Saltatu

Prestatu etxea Gabonetarako dirua asko gastatu gabe

Gabon hauek ziurrenik ez ditugu betiko moduan ospatuko, baina horrek ez diezagula jai hauen osagai garrantzitsuena itzali: ilusioa. Gabon hauetan dekoratzeko aurrekontua ahalik eta gehien murrizteko asmoa baduzu, artikulu hau zuretzat da! Ikusiko duzun moduan, etxea Gabonetarako prestatzeko aukera mordoa dago, urte-sasoi honetan hainbeste gustatzen zaigun giro hori lau sosen truke lortzeko. Aldea zure poltsikoak soilik nabarituko du (eta poztu egingo da).  

Gabon hauetan lau sosen truke etxea prestatzeko lehen urratsa beste urteetan pilatutako guztia berrerabiltzea izango da. Apaingarriak, mahai-zapiak, baxerak… Gordeta dituzun traste guztiei beste aukera bat emanez, ikaragarri murriztuko duzu aurrekontua. Baina iazko dekorazioari apaingarri berriren bat gehitu nahi badiozu edo, besterik gabe, ez badaukazu Gabonetako dekoraziorik bakarrik bizitzera joan beharri zarelako, jarraian azaldutako ideiak oso egokiak izan daitezke zuretzat.  

Aterako Gabonetako apaingarri low cost-ak  

 

Orain inoiz baino gehiago behar ditugu gauza baikorrak eta besteekin partekatzea. Horretarako, etxearen sarreran Gabonetako ukitu bat jarriz gero, zuk alaitzeaz gain, bizilagunei ere irribarre bat eragingo die. Beraz, etxea Gabonetarako prestatzen hasteko modu oso ona izan daiteke, ezta?   

Modu askotan egin daitekeen arren eta ohikoenak Gabonetako koroak badira ere, kasu honetan beste ideia erraz eta merke-merkea proposatzen dizuegu. Gabonetako zuhaitzaren adarren itxurako gure VINTER bildumako hormako apaingarri hau 1 € soilik kostatzen da eta, bi bola gorrirekin batera, giro oso berezia ematen dio etxeko ateari.   

Argiztapena izan ohi da data hauetan etxearen sarrera apaintzeko beste modu bat, baina egia da energia-gastua handia izan daitekeela. Beraz, sarreran argiak jarri nahi badituzu baina diru asko gastatu gabe, STRÅLA edo antzeko LED argi-girlanda bat jar dezakezu atearen inguruan. Pilekin funtzionatzen duenez, ez duzu entxuferik beharko, eta gainera, LEDezkoa denez, % 85 energia gutxiago kontsumitzen du eta betiko goritasun-lanparek baino 10 aldiz gehiago irauten dute. Jasangarriak poltsikorako eta ingurumenetarako! 

Gabonetako zuhaitz originala eta merkea   

 

Milaka apaingarri dituen Gabonetako zuhaitza erosten dirutza gastatu nahi ez baduzu, ez kezkatu! Alternatiba oso original eta merkea proposatzen dizugu, argazkian ikus daitekeen moduan.   

Etxean egiteko, euskarri bat besterik ez duzu beharko, erabiltzen ez duzun zurezko edo artelazkizko ohol bat izan daiteke, edo etxeko horma bat ere bai. Kola edo txintxetak eta, beste behin, LED argi-girlanda bat ere beharko dituzu. Guk LEDLJUS aukeratu dugu, 10 € besterik ez du balio eta, 4 metro dituenez, zuhaitz argitsu nahiko handia sor dezakezu. Gainera, kable beltza duenez, asko nabarmentzen da zuraren gainean. Alabaina, bertsio txikia ere egin dezakezu girlanda txikiago batekin.   

Dena prest duzunean, girlandari zuhatz-forma eman beharko diozu euskarriaren gainean ongi lotuta, eta kito! Egunez itzalita utz dezakezu, eta iluntzen duenean pitz dezakezu. Baina, aurreko atalean genioen moduan, argi hauek LEDezkoak direnez, askoz ere gutxiago kontsumitzen dute eta gehiago irauten dute; beraz, luzaroan izango duzu zuhaitz original hau. Makina bat familiako kidek kopiatu dizu ideia datorren urtean! 

Gabonetako zuhaitz minimalista 

 

Aurreko aukera horrek ez bazaitu asetzen eta betiko zuhaitzarekin zerikusi handiago zuen zerbait nahiago baduzu, baina diru asko gastatu gabe, zergatik ez duzu formatu txiki baten alde egiten? Proposatzen dizugun hau VINTER 2020 bildumakoa da, 12 cm neurtzen ditu eta oso merkea da. Txikia denez, zuhaitzaren prezioan ez ezik aurrezteaz gain, ez dituzu hainbeste apaingarri beharko dotore jartzeko.  

Guk, adibidez, Bizarzuriren panpintxoak dituen LED argi-girlanda polit bat jarri diogu, eta loreontzia aldatu diogu, etxeko gainerako dekorazioarekin hobeto geratzen den beste bat jarrita. Ez du askoz gehiago behar.  

