Nola jarri gimnasio bat etxean
IKEA dendan biziki atsegin dugu gogoeta egitea, bizi garen gunea zerk bihurtzen duen «etxe» jakiteko. Hormak dekoratzea, besteak beste, bereizgarria izan daiteke. Gure argazkiak edo irudiak zintzilikatu ditzakegu bertan, edo horma modu sortzailean margotu. Xehetasun hauek gure nortasuna dakarte azalera, zer dugun gustuko, eta etxearekin zer islatu nahi dugun. Horregatik, zure oroitzapenak ahalik eta modurik originalenean erakusgai egotea nahi dugu. Gustu guztietarako ideiak ditugu!


Hartu kirola egiteko txoko bat
Etxean gimnasio bat jartzeak ez du esan nahi kirola egiteko gela bat izan behar duzunik. Aitzitik, gune txiki bat egokitzean datza, jarduera hau burutzeko funtsezko gauzak ipintzeko.
Adibidez, etxe honetan egongelaren izkina erabili dugu, leihoaren alboan argi naturalari etekina ateraz. Lanpararen ondoan ere badago ordea, aparteko argia izateko.
Atzealdeko ispiluak jarraitutasun eta handitasun sentsazioa dakar, eta oso baliagarria izan daiteke gorputz-ariketa batzuk egiteko. Barra bat erabil dezakegu eskuoihala edota beste objektu batzuk ipintzeko; luzaketak egiteko osagarri ezin hobetzat ere erabil dezakegu, bertan jarri eta irrista ez gaitezen.
Baina, dudarik gabe, aparteko biltokia garrantzitsu zein beharrezkoenen artean dago. Gainerako objektuak jaso ditzakegu bertan: alfonbratxoa, pisuak, gomak, etab. Honako irudikoa bezalako kutxa bat erabil dezakezu horretarako; bestela, apalategi bateko tiradera hustu dezakezu, kirola egin ondoren guztia bertan gordetzeko.
Gogoan izan beti bisita dezakezula gure Antolatzaileak eta biltegiratze-osagarriak sail berezia, inspirazio bila bazabiltza edo honekin lotura duten produktuak behar badituzu.
Banatu egongelaren bi giroak
Holtz tolesgarri bati esker, VEBERÖD, kasu, egongela banatu egin da, kirolerako nahiz gunearen eguneroko funtzioetarako. Giroak banatzeak, dekorazioen arteko talka saihesteaz gain, gune bakoitzari bere intimitatea dakarkio.
Gainera, holtz tolesgarri jakin honetan osagarri ezberdin nahiz erabilgarriak ipini ditzakegu. Oihalezko poltsikoetan eskuoihalak ipini ditzakegu, bankuaren aldean ur-botila bat; panelaren aldean berriz, orri bat ere ipini dezakegu, ohiko ariketa eta luzaketekin. Kutxan gorde duguna ez bezala, gune hau unean bertan eskura izan behar ditugun gauzentzako da.
Bestalde, gogoratu gauza zeharo ezberdinak ere ipini ditzakezula; inspirazio-iturri dituzun argazki eta marrazkiak kasu, egongelari ukitu polita emango diotenak. Zer iruditzen zaizu?
Artikulu hau gustatu bazaizu eta etxeko ongizateari buruz gauza gehiago jakin nahi badituzu, ez galdu honako gure artikulua: 5 aholku giro lasaiak sortzeko
Aholku hauei esker, egongela egokitu eta motibatuko zaituen gune praktiko bat lortuko duzu; kirola egin ahal izango duzu bertan, gelaren jatorrizko funtzioari uko egin beharrik izan gabe. Nahiz luzaketa erraz batzuk edo fitness saio osoa izan, zu ondo sentitzea da garrantzitsuena. Beraz, zurea da hitza!
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango dituzula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.
Made by
Interior designer: Elin Stierna
Photographer: Fredrik Ödman
Writer: Anna Blom