Nola egin ospakizun txiki bat aire zabalean
Urtebetetze bat, laneko igoera bat, zure master-proiektua entregatu duzula edo ospatu nahi duzun beste edozein jai eguraldi onaren eta naturaren potentzial guztia aprobetxatuz egin dezakezu.
Inspira zaitez gure aholkuekin, eta ikusi zer ideia eder eta original prestatu dugun aire zabalean otordu txiki bat antola dezazun. Zuretzat izan daiteke, edo pertsona berezi horrentzat. Emaitza izugarria da, eta onena da oso gutxi gastatuko duzula. Ba al zatoz? Goazen, bada!
Sortu karpa txiki bat ehunekin
Ikusi duzun bezala, bazkaria egiteko arrazoia ezohikoa eta garrantzitsua denez, guneak ere ukitu bereizgarri hori edukitzea nahi dugu. Horregatik, ez dugu zalantzarik eduki, eta karpa bat diseinatu dugu, hain zuzen ere.
Karpak zoragarriak dira, eta are gehiago oraingo ospakizunean. Otordua egingo dugun eremua apaintzeko eta giro jator bat sortzeko aukera emateaz gain, karpak oso erabilgarriak dira eguzkitik babesteko eta itzal pixka bat edukitzeko (udan beti eskertzen da). Ez ahaztu, hala ere, eguzki-kremaz!
Karpa tolesgarri bat baduzu, lurrean iltzeekin ondo finka dezakezu eta gainean pisua jar diezaiokezu. Baina, sortu behar baduzu, hainbat aukera dituzu: zuhaitzen adarrak erabil ditzakezu ehunak zuzenean zintzilikatzeko (segurtatu sendoak direla), edo soka baten edo batzuen laguntzarekin, euskarri bat sortu, hainbat punturen edo zuhaitzen artean jartzeko, nahiko elkartuta badaude.
Hain zuzen ere, ehunak erabiltzeak eragingo du giroak ukitu magikoa edukitzea. Horretarako, pareta gisa jartzen dituzun ehunekin jolas zaitezke.
Guk, kasu honetan, zati bati bakarrik eman nahi izan diogu protagonismoa, eremua gehiegi ez kargatzeko. Haren udaberriko estanpatua gustatzen zaizu? Gainerako ehunak zuri argitsuak dira. A! Banderatxo batzuk gehitu ditugu, baina hutsik laga dezakezu edo, are gehiago, argazkiz betetako zerrenda bat jar dezakezu.
Egituraren dekorazioaz gain, faktore erabakigarrietako batean pentsatu behar dugu, edertasuna ez ezik erosotasuna ere nagusi izan dadin. Horretarako, hainbat tamainatako kuxin mordo bat lortu behar da. Ez zaitez lotsatu, seguru pila bat erabiltzen dituzula. Pufak ere erabil ditzakezu, eserleku edo mahaitxo gisa.
Lurrean tapaki edo koltxoneta bat ere jar dezakezu, apur bat bigunagoa izan dadin eta lurreko harriak hainbeste nabari ez daitezen. Horrela, mundu guztia gustura sentituko da giro harmoniatsu batean.
Prestatu mokadutxo errazak eta gozoak
Behin eszenatoki perfektua sortu dugula, funtsezkoa den beste puntu batera pasatuko gara, janarira. Horrelako une berezietarako, hainbat aukera erakutsiko dizkizugu mokadutxo gozo eta originalak presta ditzazun.
Pentsatu, batez ere, gonbidatu bakoitzaren gustuetan, eta saiatu guztiei hobekien egokitzen zaien menua aukeratzen: kontuan eduki alergiak, intolerantziarik ba ote dagoen…
Egoera ezin hobean eramateko eta tenperatura altuei eusteko, gomendagarriena da kristalezko tuperrekin egitea (nahiz eta gehixeago pisatu). Guk, adibidez, banakako entsaladillak ontzitxoetan jartzea aukeratu dugu . Gehitu bloke hoztaile batzuk poltsatxoan edo hozkailuan, freskotasuna areagotzeko.
Taula eta beirazko erretilu handiagoak eta luzeagoak erabiliz, arazorik gabe jarri ditugu gainerako mokadutxoak. Plastikozko plater edo katiluren bat ere eraman dezakezu, norbaitek nahiago baditu. Bazenekien gureak berrerabilgarriak direla? Erabili eta botatzearen alternatiba jasangarriagoa da.
Edariei ere puntu original hori eman diezaiekezu, bakoitza botila txiki batean zerbitzatuz, irudian ikusten duzun bezala. Izan ere, beirari eta itxitura hermetikoari esker, dena askoz ere freskoago mantenduko dute. Gonbidatuentzat oparitxo bat izan daiteke. Beste aholku bat: ezusteko ustekaberik ez edukitzeko, eraman zurekin erretilu bat edariak gainazal egonkorrago batean jartzeko.
Gozatu ospakizun bikainaz, eguzkiaren, naturaren eta janari onaren xarmarekin. Inspirazio handiagoa nahi baduzu aire zabaleko planetarako edo etxean egiten dituzun ekitaldietarako, ez galdu ideia onenak dituen bilduma berezi hau:
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.