Saltatu

Egongelatik irten gabe egiteko planen 6 ideia, dirua aurreztu eta ez aspertzeko

Egongela bizitza, plan, aukera eta alternatiba anitz dituen lekua da. Egongelan aurkituko duzu zure bakea, zuretzako eta zure ingurukoentzako denbora. Horregatik, gogoratu, egongelatik irten gabe ere, aukera mordoa dagoela. Kasu honetan, bakarrik edo familiarekin egiteko egongelan egiteko 6 plan proposatzen dizkizugu eta, gainera, dirua aurrezten ere lagunduko dizute.

Gorde denbora etxean egoteko eta oso ongi pasatzeko!

1. Pintxo-lehiaketa familiarekin

Izatez, aisia da janaria prestatzea: sekulako plana da! Badaude janaria prestatzea maite dutenak, baina baita gorroto dutenak ere, baina ziur gaude guztiei gustatuko zaiela pintxo-lehiaketa bat, familiarekin lehiatzeko.

Plana hauxe da: partaide bakoitzak pintxo bat prestatu beharko du. Eraman itzazue egongelara, eta dasta itzazue elkarrekin, mokadutxo bat bestearen atzetik. Gourmet-itxura lortu nahi baduzue, benetako chefen antzera, pintxoak erretilu dotoreetan jar ditzakezue! Ondoren, gogokoenari puntuak eman behar dizkiozue, eta bakoitzaren egilea argitara atera. Nork irabaziko ote du?

Jatera!

2. Bideo-jokoen edo film-sagen arratsaldea

Lehiaketaz ari garenez, zergatik ez bideo-joko lehiaketa bat? Teknologia ez du zertan etxekoekin denbora ez pasatzeko aitzakia izan behar. Are gehiago, noiz behinka, elkarrekin denbora pasatzeko eta jolasteko modu paregabea izan daiteke. Beraz, has dadila jolasa!

Ez kezkatu familiako kideren batek jokatzen ez badaki: garrantzitsuena une dibertigarri bat pasatzea da, etxetik irten gabe. Eseri eroso, hartu bakoitzak bere joko-agintea eta erakutsi elkarri nola jolasten den.

Beste aukera bat film-sagen maratoi bat egitea da. Bai, bai, 3 edo 4 film dituzten horietakoak, eta bata bestearen atzetik ikus dezakezu. 

Gainera, bi plan horiek guztien artean prestatutako merienda batekin lagun dezakezue, eta nahi izatera, aurrez kontatutako pintxo-lehiaketarekin konbina dezakezue. Ikusi duzu zenbat plan egin daitezkeen etxetik irten gabe?

3. Sorkuntza egongelan: margotzera!

Bai, badakigu: oso zaila da etxean gure zaletasunarekin, margotzearekin, gozatzeko gune bat izatea. Baina ziur gaude, egongelan, txikia izanagatik ere, egongo dela lekutxoren bat margotzeko erabil dezakezuena.

Umeei izugarri gustatzen zaie etxetik irten gabe egiteko plan hau denbora luzez entretenituta egoten baitira; eta gainera, sormena eta irudimena indartzen dituzte. 

Hori bai, margotzen hasi behar baduzu, gogoratu dena egunkari-paperarekin eta plastikoarekin estaltzea, egongela bera koadro bat eginda gera ez dadin. Eta zergatik ez diezu margotzen laguntzen, edo zuk zeuk pinturaren bidez irudimena askatzen? Oihala eta irudimena bakarrik beharko dituzu, etxetik atera gabe egun paregabe bat igarotzeko. Eta amaitzen duzuenean, markoztatu eta zintzilikatu, zuen artelana guztiek mirets dezaten.

Gainera, ikusi etxean sormena indartzeak nolako garrantzia duen azaltzen duen bideo hau.

4. Egin kirola egongelatik irten gabe

 

Kirola egitea etxean egin dezakegun plan hoberenetako bat da. Eta badakigu egin daitekeela… ikusi genuen iaz! Horregatik, kirola egitera gonbidatzen zaitugu, bakarrik edo konpainian. Gainera, egun horretan egingo duzun kirola aukeratzea gomendatzen dizugu, premisa erraz hauetan oinarrituta: 

  • Estresa, antsietatea edo akidura gailentzen ari badira, hartu une bat yoga-, pilates- edo meditazio-saio bat egiteko sarean. Saioaren amaieran, askoz hobeto sentituko zara.
  • Energiaz beteta bazaude eta aktibatu egin behar baduzu, aldiz, zalantzarik gabe egin kardio- edo indar-ariketen serie bat, baina zentzuz. Saioa sarean jarrai badezakezu, askoz hobe.
  • Pentsamendu txarrak astintzeko kontu positiboak behar dituzu? Zergatik ez duzu sareko dantza-saio bat egiten, bakarrik edo familian? Jarri musika oso altu, eta dantzatzera! Ez diozu inolako arauri jarraitu beharko, gogoratu: zure egongela zaude. Egongelan, ez dago araurik.

5. Hartu denbora zeure burua mimatzeko

 

Geure buruari denbora eskaintzea, batzuetan, gure errutinatik ihes egiten digun plana da. Non sartuko dugu geure burua zaintzea? Non sartzen da geure burua maitatzeko eta gustuko dugun hori guztia egiteko denbora? Hartu goiz bat, arratsalde bat edo egun bat gustuko dituzun jarduera desberdinak etxetik irten gabe egiteko: irakurtzea, musika entzutea, jostea, landareak zaintzea, azala, ilea edo gorputza zaintzea… Ahal dela utzi pantailak alde batera, hartu atseden teknologiatik.

Zure buruari denbora eskaintzen diozunean idatzi ere egin dezakezu. Koaderno batean zuretzat ez beste inorentzat idatzi dezakezu, edo blog bat sortu bestela, munduari zure sentipen, istorio eta hausnarketak erakusteko.

Benetan diotsugu: idaztea terapia ezin hobeagoa da, estresa arintzen, adierazpena hobetzen eta emozioak kontrolatzen laguntzen baitigu. 

6. Umeekin jolas eginez gero, eguna ziztu bizian igarotzen da!

Mahai jokoetan jolas zaitezkete, filmak ikusi, elkarrekin sukaldatu, irakurri... Seme-alaben garapenean asko lagunduko du elkarrekin denbora igaro, jolastu eta haien sormena lantzeak. Eta egongela leku oso egokia da jolasteko!

IKEA-k haien sormena eta irudimena sustatu eta garatzen duen edozein joko gomendatzen du. Gainera, barnean daramazun ume hori esnatzeko paregabea izan daiteke. Asko gustatuko zaizkizu!

Bakarrik edo konpainian etxean egiteko planen ideia gehiago nahi badituzu, ez galdu inola ere artikulu hauek.

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.