Saltatu

Nola antolatu udako zinema-aretoa etxean

Ez dago udako planak bezalakorik, ezetz? Eta gure plan gogokoenetako bat udako zinemako gauak dira. Krispeta-gau horiek, freskuran, berotasun handiko egun hori eta gero, lagunekin eta familiako kideekin. Horregatik, etxean nola egin erakutsi nahi dizugu! Zure terraza edo lorategia aire zabaleko zinema-areto eroso bihur daiteke.

Etxea udako zinema nola antolatu kontatuko dizugu, eta txikienentzako beste aukera dibertigarri bat ere emango dizugu. Horrela, gau normal eta arrunt bat filmetako gau bat bihur daiteke.

Nola jarri udako zinema bat etxean

 

Has gaitezen, bada, gure etxeko udako zinema muntatzen! Filma ikusten dugun bitartean esertzeko leku eroso batez gain, garrantzitsuena beharko dugu: pantaila. Guk, arroparako bastidore batera lotu dugun maindire zure batekin egin dugu. Oso-oso erraza da jartzeko eta kentzeko! Gainera, kontuan izan honako aholku hauek guztiak:

  • Prestatu zizka-mizka goxo bat, filma ikusten ari zareten bitartean jateko: ez ahaztu krispetez!
  • Erabili erretiluak, saskiak eta kaxak janaria, platerak eta edalontziak terrazaraino eramateko. Horrela, ez duzu ezertarako altxatu beharko filmak dirauen bitartean eta dena oso ongi antolatuta izango da. Orgatxo osagarri bat ere oso baliagarria izan daiteke!
  • Besaulkietan leku gutxi badago, jarri lurrean kuxin handi edo puf batzuk, gonbidatuentzako leku gehiago lortzeko.
  • Zeharkako argiztapena ezinbestekoa da giro atsegina sortzeko, eta ez da argirik islatuko pantailan. Horretarako, aukera hoberena eguzki-lanpara txikiak eta girlandak dira.

Erosotasun handiagoa lortzeko ehun-gaiak

 

Ehun-gaiak oso garrantzitsuak dira gure terraza prestatzeko garaian, baina ez muntatzen ari garen udako zinema honetarako soilik, afalondoa luzatzen den edozein gauetarako ere balio du, eroso egoteko eta giro erabat atsegina lortzeko.

Aukeratu kolore udatiarrak eta freskoak dituzten kuxin-zorroak, adibidez, zuri-urdin hau, eta lekua erosoagoa egingo duten kanpoko alfonbrak. Bestalde, ez ahaztu gutxienez tapaki mehe bat jartzea teilatuan, terrazan edo lorategian freskatzen duen gau horietarako.

Saski batek gure kanpoko esparruetarako ehun-gai guztiak antolatzen lagunduko digu.

Besta aukera bat umeentzat: “protagonistak” eurak dira

 

Filmak ederrak dira, baina zuzeneko emanaldiak are hobeagoak, baietz? Gainera, ume askori kosta egiten zaie denbora luzean eserita egoten film bat ikusten. Hori dela-eta, ideia hau oso ona iruditzen zaigu udako zinemaren ordez egiteko, film bat ikusi aurretik egiteko edo filma ikusi ondoren egiteko, gehien gustatu zaizkien eszenak antzeztuz.

Baina, nola? Oso erraza da:

  • Ezinbestekoa izango da zoruan alfonbra bat eta kuxin eta puf batzuk jartzea, eroso-eroso jolastu ahal izateko.
  • Lehen aipatu dugun arroparako bastidore bera eta dutxako gortina edo maindire zahar bat erabiliko ditugu, txotxongilo bat ere egin dezakegu, umeek gustuko duten ipuin, film edo, besterik gabe, une horretan irudimenak eskatzen dien hori antzezteko.
  • Prestatu denetik apur bat duen afari berezi bat familia osoarentzat: aukera osasuntsuak edo goxoki-formako gutizia txiki batzuk umeentzat.
  • Atera behar diren jostailu guztiak. Hori bai, garrantzitsua da gero berriro jasotzea, baina momentuz… gozatu!

Goxokien postu bat terrazan

Askari edo afari berezi hori modu berezi batean ere jar daiteke. Erabili sareta bat (terrazaren mugan jada egon daitekeena edo zerorrek jar dezakezu bat xede horretarako) udako arratsalde edo iluntze dibertigarri hau pasatzeko goxokiak, zukuak, ipuinak edota sariak zintzilikatzeko. Antolatzaile mota desberdinekin burutzen zaizkizun osagarriak jartzen joan zaitezke, umeek une dibertigarri bat pasatzeko.

Horrela, umeek euren goxokien postuetan jolastu ahal izango dute, joko hori izugarri gustatzen baitzaie askori. 

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.