Saltatu

Nola kontserbatu elikagaiak fresko denbora luzeagoz

Aurkitu oso gozoak diren gauzak, aurreztu dirua eta luzatu janariaren kontserbazio-denbora. Oinarrizko elikagaiak zaintzeko, erabiltzeko eta berrerabiltzeko aholkurik onenak zerbitzatzen dizkizugu.

Hainbat elikagai esekita edo zutik dauden ontzietan gordeta, besteak beste KUNGSFORS sarezko poltsak eta RISATORP saskiak.
Hainbat elikagai esekita edo zutik dauden ontzietan gordeta, besteak beste KUNGSFORS sarezko poltsak eta RISATORP saskiak.

Sukaldeko lorategi zintzilikariak

Elikagaien kontserbazio-denbora luzatzeko, hezetasuna eta airea konbinatzea da onena. Leiho-ertzean urez betetako katilua utziz eta era naturalean aireztatutako sare eta saskietan frutak eta barazkiak esekiz lortu dezakezu. Eta zainzuriak? Bildu itzazu hezea dagoen eskuoihal batekin. Orain dena eskurago dago janaria prestatzerakoan (eta apaingarri moduan ez da gaizki geratzen).

Kontserbazio-errezetak

Sukaldeko biztanle batzuek arreta pixka bat gehiago merezi dute (eta eskertuko dizute). Adibidez, saski bat banatzeko zurezko makiltxoak erabili ditzakezu, eta horrela goiko alberjiniek ez dituzte behekoak maspilduko; edo azenarioak fresko eta kurruskari mantendu daitezen, gune heze batean gorde ditzakezu.

Janaria alferrik ez botatzeko oroigarriak

Iraungitze-datak kontrolatzea: eginda! Utzi hozkailuko gune bat laster erabili behar dituzula uste duzun (edo badakizun) gauzetarako. Janaria alferrik ez botatzeko oroigarri gisa balio arren, janaria apaletan konbinatzeak eta pilatzeak errezetak egiteko ideia berriak eman ahal dizkizu.

Atera etekina hondakinei

Onena azalak eta barazki hondarrak botatzea da... eltzera, noski. Gehitu ura, egosi itzazu su geldoan, pasatu ezazu guztia iragazkitik eta maneatu gatzez. Beste plateretan erabili dezakezun salda gozoa egin duzu. (Haragiarekin eta arrainarekin gauza bera egin dezakezu). Erabili ezazu unean bertan edo izoztu ezazu izotz-koskor moduan etorkizunean eskura izan ditzazun.

Nola egiaztatu arrautza bat umeldu bada

Arrautzak, iraungitze-data pasatuta, denboratxo bat oraindik mantentzen dira fresko. Baina ziur ez bazaude, egiaztatzeko era erraza dago. Jarri arrautza uretan. Hondoan etzanda geratzen bada, ongi dago. Baina ondoan bertikalean geratuz gero, erabili ezazu laster ( edo egosi ezazu). Ur gainean geratzen bada, bota ezazu.

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango dituzula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.

Egileak
Dekorazioa: Chiara Effroi Lutteri
Argazkiak: Mårten Linton
Testua: Henrik Annemark