Saltatu

Nola irakatsi umeei ordenatuak izaten

Umeei ordenatuak izaten irakastea oso ohitura ona da, eta etorkizunerako erabilgarria. Egun hauetan denak etxean zaudetela, zergatik ez zara hasten haiei irakasten zeinen garrantzitsua den ordena? Hona hemen zuri laguntzeko aholku batzuk! 

Etxea ordenatuta edukitzeak psikologikoki lasaiago egoten eta zoriontsuago izaten laguntzen digu, Marie Kondok, ordenaren guruak, esango lukeen bezala. Onura horiek etxeko txikienei ere eragiten diete, baina, gainera, gauzak ordenatzeak autonomia handiagoa izaten eta autoestimua hobetzen laguntzen die. Horrela, gauzak beren kabuz egin ditzaketela erakutsiko diegu, etxeko zenbait zeregin haiei dagozkiela eta zeregin horiek egiteko erabateko konfiantza dugula haiengan.  

Umeak ordenaren garrantziaz jabe daitezen, bi alderdi dira funtsezkoak: goiz hastea irakasten eta esaten dena egitea. Umeak ez dira ordenatuak izango zu hala ez bazara, baina inoiz ez da berandu ikasteko! Hartu gogoan jarraibide hauek, eta, denbora gutxian, ordenak seme-alabei laguntzen diela eta familiaren bizikidetza hobetzen duela ikusiko duzu! 

Txiki-txikiak direnetik ordenatzen irakastea 

Haurren psikologian adituak diren guztien ustez, zenbat eta lehenago hasi beren jostailuak eta gauzak jasotzen, orduan eta errazago berenganatuko dute ohitura gisa. Hasieran, bizpahiru urte dituztela, ez dute ulertuko zergatik eskatu diezun hori egiteko, baina ohitzen lagunduko diezu. Nola? Garrantzitsuena da gurasoak ere ordenatuak izatea. Adin horretan, umeek ikusten duten guztia kopiatzen dute, eta ingurukoa bizkor eta erraz entzuten dute.  

Bestalde, jolas ere bihur dezakezue zeregina, edo abestuz gauzatu. Hobeto ulertuko dute jolasa bukatzean jostailuak jaso behar dituztela. Hasiera batean, haiek biltzen lagun diezaiekezue, eta gauza bakoitza non jarri behar duten azaldu, baina, denborarekin, komeni da ez laguntzea, nahiz eta dena berehala ez jaso, ohitu egingo baitira.  

Aholku hauek balio dute, baita ere, umeak hain txikiak ez direnean. Beharbada denbora gehiago beharko dute ohitura hori eguneroko bizitzan sartzeko, baina, pixkanaka, lortuko duzue elkarrekin, eta, hasteko, etxea ordenatuta edukitzeari dagokion garrantzia eman behar diozue zuek, gurasoek.

Haien adinera egokitutako altzariak  

Umeek gauza guztiak ordenatuak izan ditzaten, beraientzako espazio bat behar dute, beraiei egokitzen zaien eta haien beharretara moldatzen den espazio bat. Adibidez, oheak, armairuak eta idazmahaiak haien adinerako eta gorputzaren tamainarako egokiak izan behar dute, une oro eta jarduera guztietan izan daitezen independenteak. 

Umeentzako gure altzari guztiak espazio seguruak eta erosoak sortzeko pentsatuta daude. Zer aukera ditugun ikusi nahi baduzu, hemen duzu ume eta gazteentzako logelen atala. 

Gauza bakoitza bere tokian, kutxak eta antolatzaileak erabilita 

Badakigu umeak ez direla gelditzen, eta are gutxiago txikiak direnean. Hori dela eta, jolas-eremu bat izan behar dute irudimenari hegan egiten uzteko eta jostailuak lasai asko zabaltzeko. Ez da txarra hori egitea, baina, jolasteko garaia amaitzean, jaso egin behar dituzte. Horretarako, ahalik eta baliabide gehien eman behar dizkiezu, eta beraien gauzak gordetzeko soilik diren kutxak, armairuak eta bestelakoak jarri. 

TROFAST sistema modularrari esker, tamaina eta kolore askotako aukera ugari dituzu jostailuak (edo beste objektu batzuk) gordetzeko biltokiak edozein tokitara egokitzeko.  

Gainera, kutxa bakoitza gauza baterako erabili behar litzateke, gauza bakoitza non jarri hobeto bereiz dezaten. Kutxei etiketak ere jar diezazkiekezu, eta, umeek oraindik irakurtzen ez badakite, etiketetan marrazki erraz bat egin, lehen begiratuan bereiz ditzaten. Eta zer deritzozu FLISAT orgari?  Tiradera bat du, eta umeak edonora eraman dezake. 
 
Beharbada ez duzu toki nahikorik, edo agian egongelan eduki beharko dituzu jostailuak, baina hor ere altzari nagusiko kutxa, orga edo armairuren batean sar ditzakezu. 

Hona hemen haurren gauzak ordenatzeko zenbait kutxa mota.  

Bideo honen bidez, jostailuak egongelan gordetzeko zenbait aukera erakutsiko dizkizugu.

Beren arropa eta oinetakoak ere ordenatzea 

Pixkanaka, handitu ahala, jostailuak eta logela ez ezik, etxeko beste gauza batzuk ere antolatu eta ordenatu behar dituzte. Hasteko, armairua antolatzen irakats diezaiekezu: jantziak beti leku berean jarri behar dira, kutxetan edo armairu-antolatzaileetan, gauza bakoitzak bere tokia duela jakin dezaten.  

Gero, beste zeregin batzuk egiten ere has zaitezke; adibidez, liburuak eta marrazkiak haien idazmahaian jarri, maiz erabiltzen ez dituzten gauzak ohe azpian, eta oinetakoak oinetako-altzarian, atondoan edo armairuko dagokien tokian. 

Hurrengo urratsa ohea egiten eta mahaia jartzen edo jasotzen hastea litzateke, eta, asteburuetan, asteko zeregin bat, etxeko beste gela bat garbitzea edo txukuntzea. Horrela, etxe osoa ordenatuta egon behar dela ulertuko dute. Lasai-lasai azaldu behar diezu, etxean laguntzen badute eta gauzak ordenatuta baldin badauzkate, denbora gehiago izango duzuela elkarrekin egoteko eta ez duzuela denborarik galduko gauzak bilatzen.  

Ea gure aholkuak erabilgarriak zaizkizun! Ordenak gure ongizate emozionalean nola eragiten duen gehiago jakin nahi baduzu, artikulu honetan azalduko dizugu!

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.