Etxean Gabonetako afari batez gozatzeko ideiak
Gabon hauek oso ezberdinak badira ere, badago aldatuko ez den zerbait, ahaideekin Gabonetako afari edo bazkari eder batez gozatzeko aukera, etxean bada ere. Zatoz gurekin eta ezagutu nola prestatu Gabonetako afari bat etxean, festetan hainbeste batzen gaituen magia hori gal ez dadin.
Berdin dio espazioa txikia bada; edozein leku da ona Gabonetako bilera seguru eta atsegina egiteko, are gehiago maite dugunekin bada. Idatzi Gabonetako afariak berrasmatzeko eta aurten ere esperientzia zirraragarri bihurtzeko gomendio hauek. Nola egin azalduko dizugu!
Prestatu Gabonetako mahaia
Mahaiek, soil-soilak izanda ere, badute zerbait limurtzen gaituena. Sortzen dituzten espazioak ez dira soilik janaz gozatzekoak, baizik eta elkarrizketa onez ere bai, ia konturatu ere egin gabe denborari arrastoa galtzea eragiten digutenak. Horregatik, ezinbestekoa da zure ahaideei harrera egin ahal izateko jantokiko mahai bat eskuragarri izatea.
Biribila, laukizuzena, haritzezkoa edo pinuzkoa, garrantzitsuena da zure mahaikideentzako espazio nahikoa izatea. Gomendatzen dizugu gonbidatuak heldu aurretik mahairena antolaketa orokorra prestatzea: aulkiak ipini, mahaia apur bat mugitu jendea eroso egoteko beharrezkoa bada eta abar.
Mahaia aldatzeko aukera duzu? Etxean bisitak maiz izaten badituzu baina espazio handirik ez baduzu, gure gomendioa mahai zabalgarri bat aukeratzea da. Ezin hobeak dira mahaikide kopurua handitu behar duzunerako eta gero egongelako espazio erabilgarria berreskuratu behar baduzu.
Mahaian sartzen ez bazarete, gure proposamena da zerbait, zutik egotekoa edo informalagoa antolatzea. Horrela, puntu berean pilatzea saihestuko duzu, gutxi bazarete ere, eta apur bat hobeto errespetatuko da segurtasun-distantzia.
Ontziteriarekin txunditu
Badakigu Gabonetako afari hori une berezi bat izan dadin nahi duzula, eta are gehiago aurten, ahaideekin biltzeko behar hori dugun honetan. Horregatik, xehetasun guztiak zaindu behar dira, adibidez, mahai-zapiak, ontziteria eta harekin bat datozen apaingarriak.
Nahi baduzu, Gabonetan mahaia atontzeko ideia ekonomiko bat da eguneroko ontziteriarekin jolastea. Hori bezain erraza. Kolore ezberdinetako platerak badituzu, bilatu haien arteko konbinazio perfektua, konposizio eder askoa osa dezaten. Zalantzarik baduzu, honako hau da gure oinarrizko gomendio: mahai-zapi estanpatu batekin jolasten baduzu, ontziteria liso bat hautatzea da aukerarik onena, eta mahai-zapiak marrazkirik ez badu, motibo dekoratiboagoren bat duen ontziteria aukeratzea. 'Arau' horri jarraituz gero, mahaian oreka bisuala egotea bermatuko duzu, eta jana erakargarriagoa izango da.
Kasu honetan, mahaia tonu zuri eta gordinekin atondu dugu. Errazenak dira konbinatzeko! Gero, plateretako xehetasun berdeekin jolastu dugu, eta mahai-tresnak begizta batekin apaindu ditugu. Detaile soil bat da, baina eguneroko otorduetatik bereizten duen ukitua da. Gainera, elkarren mahai-tresnak nahastuko ez direla bermatuko dugu, oso modu sotilean. Kopekin gauza bera egin dezakezu, adibidez, guztiek garbi izateko berea zein den.
