Saltatu

Nola antolatu eta banatu partekatutako pisu bateko sukaldea

Partekatutako pisuetan, zentimetro oro aprobetxa daiteke eta, are gehiago, sukaldea edo bainugela bezalako gune komunetan; bertan, guztiek erabili nahiko dute edozein apal, apalategi edo tiraderak daukan lekua. Ikusi nahi al duzu nola antola dezakezun sukaldea zure gauzak gordetzeko espazio gehiago edukitzeko? Idatzi aholku hauek eta partekatu zure pisukideekin.

Nola banatu espazioa partekatutako sukalde batean

 

Etxe bakoitzeko sukaldea mundu bat da eta, hortaz, zu zara zurean daukazun espazioa hoberen ezagutzen duena. Hala ere, badaude trikimailu batzuk, gutxi gorabehera sinpleak, sukaldearen “a, b eta c” bikainak izan daitezkeenak. 

Onena da, lehenik eta behin, tiradera eta armairuak zuzen banatzea, pisukide bakoitzak bere janaria gordetzeko. Bidezkoak izan! Horrez gain, komeni litzateke beste bat gordetzea (edo gutxienez apalen bat), erabilera partekatuko gauza guztiak jartzeko: olioa, gatz- eta azukre-paketeak, espeziak… 

A! Beste aholku bat: kontuan hartu altuerak. Armairuak eta apalak pertsona bakoitzaren altueraren arabera banatzen badituzue, errazagoa izango da gauzak hartzea eta, gainera, aulkiaren erabilera murriztuko duzue, atzealdean ahaztuta geratu den azken indaba-potoa hartu ahal izateko. 

Ez bikoiztu etxeko gauzak

 

Egian esanda… Benetan dira beharrezkoak tamaina bereko zazpi zartagin? Sukaldeko tresnak partekatzen badituzue, onena da lapiko eta zartaginen kopurua gehiegi ez bikoiztea. Sukalde guztietan (partekatua izan edo ez), garrantzitsuena gure janaria prestatzeko modurako tresna egokiak edukitzea da. Ba al dakizu zure sukalde-motaren eta erabilera-maiztasunaren araberako zartagin ezin hobea dagoela? Ikusi artikulu honetan zein den zurea: 

Biltegiratzearekin jarraituz, hobe da lapikoak armairu baxuetan edukitzea, baina zartaginekin aukera gehiago daude. Lapikoak hiru modu desberdin hauetan gorde ditzakezue: batzuk besteen gainean pilatuta, tamaina handienetik txikienera (beti hobe babeski batekin, ez marratzeko); bertikalki euskarri batean edo estalki-bereizgailu batean, edo azkenik, kakoetan esekita. Azken metodo honekin, horma apaintzeaz gain, aprobetxatu ere egingo duzue. Aholkua: ez jarri pare bat baino gehiago horman, efektua atsegina izateko eta horma gehiegi ez kargatzeko.  

Espazio gehiago armairu eta tiraderetan

 

Alokairu-pisu asko apur bat zaharrak dira eta, sukaldeei dagokienez, horien bereizgarrietako bat armairu altuak dituztela da. Guk gomendatzen dizueguna, bai erabilera pertsonaleko gauzetarako, bai gauza komunetarako, biltegiratze-osagarriak baliatzea da, hasiera batean baliogabea ematen duen espazio hori ahalik eta gehien aprobetxatzeko.

Adibidez, beti ondo datorren klasiko bat apal gehigarri bat da (VARIERA, adibidez); horrekin, altuera bikoitza lortzen da . Horrela, edalontzi, katilu, plater eta kaikuen moduko sukaldeko tresneria guztia multzoka eta pila dezakegu armairu beraren barruan. Platerak eustekoa ere erabil dezakezue batzuk besteen gainean jartzeko. 

Eta zer egin dezakegu tiraderekin? Kasu honetan, mahai-tresnetarako banatzaile sinple bat jartzea gomendatzen dizuegu. Horri esker, mahai-tresnak bereizita eta ordenatuta izango dituzue beti. Apur bat altuagoak diren tiraderetarako (baita apal eta armairuetarako ere), VARIERA serieko kutxen modukoak erabil ditzakezue objektu desberdinak multzokatzeko: sukaldeko zatarrak eta zapiak edo elikagai-ontziak eta potoak.  
 
A! Aire zabaleko apalategiren bat baduzue, saski zintzilikari batekin espazio gehigarri ezin hobea izango duzue, jaki-tokian gorde nahi dituzuen patatak edo bestelako barazkiak eta frutak gordetzeko.  

Tuper gehiegi dituzue? Ikusi minutu bat baino gutxiagoko bideo honetan tuperrak nola antola ditzakezun. 