Baina, zuk beste dekorazio mota bat aukeratu arren, egia da, dituen neurriengatik, ez dituzula zuhaitz handi batean beste apaingarri beharko. Gainera, leku askoz gehiago ere izango duzu etxean. Zer iruditzen zaizu?  

Gabonetako mahaiaren dekorazio merkea eta erakargarria  

 

Aurten, mahaiek askoz ere garrantzia handiagoa izango dute, ez baitago zure ingurukoekin elkartzea bezalakorik. Eta bazkariek eta afariek lotura berezi hori irudikatzen dute. Gabon hauetan, prestatu mahai soil eta polit hau, gehien maite dituzun horientzat. 

Gabonetako mahaiari jai-giroko itxura emateko ez duzu zertan diru asko gastatu behar edo ez duzu zertan denbora asko pasatu behar. Argazki honetan, hiru elementu soilik erabili ditugu: banako mahai-zapia gorriak, ukitu apaingarri bat duen baxera zuria eta kandelak.  

Zalantzarik gabe, mahai-zapiak dira protagonista nagusiak. Izan ere, oso diru gutxigatik, pieza horiek mahaia bizitzen dute data hauekin lotzen dugun kolorearekin.  

Mahai-zapiak jarri eta gero, hurrengo urratsa baxera zuri bat jartzea izango da, kontrastea sortzeko eta mahai-zapiak are gehiago nabarmentzeko. Guk UPPLAGA aukeratu dugu, ertz kizkurrarekin ukitu dotoreagoa emateko mahaiari. Alabaina, horrela dekoratzeko, etxean duzun kolore horretako edozein baxera erabil dezakezu. Gainera, loreak edo antzeko beste diseinu bat duten pieza zurekin konbina dezakezu, guk egin dugun moduan. Beira gardeneko edalontziak eta kopak erabiliko ditugu, eta ezpain-zapi zuriak.  

Azkenik, baina ez garrantzia txikiagoa duelako, argimutil polit bat jarriko dugu kandelekin mahai-erdian, dekoratzen amaitzeko eta mahaiari goxotasuna emateko.    

Gabonetako mahaia elementu naturalekin dekoratzea 

 

Mahaiaren dekorazioak Gabon-kutsu are handiago izatea nahi baduzu, elementu naturalak gehi ditzakezu baxeran, hala nola pinaburuak, pinu-adarrak edo Pazko-loreak. Aukeratu dugun Pazko-lorea  gure VINTER bildumakoa da eta, nahiz eta oso garestia ez izan, goitik behera aldatzen du mahaiaren itxura. Baxera zuria denez, efektu polit bat sortzen da pinu-adar berdeekin, pinaburu marroiekin eta lore gorriarekin. 

Aurreko mahaiarekin alderatuta, elementu naturalak gehitzeaz gain, mahaia jazteko mahai-zapi gorria erabili dugu eta, gainean, Bizarzuriren marrazki bat duten banako zuriak jarri ditugu. Beste behin ere, dekorazio soil bat da eta oharkabean pasatuko ez den prezio on batean.   

Eta gonbidatuak zur eta lur uzteaz ari garen honetan, oso baliagarria izango da kaxarik ez dutenentzat maskarak gordetzeko irtenbideren bat prestatzen baduzu. Pentsatu duzu horretan?

Merkeena, eta eraginkorrena, gutun-azalak izatea da. Bakoitzari bana emanez gero, barruan sartu eta ongi pasatzen hasi ahal izango dira. Aparteko ukitu bat nahi? Apaindu gutun-azal bakoitza izenekin edo itsatsi apaingarri bereziren bat. Ziur asko gustatuko zaiela. 

Prezio oneko apaingarriak, etxe guztiak Gabonak arnasteko 

 

Gabonetako bazkariak eta afariak egiteko mahaiaren dekorazioaz gain, badira etxerako eskura ditzakezun beste elementu apaingarri praktiko eta merke batzuk ere, guztiek batera Gabonetako ukitu bat emateko. Adibidez, argazkian ikus daitekeen bihotz-formako ezpainzapiak gordetzekoa. Koloreagatik, bila gabiltzan jai-giro hori lortuko dugu erabiltzen duzun gelan. Beraz, nabarmendu egingo da lagunak bisitan datozenean, baita kafe bat besterik hartzen ez baduzue ere.  

Gauza bera gertatzen da kandelekin, urte guztian erabil badaitezke ere, Gabonetan oso baliagarriak dira etxeko edozein txokori etxe-giro atseginagoa emateko. Gainera, apaingarri horien alde hoberena da erabiltzen jarraitu ahal izango dituzula, baita Gabonak pasatutakoan ere. Gainera, LED argiak direnez, seguruagoak dira eta askoz ere gehiago irauten dute.

Kalkulatu duzu zenbat aurrez dezakezun? Espero dugu Gabon hauetako dekorazioa askoz ere merkeagoa izaten lagundu izana eta, oraindik ere ideia gehiago behar badituzu, hona hemen interesgarri izan dakizkizukeen gaiari buruzko artikuluen hautapen bat.  

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.