Mahaia hain apain dekoratuz gero, mahaikideek platerekin duten interesa are gehiago piztuko duzu, zerbait garrantzitsuaren parte sentiaraziko diezu, eta guztien segurtasunaz arduratuko zara.
Prestatu Gabonetako menu askotariko eta gozo-gozoa
Tresneria guztia duzu dagoeneko, baina, jana? Gabonetako menua aukeratzea beti da erantzukizun handiko lana, baina frogatuko dizugu bai % 100az bai zati batez bakarrik (adibidez, postrea) arduratuta ere, aukera erraz eta ekonomiko ugari dituzula. Gainera, aurten talde txiki eta ezin hurbilago batentzat arituko zarenez sukaldean, agian aukera perfektua da gauza berriak probatzeko.
Lehenik eta behin, ezer egin aurretik, egiaztatu mahaikideren batek intolerantziarik edo alergiarik duen plater edo osagai jakinen bat baztertu behar bada ere. Detaile polita izango da norbait begetarianoa edo beganoa den kontuan hartzea. Guztiek gustura-gustura jatea nahi dugu! Behin argi daukazunean, askoz errazagoa izango da zure Gabonetako afarirako platerak prestatzea.
Gogoan izan, Gabonetako elikagai-sorta zabala jarri dizugu eskuragarri gure denda suediarrean, festez edozein aho-sabairentzako plater profesionalekin, prestatzeko erraz eta azkarrekin, goza dezazun (zuretzat ere denbora eduki dezazun), eta oso prezio ekonomikoan.
Txunditu guztiak zure zerbitzuarekin
Zerbitzua, edo jana zerbitzatzeko modua, oso garrantzitsua da gure Gabonetako afarirako, bereziki espazioari etekin handiena atera nahi badiogu eta, aldi berean, oso itxura ona eman nahi badugu.
Aperitiboetarako eta gozokien garairako erabilgarria izan daiteke hainbat garaierako fruta-ontziak edo azpilak erabiltzea. Adibidez, guk INBRINGANDE azpil hau erabili dugu. Zuzenean mahaian jar dezakezu, edo zuzenean zuk gonbidatuei zerbitzatu (janaria pertsona bakarrak manipula eta zerbitza dezan), mokadu zaporetsuak dasta ditzaten, adibidez, kanapeak edo pastak. Gustatzen zaizu nola geratzen den?
Hala ere espazio gehigarria behar baduzu guztia ipintzeko, proposatutako beste aukera bat da orgatxo gurpildun osagarriena. Ipini zure aldamenean, mahaian sartzen ez den guztia jartzeko: pitxerra, ogiaren saskia, ordezko ahozapiak eta abar. Eroso-erosoa!
Gorde soberakinak gerorako
Janari asko? Badakigu kantitateak kalkulatzea zailxeago izan daitekeela, bereziki oturuntza handiak egiten saiatzen garen egun hauetan. Aurten neurtzen errazagoa izan badaiteke ere, ez dago soberan jana ez botatzeko gomendioren bat ematea.
Janaria soberan geratu bada, tuperretan gordetzea gomendatzen dizugu (hobeto kristalezko ontziak badira, elikagaiak hainbat egunez egoera ezin hobean mantentzeko). Ziur astean zehar bazkari edo afariren baterako balioko dizula. Nor ez du pozten noizbehinka sukaldean ibili behar ez izateak?
Guztia jan ezingo baduzu eta Urteberrira arte soberakinak jaten ibili nahi ez baduzu, partekatu eta gonbidatuei eman diezaiekezu. Baina hainbat pertsonak manipulatu ez dituzten elikagaiak bakarrik gorde, jana kutsatzea saihesteko. Halaber, erabili koilarak edo espatulak jana banatzeko.
Gozatu familiarekin eta lagunekin Gabonetako gaubeila magiko eta atsegin batez. Inspirazio gehiago behar baduzu une hau prestatzeko, ez galdu artikulu hauek:
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.