Saltatu

Pertsonalizatu erlaxatzeko gogoko duzun leku hori

Izugarri luzea da loaldiari eragiten dioten gauzen zerrenda, eta, batzuetan, baita ikaragarria ere. Ez zaitez estresatu egiteke dituzun zeregin guztiengatik eta hartu kontuan oinarrizko aholku hauek. Leku eroso bat nahi duzu lo egiteko, ezta? Adibidez, argi eta soinu orekatuak ez ezik, tenperatura egokia eta aire freskoa dituen gela eroso bat. Informazio hori oinarri gisa hartuz gero, ideia hobetu besterik ez duzu. Utzi aire freskoa sartzen eta ekarri landare batzuk (ala ez, zeuk erabaki).

Emakume bat HAUGA ohe tapizatu batean dago lo, edredoi koadrodun batean uzkurtuta eta landarez inguraturik.
Emakume bat HAUGA ohe tapizatu batean dago lo, edredoi koadrodun batean uzkurtuta eta landarez inguraturik.

Une egokia da airea garbitzeko

Aire garbia izugarri erabilgarria da loaldi mesedegarriak izateko. Ideia ona da airea iragazteko erabil daitezkeen zenbait landare jartzea eta GUNRID gortina instalatzea. Aukera aparta da giro eroso eta dotorea sortzeko; gainera, barrualdeko giroa hobetzen duen aire-garbitzaile gisa funtziona dezakete landareek. Nola funtzionatzen du? Gortinak mineraletan oinarritutako estaldura bat du aplikatuta, zeinak argi naturalari erantzuten dion eta airearen kutsadura iragazten duen. Metodo berri erraz horrek etxeko airea garbituko du gailu elektrikorik edo iragazketa-sistema konplexurik erabili gabe.

Probatu burkorik bigunena

Zeharka edo ahoz gora lo egiten baduzu, burko altu bat aukeratu behar duzu; ahuspez lo egiten baduzu, ordea, burko baxu bat aukeratu beharko duzu. Gogoan izan buruak zein lepoak euskarri egokia eduki behar dutela. Ez du axola zer modelo aukeratzen duzun: LUNDTRAV burkoak ezin erosoagoak dira. Lumatxazko eta lumazko betegarriei eta kotoiz egindako ehunei esker, aireak zirkula dezake tenperatura orekatuta mantentzeko.

Erabili oihal erosoak

Oihalak ezinbestekoak dira logelari giro erosoa emateko. Are gehiago, behin eta berriro apain dezakezu gela pintzelik hartu gabe. Koloreak, ereduak eta materialak konbinatzen badituzu, inoiz baino errazagoa izango da zure ametsetako paradisua sortzea (eta hura aldatzea nahi duzunean).

Egun bikaina da ohean egoteko

Gustatzen zaizu ohean irakurtzea? Maite duzun pertsonari gosaria eraman nahi diozu ohera? Gaur ohetik lan egitea erabaki duzu? Dudarik gabe, aukera guzti horiek erosoagoak izango dira oheburu tapizatu leun baten kontra ezartzen bazara eta kuxin kopuru egokia gehitzen baduzu.

Jarri oinak eskuz egindako erosotasun honetan eta gozatu

Artilezko RESENSTAD alfonbra leun eta lodiak berotasuna gehitzen du leku guztietan. India eta Bangladesheko artisauek eskuz josi dituztenez alfonbra hauek, alfonbra bakoitza bakarra da.