Saltatu

Nola ordenatu kableak eta gailuak egongelan

Hiru trikimailusinple aurkezten dizkizugu kableak eta zure gailu guztiak antolatzen ikas dezazun. Berreskuratu zure ametsetako egongela!

Nola ordenatu kableak eta gailuak egongelan.
Nola ordenatu kableak eta gailuak egongelan.

Egongela etxean gailu elektroniko gehien dauzkan geletako bat da. Teknologia eta bere erosotasunak asko gustatzen zaizkigun arren, saihestezina da gailuekin datozen (eta batzuetan, inbaditzen duten) kableak eta gailu guzti horiek ezkutatu nahi izatea.

Telebista, aginteak, bideokontsolak, lanparen kableak, entxufeentzako lapurrak... Jakin nahi al duzu nola ezkutatu ditzakezun? Egongela eraldatzeko eta guztia ordenan jartzeko aholku sinple batzuk ematen dizkizugu. Ikasi etxeko kableak eta gailu elektronikoak antolatzen eta berreskuratu maitemindu zintuen egongela.

Ezkutatu telebista gortina batzuen atzean

Urte askotan zehar, telebistak protagonismo berezia hartu du etxeen egongeletan. Izan ere, egongela asko gailu honen inguruan diseinatu dira eta garrantzitsuak diren beste elementu batzuei garrantzia kentzen zaie, sofari eta besaulkiei, adibidez, non lagunekin edo familiarekin elkartu zaitezkeen elkarrizketa atsegin batez gozatzeko, edo mahaia, non konpainia onean egoteaz gain, gogokoen dituzun platerak dastatu ahal izango dituzu. 

Distrakzio hori saihestu nahi baduzu, gortina polit batzuekin lor dezakezu. Jarri errail bat eta oihalezko panel batzuk, argazkian ikusten dituzunen modukoak. Listo! Nahi duzunean ezkutatu dezakezu eta existituko ez balitz bezala egin. Gogoratu inspiratzen zaituen eta egongelaren gainerako dekorazioarekin ondo ematen duen ehun bat erabiltzeaz. Ezkutatzeaz gain, kolore-ukitu bat emango diozu gelari.  

Eskegi sofan objektu txikienak

Orain badakigu egongelan dagoen gailurik handienetariko bat nola ordenan jarri. Hasi gaitezen zalantzarik gabe gordetzeko eta txukun-mantentzeko zailenak direnekin: gailu txikiak.

Telebistako, musika-erreproduzitzaileko edo tabletetako aginteak beti daude egongelan sakabanatuta. Guztia gordetzeko tiraderak erabiltzea da oinarrizko aholkua (eta baita sinpleena ere), baina lekurik ez badaukazu eta guztia eskura izatea nahiago baduzu, sofarako oihalezko zintzilikariak erabili ditzakezu.
Osagarri hauek tamaina ezberdineko poltsikoak dauzkate, bertan nahi duzuna gorde dezazun. Gainera, sofaren beso-euskarrian jartzeaz gain, kako batzuekin horman eskegi ditzakezu.

Ezagutu produktu honi eta erlazionatuta daudenei buruzko erabilgarritasun gehiago Sofarako osagarriak atalean.

Gorde kableak eta konexio-blokeak

Azkenik, egongela ezin hobe geratzeko, solte dauden kableak grapa eta brida bereziekin antolatu ditzakezu. Behin elkartuta eta nahi den ibilbidearekin, azken ukitua besterik ez da faltako.

Kableentzako poltsa batekin, argazkian ikusten duzuna bezalakoa, luzagarriak osagarri polit, apal eta sinple batean behin betiko ezkutatu ahal izango dituzu. Zer iruditzen zaizu? Nork esango zuen barruan lapur bat duenik?

Kargagailuak ere ezkutatu daitezke

Gailu mugikorren ezinbesteko kideek ere inor ez konturatzeko alternatiba eraginkor bat daukate.
 
Kable-antolatzaile batzuk, IKEA taldeko ROMMA, adibidez, kableak, luzapen-kableak eta entxufeak kaxa batean gordetzeko aukera ematen dizute gailuak kargatzen diren bitartean.

Gainera, kaxa honek oso praktikoa den gehigarri bat dauka: IKEA taldeko NORDMÄRKE, hain zuzen ere. Haririk gabeko karga duen oinarri bat da. Berari esker, modu sinple bat karga dezakezu mugikorra (baldin eta karga mota honekin bateragarria bada). Berez, 4 gailu karga daitezke gehienez aldi berean eta USB ataka bat dauka. 

Guztia batera, kargagailuak ordenan eta ondo antolatuta mantentzeko gehigarri perfektua da.
 
Ezagutu kableak gordetzeko aukera gehiago Kableen antolatzaileak atalean.

Artikulu hau gustatu bazaizu eta egongela ordenatzeari buruz gehiago jakiteko gogorik badaukazu, emaiozu begirada bat Nola ordenatu liburuak egongelan artikuluari.

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.