Dirua aurrezteko eta ongi jateko sei plater
Urtarrileko aldapa hemen da, eta, Gabonetako ospakizunen ostean, baliteke gastuak murriztu behar izatea. Hori lortzeko, funtsezkoa da egunero kontsumitzen ditugun elikagaiei erreparatzea. Horregatik, oraingoan, dirua aurrezteko eta ongi jateko aukera emango dizuten hainbat ideia erraz emango dizkizugu.
Elikagai onak eta osasuntsuak jatea eta era berean aurreztea posible da. Elikagai onak aukeratzean eta kantitateak doitzean dago koska, ezertxo ere ez botatzeko. Jakina, janaria soberan egongo balitz, hura gordetzeko aukera asko daude, jan arte egoera onenean egon dadin. Dela hozkailuan edo izozkailuan, kalitate oneko ontziak aukeratzea gomendatzen dizugu, ahal den heinean beirazkoak, usainik xurgatzen ez dutenak eta estalki hermetikoa edo hutsean ontziratzeko aukera dutenak, janaria ongi babesteko.
Hori esanda, ekin diezaiegun platerei!
1. Barazki-medailoiak jogurt saltsarekin eta entsaladarekin
Lehenengo proposamena oso aukera erraza eta osasuntsua da. GRÖNSAKSKAKA gure medailoiak dira, patata, brokoli, porru, tipula eta gaztarekin eginak. Jogurt saltsa bikainarekin eta entsaladarekin batera prestatzea proposatzen dizugu, aukera aparta plater begetarianoa egin nahi baduzu, baina haragiarekin edo arrainarekin jateko ere ezin hobeak dira.
Izoztuta daudenez, jango dituzunak besterik ez dituzu berotu behar, eta gainerakoak gorde egin ditzakezu; hala, arazorik gabe doi dezakezu kantitatea bilduko zareten pertsonen arabera, apurrik ez galtzeko.
Saltsari dagokionez, etxean egin dezakezu jogurt greko naturalarekin, espeziekin (piperbeltza, baratxuri-hautsa…), gatzarekin eta limoi pixka batekin, baita usain-belar xehatuarekin ere, hala nola ezamihilua. Jogurt grekorik ez baduzu eta daukazuna arrunta bada, gehitu oliba-olio birjina estra pixka bat lodi dadin. Jarri nahi duzun kantitatea, ongi nahasi, eta kito! Medailoiak eta entsalada batzeko modu bikaina da. Onena? Jatetxe bateko kutsua lortuko duzu, etxetik atera gabe eta merke-merke.
2. Barazki-"kebaba" barazki-bolekin
Kebab zalea bazara, aukera merkeagoa eta jasangarriagoa proposatzen dizugu. Gainera, etxean egin dezakezu di-da batean. Horretarako, honako hauek beharko dituzu: ogia egiteko KNÅDA prestakina, HUVUDROLL barazki-bolak (gozo-gozoak izateaz gain, haragizkoek baino kalte txikiagoa egiten diote ingurumenari) eta etxean dituzun barazkiak. Emaitza deigarria eta elikagarria izan dadin, kebaba hainbat koloretako barazkiekin (hala nola betarraba, azalorea, azenarioa edo ziazerbak) betetzea gomendatzen dizugu.
Ogia prestatzeko, 200 ml ur epel eta 50 ml olio bota beharko dituzu poltsan; jarraian, oratu, zatiak egin (sei egin daitezke gehienez) eta zartaginean prestatu beharko dituzu. Ia platerik zikindu gabe izango duzu prest.
Hurrengo urratsa barazki-bolak egitea da. Izoztuta daudenez, behar dituzunak hartu, eta gainerakoak gorde egin ditzakezu. Mikrouhin-labean, labean edo zartaginean presta ditzakezu, nahi duzun bezala! Jarraian, kebaba barazkiekin osatzea besterik ez da falta plater gozoa prest egoteko. Aurreko errezetako jogurt saltsarekin gozotu dezakezu, edo gustuko duzun besteren batekin edo etxean duzun edozer gauzarekin: tomatea, ketchupa, ziapea… Ziur errepikatuko duzula!
3. Ogi txigortua sardinzar marinatuarekin
Ba al dago elikagai-kontserbak baino gauza oinarrizkoago eta iraunkorragorik? Jaki-tokian izateko funtsezkoak dira, oso elikagarriak, eta oso aproposak janaria prestatzeko denbora gutxi dugunerako. Kasu honetan, SILL INLAGD gomendatzen dizugu, tipula eta azenarioarekin marinatutako sardinzarrak, baina etxean duzun beste edozein arrain-kontserba erabil dezakezu, hala nola sardinak, hegaluzea edo berdela.
