Saltatu

Nola hasi barruko landareak zaintzen

Landareek etxe bat lasaiagoa eta biziagoa izatea eragin dezakete. Koloreak eta ehundurak ere gehitzen dituzte. Hasi zaitez landatzen ematen ditugun oinarrizko kontzeptuekin eta bizirik iraungo duten landareekin.

Loreontzietan dauden landare berde artifizialak, hormako dekorazioa sortzeko, biltegiratze kaxa irekietan.
Loreontzietan dauden landare berde artifizialak, hormako dekorazioa sortzeko, biltegiratze kaxa irekietan.

Zure lekuetara zein landare egoki daitezkeen jakiteko, kontuan hartu etxean duzun eguzki-argia. Gure landareen etiketek itzala, zeharkako argia edo eguzki-argi zuzena behar duten adierazten dute. Barrukoak edo kanpokoak diren eta behar duten tenperaturak ere adierazten dituzte. Argirik ez duzu? Probatu LED laborantza-bonbillak.

Normalean, ez da beharrezkoa landareak birlandatzea lehenengo urtean; beraz, dauden moduan utzi ditzakezu edo kolorea eta estiloa emango dieten loreontzi-euskarrietan jarri. Edozelan ere, plater bat beti da ideia ona, gehiegizko uraren drainatzea errazten baitu.

Ureztatze-maiztasuna landare motaren arabera aldatzen da. Gure etiketek ur-tantak erabiltzen dituzte gida bezala: 1) astean behin edo bizpahiru astero, 2) astean behin edo bitan (urik utzi gabe) o 3) astean bizpahiru aldiz (lur lehorrik gabe). Automatikoki ureztatzen diren loreontziek zure ordez egiten dute lan. Aholkua: ez ureztatu landareak lurra atzamarrean itsatsita gelditzen bazaizu.

Zure landareak beti berde egotea nahi baduzu, egin apustu landare artifizialen alde. Landare artifizialek beti fresko ematen dute eta ez dira hiltzen; beraz, sormena erabili dezakezu inpresio naturala sortzeko. Armairu irekiak eta landare-panel karratuei esker, lorategi bertikala oso erraz sortzeko gai izango zara.

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.

Autorea
Barruko diseinua: Nathalie Kamkum
Argazkiak: Andrea Papini
Testua: Marissa Frayer