Non jarri landareak etxean
Galdetzen diozu zeure buruari non jarri landareak etxean? Egia da txoko guztiak ez direla egokiak gure barrualdeko landareak hazteko eta bizirik irauteko. Hala ere, gelan argi natural ona badugu, edukiko dugu garrantzitsuena.
Landareak egongelan, sukaldean edo etxeko edozein gelatan non jarri jakin nahi baduzu, hartu gure iradokizunak.
Lekurik onena: leihoetako erlaitzak
Leihoak dira zure barruko landareak jartzeko lekurik aproposenak, horrela beti jasoko baitute hazteko behar duten argia. Hala ere, kontuan eduki landare guztiek ez dutela behar argi kantitate bera. Landare berri bat erosi behar baduzu, begiratu beti etiketari edo galdetu dendako arduradunari zer zainketa behar dituen (argia eta tenperatura); izan ere, landare batzuek itzal gehiago behar dute edo ez dute eguzki-argi zuzenik nahi.
Argia behar duten landareak identifikatu ondoren, hainbat jar ditzakezu sukaldeko, egongelako edo edozein gelatako leihoko erlaitzean. Adibidez, iratzeek edo banbuak hezetasuna nahi dute, eta, beraz, jartzeko leku egoki bat apalategi bat edo bainugelako leihoa da. Gainera, bazenekien landareek eta begetazioak etxean eragin onuragarria dutela gure ongizate emozionalean? Juan Luis Higuera-Trujillo arkitektoak neuroarkitekturaren sekretuak kontatu zizkigun Etxea sortzen programan.
Atera etekina etxeko txoko eta izkinei
Leihoan erlaitzik ez baduzu, tamaina desberdinetako loreontzi zintzilikariak, loreontzietarako euskarriak, taburete bat edo mahai osagarri bat erabil ditzakezu, multzokatuta jartzeko.
Gomendagarriena da dekorazio-elementu horiek leiho batetik edo zuzeneko argi batetik hurbil jartzea, baina argi gutxiago dituzten etxeko izkinak aprobetxatu nahi badituzu, hala nola atondoak edo eskailera-buruak, aukeratu iratzeak edo errafia-palmondoa.
Non jarri landareak egongelan
Etxeko edozein gela ona da landareak jartzeko, airea garbitu eta inguruneari oxigenoa ematen baitiote. Esan dizugun bezala, nahikoa duzu zure landareak zer tenperatura eta zenbat argi behar duen jakitea eta zure egongelako dekorazio-estilora hobekien egokitzen diren loreontziak aukeratzea. Landareen tonu berdeak zurekin eta zuntz naturalez egindako apaintzeko osagarriekin (ratana edo banbua, adibidez) ondo konbinatzen dira bereziki, naturako elementu bizidun guztiak barnealdean islatzen baitituzte.
Barruko espazioetara (egongelara, adibidez) hobekien egokitzen diren eta zainketa handirik behar ez duten landareak hauek dira, besteak beste: potosak, xingola, monstera, ficusak eta zukutsuak. Landare igokariak, hala nola huntzak, ere ezin hobeak dira apalategi altuetan edo loreontzi zintzilikarietan jartzen badituzu. Oro har, ez dute ez argi ez ur askorik behar. Izan ere, nahikoa da astean behin edo bitan ureztatzea.
Landareak idazmahaian
Juan Luis Higuera arkitektoak Etxea sortzen bideoan esaten zigun bezala, landareek eta begetazioak efektu terapeutikoak eduki ditzakete etxean, baita sormena sustatu edo giroa lasaitzen lagundu ere. Berak esan duen bezala, "biofiliaren printzipioa" esaten zaio; hau da, gizakiak naturarekin eduki behar duen lotura.
Ikerketa askok, gainera, gure lan-eremuetan landareak eta begetazioa sartzeak duen eragina bermatzen dute. Horregatik, zure idazmahaian, inguruko apal batean edo lurrean loreontziren bat jartzea gomendatzen dizugu. Zure gunea argitzeaz gain, kolorez, bizitzaz eta alaitasunez beteko du. Aparteko motibazio hori ez zaizu gaizki etorriko.
Ideia eta aholku hauek gustuko izan badituzu, landareen zale amorratua zara; beraz, hemen dituzu landareekin apaintzeko beste artikulu batzuk, ziur gaude gustatuko zaizkizula:
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.