Nola mantendu etxea garbi txakur eta katuak izanda
Etxean maskotak dauzkagunean, garbiketa oraindik garrantzitsuagoa bihurtzen da, lurrean bueltaka dabiltzan ile bola horiek, sofako orbanak edo usain txarraksaihestearren. Izan ere, nahiz eta gure lagunik onenak izan (eta badira!), normala da txakur eta katuek gure etxea apur bat zikintzea: kalera badoaz, landan zein hirian bizi bagara… Logikoa da; garrantzitsuena pazientzia izatea eta egunero garbiketaz kontziente izatea da.
Horregatik, txakur eta katuak izanda etxea garbi nola mantendu ikusiko dugu.
1. Berebizikoa: gure maskoten higienea
Etxea garbi mantentzeko kontuan hartu beharreko lehen puntua da gure txakur eta katuek garbi egon behar dutela. Zenbatean behin garbitu behar da txakur bat? Gutxi gorabehera 4 astero, baina argi dago ugariago bainatu behar ditugula landara bagoaz, ibaiko uretan edo putzuren batean sartu bada edo besterik gabe zikindu bada. Katuak bere kasa garbitzen dira, baina oso zikin badaude edo arazoren baten ondorioz bere kasa garbitu ezin badira, arazorik gabe bainatu ditzakegu.
Beti erabili maskotentzat diren xanpu espezifikoak, albaitariak zein aditu batek gomendatutakoak.
2. Haien guneak zureak baino gehiago erabiltzea sustatu
Etxea garbi ahalik eta luzeen mantendu nahi baduzu, berebizikoa da kumeak zirenetik hezi izana ohean eta sofan ez igotzeko, txakur handien kasuan hankak sukalde-gainekoan ez jartzeko… Tira, halako gauzak!
Gure UTSÅDD lerroak mota guztietako osagarri eta altzariak dauzka haien txoko propioa izan dezaten, zurea zikindu gabe: haientzako katu eta txakur txikientzako sofa minia eta guzti! Horrela, sofa, ohea edo alfonbra uneoro garbitu beharra saihestuko duzu.
- Produktuen informazio orria
3. Sofa edo ohea erabiltzen badute, babestu eremu hori
“Beranduegi” bada eta zure txakur edo katua sofan edo ohean igotzen badira lo egiteko, egin dezakezun hoberena da egon ohi diren gunean tapakia edo maindirea kokatzea . Haiek ere gustuko dute tapaki hori haiena dela sentitzea eta identifikatzea eta beti itzuliko dira haientzat erreserbatutako txoko horretara. Horrela haien hanken orbanak saihestuko dituzu (beste orbanen artean) zure ohe edo sofan igotzen direnean.
Hori bai, manta hori egunero astindu eta astero garbitu behar da, beraz pare bat izan beti aldatu ahal izateko.
4. Garbitu haien jostailuak, ohea eta uhala sarritan
Txakurrak eta katuak izanda etxea garbi mantentzeko haien gauza guztiak garbi izan behar ditugu:
- Lo egiten duten ohe edo koltxoneta normalean garbigailuan garbitzen da gehienez ere 40°C-etan, tratamendu normalean. Halere, irakurri beti fabrikatzailearen jarraibideak.
- Ez erabili leungarririk, lixibarik ezta detergente apur batetik haratago doan produkturik.
- Haien plastikozko jostailuak noizean behin ur berotan utzi xaboi neutro apur batekin ordu batzuk. Ondoren, urberritu eta ondo lehortu.
- Peluxeak, ohea bezala, garbigailura!
- Garbitu haien gauza guztiak gutxienez hilean behin: kontuan izan ileak, lerdea eta mota guztietako bakteriak metatzen direla.
5. Pasa xurgagailua egunero etxea garbi mantentzeko
Noski, maskotak izanda etxe garbia izateko berebizikoa da xurgagailua edo erratza egunero pasatzea. Jarri arreta berezia alfonbrei: pasa xurgagailua, zuntzen artean biltzen diren ileak kentzeko, usain txarrak eragin ditzaketenez.
Gainera, gogoan izan egunero etxea aireztatzea gutxienez 15 minutu edo ordu erdi, usain txarrak atera eta airea mugitzeko.
6. Etxe txukuna, eta perfumatua!
Lehenago berrikusitako guztia jarraitu baduzu, zure etxeak ez luke batere gaizki usaindu beharrik. Higienea eta garbitasuna egunero zainduz, zure etxea ezin hobe egongo da.
Hori bai, gomendagarria da beti kandela usaintsuak etxean zehar ipintzea, noizbehinka intsentsua piztea, aire-freskagarriak erabiltzea… Horrela bikain egongo da!
Izugarri gustatzen zaigu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten helbururako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.