Piknika etxetik kanpo
Eguraldi ona iristean eta eguna aprobetxatzeko argi ordu gehiago dauzkagunean, aukera ezin hobea da aire zabalean egoteko edozein aitzakia bilatzea eta familia edo lagunartean gozatzea.
Gauzak zailtzen direnean, murrizten den lehen gauza aisialdia da; baina horrek ez du esan nahi hainbat planekin gozatzen jarraitu ezin denik. IKEA-tik plan merke eta arrakastatsuenetako bat proposatzen dizugu: piknik-eguna antolatzea oso gutxiren truke.

- Produktuen informazio orria

- Produktuen informazio orria
Hondartza, igerilekua, lorategia edo mendia? Lehen pausoa lekua hautatzea da
Janari gozoarekin naturaz gozatzea konbinazio ezin hobea da plana ederki ateratzeko. Leku lasai eta zabala hautatzea gomendatzen dizugu, itzalean dauden eremuak dauzkana. Bizi zaren hiriko edo eremuko zalapartatik irtetea aukera paregabea da. Adibidez, kanpoaldeko parkeren bat, hondartza bat, aktibitate honetarako prestatutako espazio naturalak edo lorategiren bat bilatu dezakezu. Ziur hau irakurri bitartean plana burutzeko leku aproposa bururatu zaizula.
Gozatu janari gozoaz aire librean
Janaria da egun honetako protagonista, dudarik gabe. Etxetik kanpo egitea erabakiz gero, aukeratu erraz eraman daitezkeen errezetak. Behar dituzun gauza guztiak gordetzeko berebizikoa da NÄBBFISK bezalako poltsa bat izatea, 2 estilo ezberdinetan eskuragarri, handia eta eramaten erosoa. Ziurrenik hotzean gorde beharko diren elikagaiak egongo dira eta zure edari gogokoenak hotzak mantendu nahiko dituzu; beraz, hotza mantenduko duen poltsa beharko duzu.
Behin janaria prest daukazula, nola eraman pentsatu behar da. Aperitiboak eta hasierako platerak estalkia duten tuperretan eramatea gomendatzen dizugu. Horrela, piknikean zerbitzatzeko modu erraza izango duzu. Plater nagusiak estalkia duten poto hermetikoetan garraiatzea da ideia onena, ezer atera ez dadin.
Kafea zure eguneroko bizitzaren parte bada eta bero hartzea gustatzen bazaizu, termoa izango da zure lagun onena kafe-kikara bat piknik-eguneko edozein momentutan hartzeko.
Sortu giro berezi eta atsegina
Orain lekua zure gustura prestatzeko unea da esperientzia atsegina izateko. Janariarekin batera, piknikerako tapakia plan honetako protagonistetako bat da. Aukera on bat STRANDÖN tapakia da, inguruan eseri eta bazkari gozoaz gozatzeko erosotasuna alde batera utzi gabe.
Hemen ere mahaia jarri behar da bazkalorduan. Gomendagarria da platerak eta mahai-tresnak arinak, pilagarriak, berrerabilgarriak eta haurrek erabiltzeko errazak izatea.
Piknik-egunean zehar garrantzitsua da hidratatuta egotea eta edariak edatea. Etxean fruta fresko edo belarrekin prestatutako edariren bat eraman nahi baduzu, piknikeko protagonista izango den zerbait daukagu: txorrota duen NÄBBFISK potea. Elementu hau ezinbestekoa da eta oso erraz garraiatzen da bere heldulekuari esker.
Planak eta jolasak zure esku utziko ditugu. Inoiz huts egiten ez duen klasikoa VAPPERBY bozgorailua da, piknik-egunari erritmoa jartzeko.
Badakigu orain piknika antolatzeko gogo handiagoa duzula. Badaukazu plana antolatzeko elementu beharrezkoak, beraz, zerrenda bat egitea gomendatzen dizugu, eta gauzak marratzen joatea ezer ahaztu ez dezazun. Eguna hautatzea eta esperientziaz gozatzea besterik ez da falta orain.