Oso suediarra den sukaldea
Suedia gogorarazten diguten gauza asko daude, haragi-bolak eta kafea, esate baterako. Sukaldeekin berdin gertatzen al da? Nolakoak dira zehazki sukalde suediarrak? Gure dekoratzaile baten sukaldean sartzen gara hori aztertzeko. Hona hemen ikasi genuen guztia.


Gure diseinatzaileek Karin eta Carl Larssonen inspiratu ziren, haien bizitza familiarra erakusten duen akuarela-liburua argitaratu zuten bi artista suediarrak. «Garai hartan, duela 100 urte inguruan, sukaldeko mahaia jateko bakarrik erabiltzen zen», dio Kerstin Bohne dekoratzaileak. «Haien liburua iraultzailea izan zen, gela guztiak umeentzako egokiak zirelako. Guk ideia hori hartu genuen eta bi mahai handi elkarrekin eta haien inguruan aulki ezberdinak jarriz eguneratu genuen, senide eta lagunekin gauzan egin ahal izateko (afaldu, etxeko lanak egin, jolastu, haziak landatu...)».
Gure diseinatzaileek sukaldea umeek bertan eroso sentitu daitezen diseinatu zuten. Arkatzak, folioak, etxeko lanak eta jokoak gordetzeko tiraderak dituzte, baita leku altuenetara heltzeko taburetea ere. Gunearen zabaltasunari eta armairu baxuen gainean dauden sukalde-gaineko handiei esker, umeek janaria prestatzen lagundu dezakete. Hondakinak sailkatzen, landareak ureztatzen eta mahaia prestatzen ere lagundu dezakete.
«Naturatik urbil egotearen sentipena eta modu jasangarrian bizitzea suediar kulturaren parte dira». Gure diseinatzaileek TORHAMN tiraderen aurrealdeak aukeratu zituzten estilo landatarrekoak direlako. Landare ugari ere jarri zituzten umeek elikagaiei eta jasangarritasunari buruzko gauzak ikasi ditzaten. Gortinarik gabeko leiho handiei esker, kanpoaldea nolabait etxean sartzen da; hori ere Suedian ohikoa da. «Ez dauzkagu egun eguzkitsu askorik; horregatik, eguzkia ateratzen denean guztiz aprobetxatzen dugu».
Larssonek kolore gorria, zuria, berdea eta horia asko erabiltzen zituzten; hala ere, sukalde hau suediar estilo modernotik hurbilago dago. «Suediar estiloaren soiltasuna eta jasangarritasun-teknika modernoak konbinatzen dituen sukaldea da». FALSTERBO apalategiak horren adibide bikaina dira. Lerro fin eta modernoak dituzte, baina irekitzerakoan inklinatzen diren tiradera txikien xehetasunak nolabaiteko estilo tradizionala ematen die. «Sukalde zabala eta txukuna da, estilo suediarrarekin bat datorrena».
Egileak
Barruko esparruetarako diseinua: Martina Andersson / Jenny Blomqvist
Argazkiak: Mårten Linton