IKEA-n jasangarritasunaren aldeko apustua egiten dugunez, gure SILL INLAGD sardinzarrak nazioarteko MSC estandarra betetzen du. Horrek esan nahi du arrantza jasangarriago baten bidez lortzen dela, zeinak gure osasuna eta planeta zaintzen dituen. Zer iruditzen zaizu?
Plater hau hamaiketakoan, hasierako plater gisa edo askarian jateko egokia da, eta hura prestatzeko hauxe beharko duzu: ogi txigortua, gazta-krema, patata egosia, arrain-kontserba eta ezamihilua edo beste usain-belarren bat.
Hasteko, igurtzi gazta geruza bat, nahi adina. Gainean, jarri patata egosiak, gatzez eta piperrez onduak. Jarraian, ipini arraina, eta, azkenik, ezamihilu ukitu bat. Zer iruditzen zaizu? Osagai sinpleekin eta denbora gutxian, mantenugaietan aberatsa den platera lortuko duzu egunari eutsi ahal izateko.
4. Izokin- eta bakailao-bolak patata-purearekin
Patata-purea izango da plater honen oinarria, plater askoren osagarri izan daitekeen errezeta soila eta erraz-erraz egiten dena: patata batzuk egosi, gatzez eta piperrez ondu eta gurin eta esne pixka batekin nahasi nahi duzun testura lortu arte. Likidoago gustatzen bazaizu, ura gehi diezaiokezu.
Horrelako pureak finak direnez, arrainaren eta beste elikagaien zapore gogorragoekin ezin hobeto konbinatzen dute. Hori dela eta, izokin- eta bakailao-bolak aukeratu ditugu, bola-begetarianoak bezala izoztuta daudenak eta mikrouhin-labean, zartaginean edo labean presta daitezkeenak. Halaber, jakin ezazu jasangarritasunaren nazioarteko MSC estandarra eta akuikultura arduratsuari buruzko ASC estandar globala betetzen dituztela.
Prestatu ondoren, bero-bero daudela purearen gainean jarri eta gehitu usain-belarren bat azken ukitu gisa. Denbora gutxian plater bikaina izango duzu prest!
5. Muesli-barrak
Mokadu energetikoa eta merkea behar baduzu, muesli-barrak aukera ona izan daitezke. Etxean prestatzea proposatzen dizugu, HJÄLTEROLL granola-nahasketarekin. Labean egina dago eta oloa eta gari- eta zekale-malutak ditu gehien bat, intxaurrekin eta basa-baia lehorrekin batera.
Hutsean nahiz jogurtarekin, esnearekin eta/edo frutarekin jan daitekeen arren, barrak nola prestatu azalduko dizugu gaurkoan, lanera edo eskolara eramateko errazagoak dira eta. Horretarako, muesliaz gain, bi banana eta lau koilarakada datil-ore edo ezti beharko dituzu.
Lehenik eta behin, bananak sardexka batekin birrindu beharko dituzu, eta datil-orearekin edo eztiarekin nahasi, dena batu arte. Gero, gauza bera egin beharko duzu muesliarekin.
Jarraian, labean sartzeko egokia den erretilu batean papera jarri eta zabaldu nahasketa bertan. Gutxi gorabehera 25 minutu eman beharko ditu labean, 180ºC-tan. Prest dagoenean, zatitu nahi duzun bezala. Gozatzea besterik ez da falta!
6. Olo-ahia kakaoa eta frutarekin
Gosari ona, polita eta merkea nahi duzu? Hau zuretzat da! Ura, olo-malutak, kakao-hautsa eta nahi duzun fruta beharko dituzu soilik. Gure HJÄLTEROLL oloa aukeratzen baduzu, haziak eta kinoa ere dituena, besterik gabe zereal horien 100 ml nahasi beharko dituzu 150 ml urekin, eta mikrouhin-labean minutu eta erdiz edo bi minutuz berotu, potentzia altuenean. Baliteke noizean behin nahasi egin behar izatea, ahiak nahi duzun testura har dezan.
Prest dagoenean, gehitu kakao-hauts koilarakada txiki bat eta nahasi berriro. Azken osagaia fruta da. Guk laranja eta granada aukeratu ditugu, baina banana, sagar edo marrubiekin ere zapore bikaina dauka adibidez; beraz hautatu eskura dituzunak. Ikusiko duzu mantenugaiez jositako gosari beroa dela, ezin hobea urtarrileko hotzari aurre egiteko.
Zer iruditu zaizkizu platerak? Espero dugu urtarrileko aldapa arintzen lagundu izana, eta, batez ere, aukeratzen dituzun errezetak gorabehera, gogoratu funtsezkoa dela elikagaiak modu egokian gordetzea alferrik gal ez daitezen.
Informazio gehigarri gisa, gaiari buruzko artikulu sorta bat utziko dizugu, janariak modu onenean aprobetxatzen lagun zaitzaketenak. Diru-zorroak eta planetak eskertuko dizute.
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausart zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten helbururako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetu egiten dira.