Urte berrirako nahia: jasangarriagoa izatea
Urte berrirako nahiak Gabon gauero bururatzen zaizkigun idea horiek baino zerbait gehiago dira. Eta ziurrenik, aurten, bizitu ditugun eta atzeratu ditugun hainbat gauza eta gero, bat baino ibilik zaizkigu buruan jira-biraka.
Ia ziur gaude batek baino gehiagok egingo duen nahi horietako bat jasangarriagoa izatea izango dela. Izan ere, zorionez, urteak pasatu ahala geroz eta gehiago jabetzen gara jasangarritasuna izatea eta ingurumena zaintzea funtsezkoak dira bizitza hobeago bat edukitzeko.
Ikus dezagun nola gauzatu nahi zoragarri modu xume batean, egunero, eta ahaztu gabe.
Nola birziklatu hondakin mota bakoitza etxean
Birziklatzea da jasangarritasunaren printzipioetako bat; beraz, ez dago batere gaizki gure urte berriko proposamena hortik hastea. Garrantzitsuena hondakin mota bakoitza ongi bereiztea da, ezar nahastu gabe, eta ontzi bakoitzera zer bota behar den argi izanda.
Sukaldean toki gutxi edukitzea arazo bat dela uste baduzu, ez duzulako gure KARDORNA hondakin-sailkatzaileak erabiltzea pentsatu, hiru hondakin mota birziklatu ahal izango baitituzu leku bakar batean. Beste aukera bat SORTERA moduko zaborrontzi pilagarriak dira, lekua bertikalki aprobetxatzeko.
Gainera, izan beti kontuan pilen, bonbillen, sendagaien edota olioaren moduko elementuak ere birziklatu egiten direla horretara bideratutako lekuetan, eta beraz, ez nahastu beste hondakinekin.
Bide honetan, sukaldean erraz eta eroso birziklatzeko aholkuak ematen dizkizugu. Sakatu play!

LED bonbillak: abantailak eta diseinua
Ziur oraindik geratzen dela etxean LED ez den bonbillaren bat edo beste. Bazenekien IKEA-n saltzen ditugun bonbilla guztiak LED direla? Askoz ere energia gutxiago kontsumitzen dute betiko bonbillekin konparatuz gero, eta ondorioz, funtsezko beste urrats bat bihurtzen da jasangarriagoa izateko urte berrirako nahi horretan.
Adibidez, gure RYET bonbillak, ohiko goritasun-bonbillek baino % 85 energia gutxiago kontsumitzen duen LED bonbilla bat, eta 15.000 ordu arte irauten duena. Edo gauza bera dena, hurrengo 41 urteetan gauero ordubete irakurtzeko erabil dezakezu. Zer iruditzen zaizu?
Eman erabiltzen ez duzun arropa: armairua garbitzea
Urtea asteko beste modu zoragarri bat gure bizitzei ezer ematen ez dion hori guztiak bistatik kentzeko. Eta ziur gaude gauza horietako bat arropa dela. Bolatxo txikiz betetako zenbat jertse dituzu armairuan? Zer gertatzen da 1995ean lehen neska-lagunak oparitu zizun kamisetarekin? Atera arropa guztia armairutik, garbitu ongi barrutik eta eman erabiltzen ez duzun eta baldintza onetan ez dagoen arropa, eman bigarren bizitza bat!
IKEA-n itsu-itsuan sinesten dugu ekonomia zirkularrean eta zure arropa ere horren zati izan daiteke. Ez duzu uste? Gainera, armairua hau bezain txukun eta garbi ikusten duzunean, oso gustura sentituko zara zeure buruarekin.
Eman bigarren bizitza bat altzariei
Armairua txukundu duzun modu berean… altzariei ere bigarren bizitza bat eman diezaiekezu! Nola? Gure berrerosketa- eta birsaltze-zerbitzuaren bidez salduta.
IKEA-k berrerosten dituen produktuak jabeei eskainitako tasazio-prezio berean saltzen ditu “Circular Hub” izeneko dendako gune batean (lehen Aukeren ganbara zeritzona).
Hastear den urte berrian jasangarria izateko modu zoragarria da altzariei etxe berri bat aurkitzen uztea.
Zure egongela ingurumena errespetatzen duen gune bihurtu nahi duzu? Eman begirada bat bideo honi eta apuntatu ideia guztiak, zure etxean jasangarritasuna nabaritzeko.

Produktuen jatorria eta jasangarritasuna: begira ongi
Azkenik, zeure buruari jarri diozu jasangarriagoa izateko urte berrirako nahi hori lortzeko , arreta gehiago jartzen hastea eta jada jasangarria zarela ohar zaitezen proposatzen dizugu. Nola? Erosten eta kontsumitzen dituzun gauzen jatorrian arreta jarrita.
- Berrikusi beti produktuen etiketa, edozer gauza dela ere, baita elikagaiena ere, non egin diren eta zer material erabili diren jakiteko.
- Ezagut itzazu marken jasangarritasun-planak. IKEA-k egiten dituen zenbait gauza ikusi nahi dituzu? Sakatu hemen.
- Informa zaitez zein material diren hoberenak jasangarritasunari dagokionez eta nola ekoizten diren.
Urte berrirako nahia betetzeko informazio gehiago biltzen joateko jasangarritasunarekin lotutako ideia gehiago nahi badituzu, ez galdu artikulu hauek.
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.