Planifikatu asteko janaria ezer bota gabe
Inoiz bizi izan duzu une ikaragarri hori, zeinean hozkailua irekitzen duzun eta...o! o! Elikagairen batek mutatu egin du eta, orain, erabat aldatuta dago! Esan agur horrelako hanka-sartzeei. Ahalik eta gehien aprobetxatu janaria eta hondatzea saihestu. Erakusten dizugu janaria alferrik ez galtzeko metodorik onena. Zein den jakin nahi al duzu? Jarraitu irakurtzen!
Asteko menua hobeto jateko eta janari gutxiago botatzeko
Nekatuta gaudenean edo, besterik gabe, egun frenetiko bat izan dugunean, egin nahi dugun azkenengo gauza da hurrengo eguneko bazkarian pentsatzea eta hori prestatzea. Baietz?
Normalean, hozkailua irekitzen dugu; oinarrizko produktu batzuk hartzen ditugu eta azkar egin dezakegun mix bat inprobisatzen dugu. Eta, zein da arazoa? Ba, bi arazo daude: lehenik eta behin, azkenean, okerrago jaten dugu eta, bigarrenik, ez dugu ondo kontrolatzen elikagaien freskotasuna eta, zoritxarrez, horietako batzuek gure ahosabaia baino lehen zaborrontzia bisitatzen dute.
Konponbiderik? Konponbidea asterako menua planifikatzea edo, batzuek ezagutzen duten bezala, batchcooking egitea bezain sinplea da. Horrela, janaria hobeto aprobetxatu ahalko duzu; diru gutxiago gastatuko duzu erosketan; denbora aurreztuko duzu zuretzat eta zure ingurukoentzat eta, noski, plater errazez gozatuko duzu, lehenengo egunean bezain goxo egongo direnak.
Tuper hermetikoak elikagaiak fresko mantentzeko
Asteko menua planifikatu aurretik, ziurtatu behar duzu platerak hozkailuan gordetzeko ontzi egokiak dituzula. Gure gomendioa da kristalezko ontziak aukeratzea beti. Hobeto kontserbatzen dute janaria bere zaporea aldatu gabeeta bisfenolak eragindako elikagai-kontaminazioa saihesten duzu; bisfenola ontzi batzuek eta plastikozko beste produktu batzuek duten toxikoa da (ez kezkatu, gure ontziek eta estalkiek ez dute bisfenolik). Zure osasuna eta planetaren osasuna zainduko dituzu!
Ez zaigu harrokeriaz agertzea gustatzen baina... IKEA 365+ elikagai-ontziak primerakoak dira kasu hauetarako. Eskuragarri dauden tamaina ugariez gain, sukaldean ehunka ontzi edukitzea saihestuko dizute, horiekin, aukera daukazulako janaria labean prestatzeko zein platerak hozkailuan kontserbatzeko. A! Eta, aurrekoaz gain, mikrouhin-labean zein ontzi-garbigailuan sar daitezke. Perfektuak dira!
Esan “agur” desordenari eta elikagaien xahuketari eta esan kaixo janari osasuntsu eta gozoari asteko egun guztietan.
Ez dakizu tuperak nola gorde? Egin klik bideoan eta apuntatu aholku azkar hauek tuperak erraztasunezordenatzen ikasteko.

Planifikatu otorduak eta luzatu zure aurrekontua
Janaririkez botatzeko, onena da asteko egun bat erreserbatzea jango duzunaren eta, horrenbestez, prestatuko duzun janariaren krokis txiki bat egiteko. Bazkariak planifika ditzakezu, horiek baitira zailenak, eta malgutasun gehiago eduki afarietarako.
Ez da beharrezkoa aste osorako janaria aldi berean prestatzea, batez ere, hozkailuko espazioak kezkatzen bazaitu. Bizpahiru egunetarako janaria prestatzen baduzu, alde nabarmena nabarituko duzu, denbora zein janaria aurrezteari dagokionez.
Aholku bat: etxean zenbait pertsona bizi bazarete edo gerta daitekeenari aurrea hartu nahi badiozu, janaria kopuru handietan prestatu eta izozkailuan gorde plateren errazio batzuk (errazagoa izango zaizu pilatutako tuper karratuekin). Adibidez, oso erabilgarria izan daiteke haragi- edo arrain-erretiluentzako. Horrela, ez dituzu egunetan zehar hozkailuan irekita utziko eta hondatzea saihestuko duzu. Bestela, beti da momentu ona elikagaiak soltean erosteko (batez ere, zuretzat bakarrik prestatzen baduzu janaria) eta behar duzuna soilik erosten duzula ziurtatzeko. Gutxiago gastatuko duzu eta lehen bezain ondo jango duzu!
