Nola hautatu udako ohazala
Badator uda eta eguraldi ona, eta etxeko txoko guztietan sartu zaigu beroa. Hala ere, batzuetan, gauetan fresko egiten du eta udako ohazal bat izan daiteke aukera egokiena loaldi atsegina izateko. Edo baita gureohe udatiarra janzteko ere, zeren, bide batez esango dugu, askoz hobeto udako ohazal batekin, ohazalik gabe baino!
Jakingo duzunez, mota askotako ohazalak daude: lodiagoak eta barrubigunak hotz dagoenerako, eta arinagoak eta finagoak bero denerako. Oheak oihuka ari dira, zure edredoiarekin, nordikoarekin, maindire eta oheko kuxinekin ongi doan udako ohazal bat nola aukeratzen den jakin dezazun eskatzen. Ohazal batek ematen dizkizun konforta, goxotasuna eta dekorazioa apartekoak dira, eta udako gauetan estaltzeko ez ezik, siesta goxo-goxoa egiteko ere balio dute, ohea desegin behar izan gabe!
Edredoia, edredoia edo ohea? Desberdintasun nagusiak
Edredoia
Edredoiak ez dira soilik neguan erabiltzeko. Hainbat maila termiko daude, luma eta lumatxazkoak edo lyocellezkoak, negurako eta baita udarako ere. Oro har, gure ohean aurkituko dugun ehun lodiena izaten da.
Nordikoa
Nordikoa oso garrantzitsua da ohearen dekorazioan, maindireekin batera. Estanpatu eta kolore anitzekoak daudenez, kolore biziak eta lore-estanpatuak hautatu ditzakegu, udaberrian nahiz udan erabiltzeko ezin egokiagoak.
Ohazala
Betiko ohazalak eta ohe-estalkiak ohearen gain-gainean jartzen dira. Elementu oso apaingarria da logelarako, oro har. Horregatik, oso garrantzitsua da udako ohazala nola aukeratu jakitea, apaingarria izateaz gain, oso erabilgarria ere bai baita. Neguan ez ezik, udaberrian eta udan ere erabil daiteke. Hotz-sentsazio handiagoa edo txikiagoa dugun arabera, udako ohazala soilik maindirearekin erabiliko dugu, edo nordikoarekin batera. Ohea askoz hobeto geratzen da beti udako ohazal batekin, ohazalik gabe baino.
Hautatu udako testura mota bat
Udako ohazalak kotoizkoak, leunak eta barrubigunak izatea gomendatzen dizugu, gure VÅRELD hauek bezalakoak. Hauek ezin egokiagoak dira arratsaldeko siestatxoan estaltzeko, gauean bat-batean hotzak esnatzen zarenean estaltzeko eta, nola ez, balkoira, terrazara edo lorategira atera nahi duzunerako, izarrak ikustera!
Erreparatu tamainari: egokia izan dadila
Udako ohazala hautatzeko garaian ezinbesteko beste elementu bat: zer neurritako ohe-estalkia behar dugun jakitea. Oro har, 150x250 cm tamaina dutenak 90 cm eta 120 cm-ko oheetan erabiltzen dira, ohearen albo banatan 30 cm eta 15 cm erortzen direla, hurrenez hurren. Haurrentzako ohazal modura ere egokiak dira. 230x250 cm tamaina duten udako ohazalak 140, 160 eta 180 cm-ko oheetarako dira egokiak.
Oherako arropa erosi behar duzunean txolopote galanta sortzen al zaizu? Argitu zalantza guztiak gida honekin!
Ez galdu logelarako gure gomendioak!
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.