Aprobetxatu hormak

 

Izugarri gustatzen zaiguna eta beti aprobetxatu nahi duguna altuerako biltegiratzea da. Aztertu al duzue hormen potentziala? Izan ere, apal gehigarri baten moduko gauza sinple bat jarriz (betiere pisuaren jabearen aurretiazko baimenarekin), baliteke behar duzuen espazio gehigarri hori lortzea.  
 
Badaude osagarri asko hormetan espazioa aurrezteko. Esaterako, ez baduzue inoiz aurkitzen leku zehatz bat sukaldeko zapia gordetzeko, itsasgarria duen esekitoki bat jar dezakezue (bainugelako eskuoihalerako erabiltzen diren modukoak), zulorik egin behar ez izateko edo sukalde-gainekoan edo eskulekuen artean utzi behar ez izateko. Oso praktikoa eta polita den beste osagarri bat barra magnetikoa da, aiztorik handienak esekitzeko. Horrela, ez dute tiraderetan espaziorik okupatuko eta beti egongo dira eskura.

Errail bat ere jar dezakezue eta, bertan, kako batzuk eseki, koilara handi, espatula edo pintzen moduko tresna nagusiak jartzeko. Noski, bentosak dituen errail bat ere izan daiteke, zulatu behar ez izateko (guk, adibidez, GLÖMSTA fidela daukagu, erretilu bat eta lau kako instalatuta dituena, oso erabilgarria sukalde-gunerako eta harraskarako). 

Horma beti aprobetxa daiteke nolabait. Argi ez baduzu, begira ezazu nola egin dugun hiru sukalde hauetan, betiere bakoitzaren banaketaren eta espazioaren arabera. Ziur zuk ere egin dezakezula zurean! 

Harraskaren gunea

 

Aurreratu dugun moduan, hobe da erabiltzen dena apurka-apurka garbitzea eta harraska gehiegi ez kargatzea, nahiz eta batzuetan erraza ez izan. Egia esan, askotan gune horretan platerak, edalontzi piloa eta zartaginen bat pilatzen dira, bai garbitzeko, bai lehortzeko. Are gehiago beste pertsona batzuekin bizitzean! Hortaz, ez baduzue espazio handirik gauzak gorde aurretik behar bezala xukatzeko eta laguntza gehigarria behar baduzue, plater-xukadera tolesgarri bat jartzea gomendatzen dizuegu. Zoragarria da, une horretan hoberen datorkizuen lekuan jar dezakezuelako eta berriz ere gorde bere funtzioa amaitzen duenean, okupatutako espazio guztia berreskuratuz. Izugarri erabilgarria dela ziurtatzen dizuegu. 
 
Eta non kokatzen ditugu xaboia, belakia eta harrikoa egiteko osagarri guztiak? Guk hiru aukera ematen dizkizuegu: lehenengoa eta komunena harraskaren ondo-ondoan saskitxo bat bezalako ontziren batekin kokatzea da; bigarrena hormako euskarri batean jartzea da (aurreko puntuan komentatu duguna bezalakoa) eta hirugarrena harraskaren azpiko armairuaren atearen barruan bentosak dituen saski batekin jartzea da, (TISKEN saskia bikaina da, GLÖMSTA baino apur bat txikiagoa delako). Horrela, espazio osoa egongo da libreago eta politago.  

Nola antolatu sukaldea eta etxeko lanak

 

Sukaldeak antolakuntza behar du; beraz, garbitokirik ezean, sukaldea da tokirik onena garbiketa-zereginen egutegia, bacthcooking momenturako ordutegiak eta erosketa-zerrenda kokatzeko. Aprobetxatu modu apaingarri batean egiteko! Hozkailuaren atea mihise zuri ezin hobea izan daiteke, baina landare alai baten ondoan kokatutako arbel eder bat edo hormako leku txiki bat ere izan daitezke; izan ere, azken hori beren-beregi margotzen baduzue, bertan koloretako klarionekin idatzi ahal izango duzue. Antolatuta eta oso polita geratuko da! 
 
A! Etxeko zereginez ari garenez, ez ahaztu birziklapena! Hondakin-mota bakoitzerako ontzi oso bat jartzeko espaziorik ez baduzue, konponbide egoki bat zaborrontziaren barrurako bereizgailu bat jartzea da. Horrela, ontzi berean zenbait objekturako lekua izango duzue. Nola geratzen den ikusi nahi duzue minutu bat baino gutxiagoan? Egin klik bideo honetan: 

Gustatu al zaizu artikulua? Inspira zaitez ideia hauekin: 

 
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.