Asteko menua janaria eramateko
Jango duzuna planifikatzearen beste abantaila bat da errazagoa izango dela etxetik kanpo jateko platerak prestatzea, bulegoan jateko edo, besterik gabe, piknik egun baterako. Orain, ez da aitzakiarik egongo ondo ez jateko!
Elikagaiak leku batetik bestera eramateko, ez dago osagarriak dituen zakote-ontzi bat baino gauza hoberik, usainak ez nahasteko. Sartu dena poltsa hoztaile batean, elikagaiek primeran irauteko (nahi baduzu, bloke hoztaile bat gehi dezakezu, are freskoago egon dadin denbora luzeagoan) eta kito!
Ba al dakizu elikagaiak hozkailuan ondo kokatzea funtsezkoa dela ondo kontserba daitezen eta denbora gehiago iraun dezaten? Ikasi minutu bat baino gutxiagoan hozkailua ondo antolatzen.

Hondakin gutxiago eta hobeto sailkatuta
Zure otorduak planifikatzen dituzunean eta ohitura jasangarri txikiak bereganatzen dituzunean, beharrezkoa baino zabor gehiago sortzea saihesten ari zara eta, horrela, onura gehigarriak ere lortuko dituzu. Zeintzuk? Adibidez, soltean erosten baduzu, zure sareak eraman ditzakezu, plastikozko poltsa konbentzionalak erabili behar ez izateko. Beste adibide bat: egun batean, barazki-salda bat edo haragi-salda bat egin dezakezu, zuritu dituzun edo xerratan zatitu dituzun bestelako jakien larruen eta hezurren hondarrekin. Horrela, den-dena aprobetxatuko duzu % 100ean!
Hala eta guztiz ere, dena ez da zoragarria eta perfektua; hortaz, jakin badakigu ezinezkoa dela hondakinen sorkuntza % 100ean saihestea (nahiago genuke hori lortzerik bagenu!). Baina, badago egin dezakegun zerbait: behar bezala ordenatu hainbeste ez okupatzeko eta behar bezala birziklatu.
Espazioa baduzu, erreserba ezazu tiradera baxu bat hondakinen sailkapenerako soluzio bat sortzeko. Ahal dituzunak kokatu! Guk gure HÅLLBAR seriekoen alde egin dugu. Gainera, tiradera ateragarria bada, espazioa are gehiago aprobetxatuko duzu.
Zuk zeuk landatu zure elikagaiak!
Helburua erosketen faktura murriztea denean, apur batek asko laguntzen du. Hortaz, zergatik ez jan zuk zeuk landatutako janaria?
Elikagaiak landatzea zaletasun zoragarria da, euro batzuk aurrezteaz gain, osasuntsuago jatea ahalbidetzen dizulako eta aukera ematen dizulako lorezaintzaren eta laborantzaren beste alderdi eder bat ezagutzeko. Eta etxean haurrak badaude, ziur izugarri gustatuko zaiela laguntzea!
Badakizu zer? Zabor organikoaren hondarrak (barazkien eta fruten azalak, arrautza-oskolak, kafe-hondarrak…) ongarri natural bikaina dira zure hiri-baratzerako. Hori da konpost gisa ezagutzen dena. Hauxe besterik ez duzu behar: ondo aireztatutako edukiontzi bat (estalki batekin, hartziduraren usain fuertea kontrolatzeko); hori instalatzeko gune ilun bat; zerrauts apur bat eta elikagai-hondarrak. Kontuz! Ez du edozein janarik balio. Saihestu ustel daitezkeen produktuak erabiltzea, adibidez, esnekiak, zukuak, haragi- eta arrain-hondarrak, baita paper tindatua bezalako toxikoak izan ditzaketen produktuak ere.
Eta kito; jarraitu aholku hauek eta ikusiko duzu apurka-apurka, probetxu gehiago ateratzen diozula zure janariari, denbora eta dirua irabazten dituzun bitartean. Azkenengo osagaia ere aprobetxatu ideia hauekin!
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.