Nola sortu lan egiteko gune bat espaziorik ez baduzu
Hona hemen ohiko idazmahairako 3 alternatiba zure etxean ikasteko gune bat sortzeko metro karratu asko ez daudenean. Ikasi zure etxeko espazioari ahalik eta etekin handiena ateratzen eta bihurtu edozein txoko lan egiteko leku ezin hobe batean.
Ez ezazu galdu!


Gurpildun idazmahai bat
Aukera bikaina da lan-mahairik ez duzunerako eta etxean geratu behar duzunerako.
Osatu oso mugikorra den ikasketa-gune bat lanerako behar duzun guztia aulki bakarrean biltzen. Atzeko aldetik biltegiratze-sistema bat zintzilikatzen ari da, non behar duzun materiala jar dezakezun, hala nola, liburuak, libretak, kalkulagailuak eta kutxatila bat ere. Eta ordenagailu eramangarri bat erabiltzen baduzu, euskarri barrubigun baten kontra jar zaitezke.
Ez duzu behar beste argirik? Ez larritu, USBdun LED lanpara bat aukeratu ahal izango duzu ordenagailura konektatzeko. A! Ez ahaztu zure kaskoak eskura izan behar dituzula zure lanari musika onena jartzeko. Ekin lanari!
Gosarirako erretiluak, gure mahai berria
Batzuetan ezin dugu ikasteko aulkirik eskura izan, ezta ordenagailu eramangarrirako euskarririk ere, baina lan bat berehala atera behar dugu aurrera. Zer egin dezakegu horrelako larrialdi baten aurrean? Oraingo honetan, gure proposamena gauza erraz batean oinarritzen da: erretilu batean.
Mahai-erretilu honetan, behar besteko espazioa daukagu estualdietarako. Gainerako objektu guztiak, hala nola, boligrafoak eta koadernoak, idazmahai-antolatzaile batean jar ditzakegu edukiontzi berean trinkotuta izateko. Edukiontzirik ez baduzu, edalontzi edo pote bat erabil dezakezu kubilete inprobisatu bat bezala.
Bildu oinarrizkoena, merezitako etenaldia egiteko, edari eta aperitiboa barne. Gogoratu osasungarri jatea eta tartean atseden hartzea ere garrantzitsua dela lan egiten ari zarenean. Noizbehinka arnasa hartzen ikasi behar da.
Agertzen eta desagertzen den estudio bat
Denborarik eta espaziorik ez dugunean, gerta daiteke gauzak bata besteren gainean jarri beharra.
Ohiko idazmahairako azken alternatiba bat proposatzen dizugu: OLOV bezalako hanka erregulagarrien magiarekin aliatzea. Zure egongelaren mahaia neurtu eta hau baino estuagoa den oholtza bat lortu besterik ez duzu (egiaztatu oholtza hau mahaiaren hanken bitartean dagoela). Gehitu hanka erregulagarriak eta kito! Zure idazmahaia sortuko duzu.
Oso erraza da: lan egin nahi duzunean, mahaiaren azpialdetik zure estudio txikia atera besterik ez duzu. Eta bazkaltzeko ordua iristen denean, sartu idazmahaia mahaiaren azpian eta bildu zure familiarekin afaltzeko lana galdu gabe.
Laguntza gehiago nahi baduzu, izan eskura gurpildun mahai osagarri bat, non gainerako objektuak jarri eta erosotasun osoz mugi dezakezun. Txas! Dena magia bidez agertu eta desagertuko da. Aitaren batean.
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.