Saltatu

Prestatu espazio txiki batean gonbidatuak jasotzeko.

Gure ustez, ez dago gonbidatuak jasotzeko espazio txikirik. Berdin dio afaltzera lagunak gonbidatzen dituzun edo senideak bat-batean agertzen diren, pasa daitezela! Eman begiratu bat espazio txiki bat planifikatzeko eta pentsatzeko moduei, hala beti egongo da gonbidatuentzako espazioa, berdin dio bi edo hamar diren.

EKBACKEN sukalde-gainekoa, marmol zuri efektuarekin, mahai inprobisatu bezala, aulki pilatuz eta tolestuz inguratuta.
EKBACKEN sukalde-gainekoa, marmol zuri efektuarekin, mahai inprobisatu bezala, aulki pilatuz eta tolestuz inguratuta.

Gonbidatuek gauzak ekarri ohi dituzte, eskaini horiek jartzeko leku bat ailegatzen direnean. Espazio txikietan, funtzio bat baino gehiago dituzten altzariak eta mugi daitezkeenak ezin bestekoak dira, adibidez, gurpildun bionboak. Normalean sukalderako biltegiratzetzat erabiliko dituzu, baina berokiak esekitzeko ere balio dute. Beste leku batera mugitu edo beste gela izatearen sentsazioa sortzeko erabili.

Jesartzeko eta denbora emateko gunea sortu, eskema berdinari jarraiki. Malguak diren altzari eta eserlekuetan pentsatu. Erabili tabureteak mahai osagarri gisa. Otomana/esertzeko modulua mugitu, biltegiratze ezkutua dauka. Bota kuxin batzuk alfonbra suabe baten gainean. Jeitsi hormatik esekita dauden aulki tolesgarriak. Hartu mokadu batzuk eta eroso jarri. Plan bakarra hitz egitea da.

Etxera janaria eskatzeko ordua da? Egongelatik mugitu eta jangela zabaldu mahai inprobisatu batekin. Alfonbra kiribildu eta altzariak kendu. Mahaiaren hankak hartu eta horman eta gainazalean jarri, marmolezko artelana balitz bezala. Zure jangelako mahaiaren ondoan jarri eta aulkiak gehitu. Mahai polit bat bat-bateko festak prestatzeko biltegiratze kaxatik atera dituzun kandela eta lastotxoekin.

Jendea lotara geratzen den gau luze eta polita pasatzen baduzue, onena gonbidatuei lo egiteko leku erosoa eskaintzea da. Sofa ohe bihurtu. Oherako arroparekin eta burkoekin jantzi, zure biltegiratze horman esekita dauden poltsetan gordeta daudenak, espazioa aurrezteko. Erabili kafe mahaia gonbidatuentzako gaueko mahai bezala. Zoriontsu altxatuko dira eta gosaltzeko gogoekin!

Espazioa aurrezteko aholku gehiago nahi dituzu?

Hona hemen espazio txiki honen planoa, 13 metro karraturekin. Sukaldea atondoaren ondoan dago, eta begi bistan bionboekin banatuta dago. Jangela gunea ere ondoan dago. Ohe altua hondoko hormaren kontra dago, izkinan, behean dagoen besaulki ohearen ondoan. Ohearen inguruko hormak biltegiratzetzat erabili dira.

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.

Autorea
Barruko diseinua: Therese Ericsson
Argazkiak: Martin Inger
Testua: Vi Cooper/Marissa Frayer