Saltatu

Nola prestatu ospakizunetarako mahaia lorategian

Kanpoan jatea guztioi gustatzen zaigu. Hori dela eta, Yvonne Eijkenduijn blogari belgikarrarekin hitz egin dugu, barne-dekorazioaren zalea, eta lorategian edo terrazan egingo ditugun ospakizunetarako ideia bikainak eman dizkigu. «Bai festetarako bai ospakizun berezietarako, kanpoan daukadan mahai handia apaintzea gustatzen zait. Izan ere, familiarteko otorduak egiteko aitzakien bila nabil beti», dio adituak. Gauza bera gertatzen bazaizu, anima zaitez eta gauzatu Yvonnek proposatzen dituen kanpoko dekorazio ideiak!  

Nola prestatu mahai handi bat 

Ez duzu zertan izan mahai handi bat ez baduzu sarritan erabiliko. Inprobisa dezakezu, eta zurezko taula zaharrekin eta oholekin mahai bat egin. Erraz jasoko duzu espazioa behar duzunean eta bizitza osorako aukera ekonomikoa da.  

Mahaia apaintzeko, ontziteria ezberdinen konbinaketa aukeratzea zure antzinako platerak erakusteko modu polit bat da, bai eta edozein erlikia familiar erakusteko ere, kristaleria edo mahai-tresnak kasu. Forma ezberdinekin jolas dezakezu, estanpatu eta geometria ezberdinekin, baina oinarrirako aukeratu kolore bakarreko tresneria. Geroago, kolore-ukitu bat eman al diozu lorezko ontziteriarekin. Aholku honek ontziterirako ere balio dizu; edalontzi eta kopak joko ezberdinetakoak izan daitezke. Ez duzu uste kasu honetan bikain geratzen direla?

Yvonneren beste ideietako bat honako hau da: mahaiari bizitasuna ematea koloretako elikagaiak erabiliz. Horrela, gonbidatuak janariaren bitartez konkistatzeaz gain, plateren itxurari esker ere konkistatuko dituzu.  «Elikagai batzuk politak eta apaingarriak dira». «Mingranak entsaladei izugarrizko itxura ematen die», dio blogariak. 

Detaile naturalak

Eman ukitu bereziak egunero erabiltzen dituzun gauzei. Sartu zenbait menda-hosto ur-botila batean eta utzi hozkailuan ordu batez gutxi-gorabehera urak hostoen zapore guztia hartu dezan.

Egin soiltasunaren aldeko apustua

«Etxean tonu zuriak eta kremak dira nagusi, eta lasaitasun-giroa dago», dio Yvonnek. «Niri estanpatu klasikoak edo koloretakoak gehitzea gustatzen zait (loreak, vichy koadroak eta abar) ukitu pertsonala emateko». 

Originaltasuna mahaian

Eman mahaiari ukitu berezia gauza originalak jarriz (lima-zatiak poto batean, loreak te-kikaran eta abar). Gero, lima-zatiak sobera geratzen badira, jarri pitxerrari estalkia eta gorde ezazu hozkailuan.

Apaingarri sinpleekin dekoratzea gustatzen zait. Jende guztia harrituta uzten dute».

Yvonne, barne-dekorazioan blogari aditua

Konbinatu ehun ezberdinak

Mahai-zapi bakarra jarri ordez, estali mahaia hainbat tamaina edo estanpatuko ehun ezberdinekin. Ez ahaztu zurezko aulki gogorretan kuxin erosoak jartzen. 

Vintage eta baserrikoa

Konbinatu tradiziozko estiloa eta erromanikoa, apaindutako ertzak dituzten platerak itxura informal eta naturalarekin, edo gure kortxozko edontzi-azpikoak, zurezko koilarak edo kristalezko potoak, besteak beste. «Nortasuna inperfekzioaren bidez lortzen da», dio Yvonnek.

Lorategiko loreak

Egin lore-apaingarri bat lorategiko zenbait lore moztuz. «Loreak oso ondo geratzen dira eta oso usain atsegina dute; erabili itzazu mahaia apaintzeko», proposatzen du Yvonnek. 

Begira ezazu Yvonneren bideoa aire zabalean leku perfektua pausoz pauso lortzen jakiteko!

Gustatu al zaizu? Ez galdu ideia hauek!

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.