Harmonia Bikaina Joerak
Egongelak beste itxura bat izatea nahi izanez gero ez dago holtzik eraitsi beharrik. Ikasi ehun-gaiak konbinatzen eta eman itxura berritua zure etxeari.
Ikasi ehun-gaiak koordinatzen
Ehun-gaiak dira zure etxea zure gustura egokitzeko modurik onena. Armairu eta komodak aldiro-aldiro berritzeko gogorik ez duzu izango, baina... zure sofari kuxinen bidez look berria emateko gogorik ez zaizu faltako!
Hasi oinarrizkoenetik
Sofa edo besaulki soil bat baduzu, ezer ez da ezinezkoa! Nahi duzun osagarriekin apaindu besterik ez duzu egin behar. Hautatu kuxinentzako zorro berriak eta konbinatu tapakiekin. Kolore bizidun ehunak aukeratzen ausartu zaitez! Maila goreneko egongela harro erakutsi ahal izango duzu.
Lortu sasoiko looka
Sortu etxe erosoa, lasaitu eta energiaz betetzeko egokia. Konbina itzazu kolore gris eta arrosak eredu grafikoekin, kontraste polita emateaz gain zure etxeak merezi duen pertsonalitatea eskaintzeko.
Ongizatez eta erlaxazioz beteriko atmosfera pertsonalizatua lortu nahi izanez gero, erabili pastel-tonuak.