Nola antolatu oposizioetarako ikasteko mahai bat?
Oposizioetarako ikasten hasiko zara aurten? Urte batzuk daramatzazu ikasten eta beste ukitu bat eman nahi diozu ikasteko eremuari? Gure herrialdean milaka pertsonak ikasten dute oposizioetarako, baina ez da batere erraza. Lan eta sakrifizio handia egin behar da. Horregatik da hain garrantzitsua ikasteko tokia.
Oposizioetarako ikasteko, funtsezkoa da ahalik eta denbora gehien egotea kontzentratuta, baina, gehienetan, hori ez da posible ingurunea ordenatuta ez badago. Ikus dezagun nola antola dezakegun oposizioetarako ikasteko mahai bat ordenan eta biltegiratzean oinarrituta, errazago ikas dezagun, eguneroko ongizatea susta dezan eta kontzentratzen lagun diezagun.
Zeure ardura da eremua antolatuta eta egoera ezin hobean edukitzea… Has gaitezen!
Horma antolatzeko taula zulatua
Arreta ikasteko mahaian bertan jarri aurretik, hurbilen dugun horma antolatzen hasiko gara. Apalategiak edo apalak dituzun ala ez, pentsatu al duzu zenbat leku lor dezakezun SKÅDIS bezalako taula zulatu batek?
Hainbat osagarrirekin pertsonaliza daitekeenez, zeregin ugaritarako erabil dezakezu:
- Ohar garrantzitsuak zintzilikatzea; esaterako, egun horretan ikasi behar dituzun ikasgaiak.
- Dokumentuak artxibatzea eta jartzea.
- Egunero behar dituzun gauza txiki horiek guztiak eskura izatea; esaterako, betaurrekoak edo kalkulagailu bat.
- Egunero ikasten jarraitzeko motibatzen zaituzten uneko argazkiak jartzea.
- Gauza txikiak gordetzea eta sailkatzea; esaterako, klipak biltegiratze-kutxa esekietan.
Mahai gainean materiala ordenatuta edukitzea
Oposizio gehienetarako ikasteko, paper-dendetako materiala behar dugu; adibidez, kolore desberdinetako bolalumak, azpimarratzekoak, klipak, ohar itsasgarriak, ohar-koadernoa… Azken batean, material horrek guztiak ezin du egon mahai gainean edozein eratara. Hori dela eta, oposizioetarako ikasteko mahaia ordenatuta edukitzeko, honen moduko antolatzaile bat erabiltzea gomendatzen dizugu, tamaina desberdinetako konpartimenduak dituena, material eta behar desberdinetara egokitzeko.
Eremu handienetan, orriak edo koadernoak jar ditzakezu, eta txikienetan, berriz, bolalumak eta gainerako materialak.
Eguneroko gaiak, eskura!
Aste horretako egunetan landu behar dituzun gaiak honen moduko sailkatzaile irekietan ordenatuta jar ditzakezu. Mota horretako antolatzaileak ez dituzu zertan mahai gainean jarri, toki gehiago hartzen baitute: hurbil duzun apalategi batean jar ditzakezu, edo tiradera baten gainean… Egunero eskura izatea eta ordenatuta edukitzea da garrantzitsuena.
Gainera, ikasteko mahaitik hurbil duzun eremuan landare edo apaingarriren bat jar dezakezu, oposizioetarako ikasteko zeregin gogor horretarako erabiltzen den txoko hori apur bat alaitzeko.
Sailkatu gutxien erabiltzen duzuna artxibategietan eta kutxetan
Ziur zenbait dokumentu, paper, gai eta abar ez dituzula egunero erabiltzen, baina sailkatuta eta ordenatuta eduki behar dituzula. Ondo. Paper horiek guztiak artxibategietan ordenatuta eta sailkatuta edukitzea gomendatzen dizugu. Artxibategi horiek ikasteko mahaitik hurbil jar ditzakezu, apalategi batean, zer toki eta behar dituzun.
Dataren, garrantziaren, ordena alfabetikoaren eta abarren arabera sailka ditzakezu… Aukeratu zuretzat erabilgarriena den modua, eta errespeta ezazu zorrotz, behar duzuna behar duzunean aurkitzen denborarik gal ez dezazun.
Ikasteko mahairako beste osagarri batzuekin jarraitu aurretik, ikusi bideo hau idazmahaietako ordenari buruzko ideia gehiago ikusteko:

Ezinbestekoa: ikasteko mahairako lanpara
Ikasteko mahaian ezinbestekoa da lanpara. Aukerak amaigabeak dira, baina ikasteko lanparak bi gauza izan behar ditu, nahitaez: orientagarria izatea eta argi egokia ematen duen bonbilla bat izatea. Ikasteko flexo bat baduzu, argi neutroa da onena, gutxi gorabehera 4000 kelvinekoa, ikusmena ez nekatzeko.
Ez duzu garbi bonbillek zer tentsio behar duten? Ez kezkatu; hurrengo botoian, gida bat duzu egokiena zein den aurkitzeko eta zalantza guztiak argitzeko. Gainera, ezin hobeki etorriko zaizu etxean dituzunak aldatu behar badituzu. Egin klik behean!
Bide batez, badakizu gure RIGGAD lanparan mugikorra karga dezakezula? Zure telefonoa haririk gabe kargatu ahal bada, ipini oinarrian integratuta dakarren kargagailuaren gainean. Horrez gain, bi gailu karga ditzakezu aldi berean, lanparak USB ataka bat baitu.
Bikaina da!
Azkenik, oposizioetarako liburu asko badituzu, aukera on bat mahaitik hurbil duzun apalategi batean ordenatuta jartzea da. Gainera, kutxa opakuetan gorde ditzakezu gutxien erabiltzen dituzunak, edo logelan jartzeko hain "itxurosoak" ez direnak.
Eta, joan baino lehen, ikasteko eremurako beste ideia erabilgarri batzuk gomendatzen dizkizugu:
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.