Nola txukundu armairua toki gehiago lortzeko Gabonen ondoren
Ziur aurten batek baino gehiagok opari erabilgarrien alde egin duela. Eta ziur opari nagusiena arropa izan dela. Hori dela eta, erabaki dugu urtea hasteko oso aproposa zela armairua goitik behera garbitzea, ezta?
Noizean behin zure buruari galdetzen badiozu armairua nola txukun dezakezun toki gehiago izateko (miraririk gabe), leku egokira heldu zara.
Ez galdu armairua txukuntzeko eta arroparako toki nahiko izateko aholku hauek.
Atera arropa guztia eta hasi zerotik!
Has gaitezen hasieratik: atera arropa guztia eta aukeratu zer gordeko duzun eta zer ez (Marie Kondoren metodo famatuaren antzera). Gogoan izan baztertzen duzun arropa eman edo oparitu dezakezula. Beti dugu bigarren bizitza emateko aukera!
Gero, sailkatu arropa eta osagarriak motaren eta sasoiaren arabera. Horrela, zurekin hobeto doan biltegiratze-konponbidea erabaki ahal izango duzu: erraila, apala edo tiradera. Kasu honetan erakutsiko dizugun soluzioa pertsonalizatutako ELVARLI jantzigela irekibaterako da, non gehien bat apalak jarri diren, baita bi tiradera ere. Zer iruditzen zaizu? Zabala, ezta?
Garbiketa hau egiten edo ordena jartzen duzunean, zurekin hobeto doana ez daukazula konturatzen bazara, aldatu edo zerotik eraiki dezakezu. Nola izango liteke armairu ezin hobea?
Atera etekina apalei
Arropa guztirako apal nahikoak izateak ez du esan nahi ordena bermatuta dagoenik. Izan ere, apalak nahas-mahasaren foku bihur daitezke: zimurtuta amaituko duten txarto tolestutako kamisetak, prakekin nahastuta dauden jertseak, kamiseta tirantedunak mahuka luzeko kamisetekin, tolestu gabeko arropa mordoa…
Hau da momentua horiek berregituratzeko eta bizitza eta zentzu berri bat emateko: kokatu kaxak jantziak sailkatzeko edo sailkatu motaren, kolorearen edo ehunaren arabera. Gehien gustatzen zaizun moduan! Azken hori oso baliabide erabilgarria da, guztiok etxean egin dezakeguna, sosik gastatu gabe.
Gainera, hau bezalako armairu ireki bat badaukazu (eta apalak soberan), logela edo jantzigelarekin lagundu zaitzakeen dekorazio apur bat ipintzeko aprobetxatu dezakezu.
Toki zabalaren itxura: ispiluaren trikimailua
Jantzigeletan edo armairu preziatu batean funtsezko elementua da FREBRO ispilua maite dugu, edozein lekutara egokitzen dena ia tokirik hartu gabe. KNAPPER ere gure kutuna da, errail bat erantsita daukana, behin jantzi duzun edo hurrengo egunean erabiliko duzun arropa esekitzeko.
Gora praktikotasuna eta diseinua: gehien gustatzen zaiguna!
Eduki beti eskura sasoiko arropa
Arropa sailkatzeko dauden metodo guztien artean, uste dugu praktikoena dela gehien erabiltzen duzun arropa ahalik eta eskuren izatea.
Neguan, adibidez, puntuzko arropa hurbilen dauden apal irekietan ipini dezakezu eskurago izateko, seguru aski gehien jantziko duzuna baita. Jertse lodienak behean edo goian jar ditzakezu, erabiltzen dituzun maiztasunaren arabera, eta udako arropa ondo tolestuta eta kaxetan sailkatuta gorde dezakezu goiko apaletan. Toki nahiko ez baduzu, gomendatzen dizugu ohe azpiko hutsunea aprobetxatzeko eta biltegiratze-kaxa estalkidunak sartzea beste urtaroetako arropa hor gordetzeko.
Inspirazio pixka bat gehiago nahi baduzu, bideo hau primeran etorriko zaizu armairua di-da batean txukuntzeko 6 modu ikasteko.

Beti dago tokia gauza guztientzako, benetan!
Armairuan nahi duzun arropa daukazunean, pertsonalizatzeko unea da, saskiekin eta kaxa antolatzaileekin.
Adibidez, bitxiak eta ilerako osagarriak zumezko otarre txikietan gorde ditzakezu, eta tamaina handiagoko beste osagarri edo objektuak (tapakiak, esaterako) kaxa edo saski handiagoetan.
Gainera, armairua gurekin birsortu nahi baduzu, EVARLI apalen altuerak doigarriak direla ikusiko duzu; beraz, oso erraza da moldatzea etengabe gauza berriak lortzeko. Espazioa zuri moldatu dadin eta ez alderantziz!
Armairuak ez diren beste laguntza batzuk
Dena ez da armairuan hasten eta bukatzen: lagungarriak izan dakizkigun gehigarri asko daude nahi dugun espazioa lortzeko eta espazioak erosoagoak egiteko.
Berdin dio jantzigela duzun edo armairua logelan daukazun, lagun mina aukera dezakezu beti; oin-euskarri edo bankutxo biltegidun bat, esaterako. Biak ezin hobeak dira oinetakoak janzten dituzun bitartean esertzeko, edo tapakiak, kuxinak, beste urtaroetarako jertseak hutsean, eta abar gordetzeko. Nahi duzunerako!
Nola diseinatuko zenuke zure ametsetako jantzigela irekia?
IKEA-n aukera asko ditugu armairua pertsonalizatu eta biziki nahi duzun tokia lortzeko. Ideia honetan ELVARLI serieko jantzigela irekien adibidea eman dizugu, baina gogoratu edozein armairurekin edo espaziorekin erabil ditzakezun aholkuak direla.
Azken argazkian arropa gordetzeko beste sistema pertsonalizatu baten adibidea ikus dezakezu, BOAXEL antolatzailearekin; horri esker nahi duzun armairu irekia diseina dezakezu.
Aukera gehiago ikusi nahi dituzu? Emaiozu begiratu bat konbinazio guztiei dendan edo web gunean.
Zer iruditzen zaizu? Aholku hauek jarraitzen badituzu, askoz toki gehiago izango duzu armairuetan, soluzio errazen bidez.
Ideiak interesgarriak iruditu bazaizkizu, ezin dituzu galdu jarraian emango dizkizugunak. Izugarri lagunduko dizute!
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausart zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.