Nola gorde udako arropa era seguru batean
Uda bukatzerakoan, sandaliak eta pamelak gorde eta bufandak eta jertseak atera behar ditugu. Nolanahi ere, berogailuak atera baino lehen, ziurtatu udako arropa ondo gordetzen duzula hurrengo udan eskura izateko eta azkar jarri dezazun.


Lehenengo, gordetzeko leku aproposa aurkitu behar duzu. Arropa hezerik gabeko eta tenperatura konstantea duen leku batean gordez hobeto kontserbatzen da; hori dela eta, saiatu zaitez beti etxean gordetzen, eta ez sotoan edo ganbaran. Garbitu ondoren, tolestu eta kaxa transpiratzaileetan (oihalezkoak badira, hobeto) gorde baino lehen guztiz lehor dauden arte itxaron behar duzu. Arropa zein motatakoa den arabera sailkatzea ideia ona da; galtza guztiak, alkandorak edo oinetakoak elkarrekin gordetzen baditugu, behar ditugunean denbora gutxitan aurkituko ditugu.
Maletak gauzak gordetzeko bikainak dira. Arropa eramateko erabiltzen dira eta leku gutxi behar dute; horregatik, horiek arropa gordetzeko erabiltzea ideia adimentsua da. Maletak zaharrak badira, forratu azidorik gabeko muselina-paperez eta jarri izpiliku edo zedro pastillak intsektuez babesteko.
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango dituzula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.