Eduki nagusira joan

Ohe-sofa malgua bizitza modernorako. Ezagutu FLOTTEBO!

Zure hirira lagunak edo senideak datozenean ezin diezaiekezu gonbidatuentzako logela bat edo ohe bat eskaini? Logela guztiak beteta daude edo logela bakarra daukazu? Baina zer gertatzen da ohe-sofekin? FLOTTEBBO ohe-sofarekin altzari horren ereduak erosoak eta funtzionalak izateaz gain, egongela apaintzeko dekorazio-elementu itzelak izan daitezkeela ikusiko duzu. Guri gauza miragarria iruditzen zaigu ezkongaien estudio t edo pisu txikietarako.. Egunean diseinuko sofa bat izan daiteke eta gauez ohe eroso bat. Biltegiratze-espazioarekin eta guzti! FLOTTEBBO ohe-sofak egiten duen moduan, utzi zure etxea erabat irekitzen.

FLOTTEBO kolore berdeko ohe-sofa daukan egongela
FLOTTEBO kolore berdeko ohe-sofa daukan egongela

Zure beharretara egokitzen den ohe-sofa

Ba al dago zure etxean egongela baino moldagarriagoa eta moldakorragoa den lekurik? Bertan denbora asko pasatzen dugu eta gauza guztietarako erabiltzen dugu gaur egun: serieak etzanda ikusteko, liburu on bat irakurtzeko, gosaltzeko, jateko, umeekin jolasteko... Edozein etxeren erdigunea da!

Eta ohe-sofa hau bertan edo berarekin egin nahi dituzun jarduera ezberdinetara erabat egokitu daiteke. Esertzen zaren modura egokitzeko pertsonalizatu daitekeen bizkarralderako kuxin solteak ditu, eta erraz aldatu daitezke beste gauzak batzuk egin nahi dituzunean. Hau da: zuri egokitzen zaizu!

Sofa bat baino askoz gehiago: ezagutu bere biltoki sekretua

Gaur egungo etxeetan, altzariak gauza askotarako baliagarriak izatea behar dugu. Kasu honetan, ohe bat eta sofa bat izateaz gain, biltegiratze-espazio gehigarria ere badaukagu egongelan.

FLOTTEBO ohe-sofak estalitako malgukizko lastaira eta eserleku tradizionala ditu. Perfekziora egokitu egin dira oheko arropa gordetzeko biltokia izateko eta leku ezkutu baliotsu hori aprobetxatzeko. Etxe moldakorrentzat pentsatuta dauden konponbideak asko gustatzen zaizkigu!

Gainera, ez kezkatu, kuxinak irekitzerakoan ez baitira mugituko! Bizkarralderako kuxin solteak sofara eusten direnez, lastaira altxatzen denean biltokian eskua sartzeko kuxinak ez dira zentimetro bat ere ez mugituko. Desordenari beste bataila bat irabazi diogu!

FLOTTEBO sofaren biltoki gunea

Ohartu zara ohe-sofa tradizionalek egunean itxura bat eta gauez erabat desberdina den beste itxura bat daukatela? Kasu honetan, irudia ez da aldatzen, bere horretan mantentzen da beti etxe guztiekin bat datorren diseinu honekin. Imajinatu egongela klasiko batean: ondo geratzen da. Eta baita egongela moderno batean ere. Eta egongela minimalista batean? Aizu, nahiko ondo geratzen da!

Hain zuzen, bere diseinatzaileen helburua jarduera-mota guztientzako «plataforma» bat sortzea zen, edozein egongelatan sartzen zena. Argazki honetan ikusten dugunez, zenbait kuxin gehiago eta argi-puntu zuzen batekin, inoiz amestu dugun irakurtzeko bazterrik erosoena eta moldakorrena izan dezakegu.

Pertsonalizatu eta egokitu daitekeen sofa bat

Ohe-sofa bateko bizkarraldeko kuxinak funtsezkoak dira egoera ezberdinetara egokitzen den altzari malguago eta moldakorrago batean bihurtzeko: Irakurri nahi duzu? Biak elkarrekin jar ditzakezu sostengu hobea izateko. Siesta bota nahi duzu? Beharbada kuxin gehiegi dauzkazu eta betikoak bakarrik izan nahi dituzu, bigunagoak eta hain gogorrak ez direnak. Kontua egiten duzuna egiten duzula, eroso zauden toki bat izatea da!

Baina, adi! Malgutasunak ez duelako erosotasunarekin lehiatzen. Guk badakigu soberan kentzen eta berriro jartzen diren kuxin hauek askotan mugitzen direla eta deserosoak direla. Hau FLOTTEBO ohe-sofarekin gerta ez zedin, kuxinak adibidez bainugelako alfonbrei edo motorreko eskularruei begira diseinatu ditugu labaingarria ez den material bat sortzeko helburuarekin.

Azkenik, badakizu kolore adina gustu daudela. Eta kasu honetan, beixa, grisa edo hain harrigarria den berde honen artean aukera dezakezu. Ausartenentzat bakarrik!

Etxe moldakorrak, erosoak, politak eta seguruak: hori da garrantzitsuena!

FLOTTEBO izkinako ohe-sofa, biltokiarekin