Nola prestatu jengibre-gaileta errazak umeekin
Gabonez zeozer gustatzen bazaigu, zalantzarik gabe garai honetan prestatzen diren plater tipikoen eta postre gozoen aniztasuna da. Jengibre-gailetak, esaterako, etxean falta ezin diren Gabonetako gozoki horietako bat dira. Gainera, umeei asko gustatzen zaizkie. Horregatik, errezeta sinple bat prestatu dugu familiarekin jengibre-gailetak egiten ikasteko, baita etxeko txikienekin ere! Ez al daukazue gogorik?


Segurtasuna, beti lehentasun
Lanari ekin baino lehen, sukaldean umeentzako arriskutsuak izan daitezkeen tresna asko daudela kontziente izan behar zarete. Horregatik, lan-espazioa moldatu behar dugu umeak seguru egoteko plateraren bat prestatzen dutenean. Eduki eskura babeski batzuk, garbitu erabiliko duten mahaia edo mahai-gaina, aiztoak erabiliko badituzue, erabili punta biribilekoak eta eduki eskura amantal on batzuk.
Jengibrezko ogia familian egiteko postre ideala da, ez baita esfortzu handirik egin behar eta sormena asko garatzen du! Erakutsiko dizugu.
Osagaiak
Honako hau beharko duzu:
Forma dibertigarriak dauzkaten moldeak
Jengibre-gailetetarako orea
Orea etxean egin nahi baduzu:
260 g irin
150 g gurin
1 arrautza
150 g azukre-beltz
1 Koilarakada txiki kanela-hauts
1 Koilarakada txiki jengibre-hauts
5 gramo bikarbonato
Gatz pixka bat
Bihotz-, izar-formako eta beste forma askoko gailetak
Orea daukagunean, gailetak egiteko momentua dator. Gogoratu txikiei gainazal osoan irin pixka bat botatzea orea itsatsita gera ez dadin. Orain, bakoitzak ore zati bat hartuko du eta arrabolaz zabalduko du. Aukeratu dituzuen moldeekin, moztu orea gehien gustatzen zaizuen formarekin: bihotzak, izarrak, animaliak... Zure gaileta propioa ere diseinatu dezakezu punta biribila daukan aizto batekin. Hori bai, kontuan izan gaileta zenbat eta lodiago izan, orduan eta denbora gehiago egon beharko duela labean.
Aholkua: Moldeetan irin pixka bat hautsezatzen baduzue, orea ez da itsatsiko eta, beraz, ez da apurtuko.
Orain jengibre-gailetak prestatzeko behar duzuen kit guztia erakutsiko dizuegu. Produktu hauek eta beste asko gure Sukaldea eta Janaria eta edariak atal berezian ere ikusi ditzakezu.
Umeek gailetak moztu dituztenean, lagundu labean egiteko erretilu batean kokatzen. Gogoratu labe-papera erabiltzeaz, itsatsita gera ez daitezen. Utzi labean 15-20 minutu inguru 180º-tanº. Eta prest egongo dira!
Zure umeekin disfrutatzeko plan gehiago ezagutu nahi badituzu, botaiozu begirada bat «Jolasak inprobisatzeko espazio bat partekatu» artikuluari”
Hannah
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zeu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEAko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango dituzula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEAko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.
Autorea
Barruko estilista: Pernilla Warnhammar
Argazkilaria: Nato Welton