzuk eta ezamihilu fresko apur bat botako dugu. Chef-aren azken trikimailua: gehitu kakahuete batzuk ukitu kurruskaria emateko platerari. Apur bat birrin ditzakezu, edo osorik ere bota ditzakezu, nahiago duzun moduan. Eta kito! On egin!

Arrain-bolak mahaian zerbitzatzeko ideiak

 

Plater hau gonbidatuak datozenean edo ospakizun berezi batean zerbitzatu behar baduzu, mahaiak paper garrantzitsua izango du. Beraz, hona hemen zure izokin-bolak zerbitzatzeko mahaiko tresna egokiak aukeratzeko zenbait aholku!

Errezeta hau zerbitzatzeko ontzi egokienak beira gardenezkoak edo tonu argiak edo pastelak dituztenak dira. Beirazko ontziak erabiliz gero, errezetako osagai osasuntsu guztiak erakutsiko ditugu. Bestalde, zurezko katiluek, erretiluek eta oholek ere platera elikadura naturalarekin eta osasuntsuarekin erlazionatzen lagunduko digute. Errezetaren kolore nagusiak nabarmentzeko, plater eta azpil zuriak, grisak edo kolore leunekoak gomendatzen dizkizugu, arrosa argiak, esaterako.

Mahaiko dekorazioak ere janaria erakargarri egiten du. Guk itxura naturala eta neutroa duten mahai-zapi eta ezpainzapiak aukeratzea gomendatzen dizugu. Horretarako, aukeratu kotoizko ehungai zuri edo beltzak.  

Esaera zaharrak dioen moduan, begiekin jaten da!

Izokin-bolen beste errezeta bat nahi duzu?

 

Gure izokin-bolak gustuko badituzu, baina eman dizugun errezeta horretako zenbait osagai asko gustatzen ez bazaizkizu, beste aukera oso erraz eta azkar bat dugu: izokin-bolen biribilkiak humusarekin eta ahuakatearekin. Ordu erdi nahikoa izango duzu prestatzeko.

4 lagunentzako osagaiak:

  • 40 unitate (640 g) HUVUDROLL izokin-bola
  • 4 koilarakada txitxirio-humus
  • Gari-tortilen estiloko ogi mehearen 4 xerra
  • 2 ahuakate
  • 4 tipula gorri
  • Menda-orri eskukada bat
  • 1 koilarakada oliba-olio birjina estra
  • Limoi erdi baten zukua
  • Gatza eta piperbeltza nahieran

Errezeta erraz honek otordua salbatuko dizu denbora gutxirekin zabiltzanean. Lehenik, egin labean edo frijitu izokin-bolak zorroko argibideei jarraikiz. Ondoren, jarri sukaldeko paper zati bat soberako koipea kentzeko, ebaki erditik eta utzi hozten egingo dugun biribilkian jartzeko.

Bestetik, jarri ogi mehea ohol edo plater baten gainean eta zanpatu ahuakate erdi bat eta humus apur bat, ogi mehe horren gainean.

Hurrena, ebaki tipula xerra mehetan eta jarri ogiaren eta aurreko nahastearen gainean. Gero, gehitu ebakitako izokin-bolak eta menda-hosto batzuk, oliba-olio zorrotada bat eta gatza eta piperbeltza nahieran.  

Azkenik, biribildu ogia labeko paper apur baten laguntzarekin.

Zer iruditzen zaizu? Izugarri gustatuko zaizkizu!

Badakizu, zatoz gure denda suediarrera edo jatetxera, eta dastatu gure HUVUDROLL izokin-bolak!

Ideia gehiago nahi dituzu? Gehitu hauek zure errezeta-liburuan:

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.