Nola sortu logela erosoa eta lasaigarria
Zure nortasuna islatzen duen eta eroso sentiarazten zaituen logela sortzea oso erraza izan daiteke. Aurkitu ehun-gai eta erakusketekiko inspirazioa logela eroso eta pertsonal honetan.


Ametsak eta erlaxazioa zure logelaren funtsa izatea nahi baduzu, has zaitez ohetik. Ipini ohazal, tapaki eta kuxinen geruzak, erlaxatzen zaituzten koloreetan, izan tonu neutral lasaigarriak edo tonu ilun eta erosoagoak. Erabili oheko arropa sinplea eta jantzi ingurua artelanekin, ehundura leunekin eta argiztapen leunarekin. Biltegiratze-soluzio txikiak praktikoak dira oinarrizkoa eskura izateko eta lo egiten duzun gunea txukun mantentzeko.
Hartu ohetik ikusten duzunaren kontrola eta sortu esnatu bezain pronto nahiz oheratzean gustura ikusiko duzun zerbait. Jarri apalak kontrako horman eta ipini zenbait objektu, oroitzapenak dakarzkizutenak eta erlaxatzen edo inspiratzen zaituztenak. Gauzak erakusgai izateko modurik moldagarriena da, izan itxura berria nahi duzulako, elementuak lekuz aldatu nahi dituzulako edo objektu berriak gehitu nahi dituzulako.
«Erosotasuna beste ezerengatik kezkatu behar ez duzun gunea sortzea da», dio Jurijek, biltegi birmoldatu honetan Konstancja neska-lagunarekin bizi dena. «Funtzionatzen dizun eta mantentzeko erraza den zerbait diseinatu besterik ez duzu. Gauza batzuk oso sinpleak direla ikasi dugu, eta ez dutela zertan besteena bezalakoak izan. Hor aurki dezakegu, hain zuzen, erosotasuna».
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango dituzula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.
Egileak
Barruko esparruetarako diseinua: Ashlyn Gibson
Argazkiak: Benjamin Edwards