Ba al dakizu biskoelastika zer den?
Atsedenerako lastairarik onenaren bila ari bazara eta ez baduzu argi biskoelastika zer den, zure zalantzak argitzen lagunduko dizugu.
Zure buruari galdetzen diozunean zein den lastairarik onena, argi dago horren materiala eta ezaugarriak oso garrantzitsuak direla. IKEA dendan, biskoelastika, malgukiak, aparra edo latexa aukera ditzakezu eta, zalantzarik izatekotan, di-da batean lastaira nola aukeratu azaltzen dizugu.
Lastaira biskoelastikoen kasuan, bere ezaugarri nagusia gorputzaren ingeradara primeran egokitzen direla da, bizkarrezurraren jarrera naturala mantenduz.
Zer da biskoelastika eta zeintzuk dira bere ezaugarriak?
Apar biskoelastikoa tenperaturarekiko eta pisuarekiko material sentikorra da; gorputzera egokitzen da eta bere formara itzultzen da ohetik altxatzen zarenean. Egokitzapen horri esker, muskulu-tentsioak arintzen ditu, zirkulazioa hobetzen du, lasaitasunean laguntzen du eta sakonki atseden hartzea ahalbidetzen dizu.
Ziur aski ez dakizu biskoelastika NASAk sortu zuela astronautei bere gorputzetako presioa murrizten eta arintzen laguntzeko, bai aireratzean, bai lurreratzean. Eta orain material hori atseden hartzeko erabiltzen dugu!
Harrigarria da aurrerapen teknologikoak eguneroko bizitzara nola aplikatzen diren, ezta? Hauek dira adibiderik onenetariko batzuk: lastaira biskoelastikoak eta burko biskoelastikoak.
Zeintzuk dira lastaira biskoelastikoen abantailak?
Orain badakizu zer den biskoelastika; beraz, goazen ikustera zeintzuk diren bere abantailak lastaira bat aukeratzerakoan, baita ondo lo egiteko burkoak bilatzen ditugunean ere bai.
- Lastaira eta burko biskoelastikoen abantaila nagusia moldagarritasunarekin konbinatutako irmotasun ertaina dutela da.
- Lastaira eta burko biskoelastikoak gure gorputzera egokitzen dira, hondoratze-sentsaziorik eman gabe. Horrelakoak dira MATRAND lastaira biskoelastikoak. Material desberdinak dituzte gau osoan atseden hartzen laguntzeko.
- Biskoelastikaren beste abantaila bat lastairen zorroak kentzeko eta garbitzeko errazak direla da.
- Biskoelastikak ez du inon presiorik egiten. Horrela, gorputzak osorik atseden hartzea ahalbidetzen du.
- MJÖNDALEN lastaira biskoelastikoak material desberdinez osatuta daude eta ez da beharrezkoa horiek biratzea; izan ere, soilik alde batetik erabiltzeko diseinatu dira.
Zalantzarik al duzu? Jaso MATRAND eta MJÖNDALEN lastairen ezaugarrien inguruko informazio gehiago bideo hauetan.


Zalantzarik handiena: latexa edo biskoelastika?
Ez badakizu zer den hobe, hau da, latexa ala biskoelastika, gure erantzuna kasuaren araberakoa dela da.
Biskoelastikaren abantailetako bat material termomoldagarria eta termosentikorra dela da. Gorputzaren tenperaturara egokitzen da eta beroarekin biguntzen da. Hau da, tenperaturaren aurrean erantzuten duenez, hozberentzako bikaina da. Aitzitik, latexak airearen zirkulazioa errazten du berorik ez jasateko. Horrenbestez, erabakirik onena zure lo egiteko modura gehien egokitzen dena izango da.
MYRBACKA lastaira biskoelastikoek arkume-artilezko betegarria dute eta gau osoan zehar tenperatura uniformea mantentzen laguntzen dute.

Oraindik ere zure buruari zein den zuretzako lastairarik onena galdetzen badiozu, lastaira nola aukeratzeari buruzko gida kontsulta dezakezu edo bestela egin klik hurrengo bideoan.

Jarraitu gurekin lasai-lasai lo egiteko eta ohean beti gustura egoteko aholku guztiak ezagutzeko! Ez galdu artikulu hauek:
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.